
217. zk., 2024ko azaroaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
5079
AGINDUA, 2024ko urriaren 18koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kargutik kendu, kide bat izendatu eta batzordearen osaera jakinarazteko dena.
Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari buruzko 2016ko irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren 2. artikuluaren lehenengo paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, batzordea osatzen duten bi kideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak izendatuko ditu, deialdi publikoa egin ondoren.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren arabera, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio izendapen hori egitea.
Era berean, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen 2016ko irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen duenez, «Haien autonomia bermatzeko, aipatu funtzionarioak lau urterako izendatuko dira eta agintaldia iraungitzeagatik edo batzordeburuak euren betebeharrak larriki ez betetzeagatik, euren eginkizuna betetzeko ezgaitasun iraunkorragatik, gerora sortutako bateraezintasunagatik edo dolozko delituagatiko kondenagatik dagokion prozedura bete ondoren baino ezingo dira kargutik kendu».
Hala ere, bokaletako batek, Koldobike Maximiñe Uriarte Ruiz de Eguino andreak, 2021eko uztailaren 7ko Aginduaren bidez izendatu zenak (Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren Agindua, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide bat kendu eta izendatzen duena, eta haren osaera argitara ematen duena), Eusko Jaurlaritzako funtzionario gisa amaitzen du bere jarduna, eta, ondorioz, batzordekide izateari uzten dio.
Deialdi publikoaren bidez hasi da Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzorderako kide bat izendatzeko prozedura. Deialdi horretan ezartzen denez, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren agindu bidez egingo da izendapena, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Epe hori 2024ko urriaren 9an amaitu zen.
Behin hura betetzeko ezarritako prozedura amaituta, 128/2016 Dekretuaren 2.1 artikuluak ematen didan eskumena baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Koldobike Maximiñe Uriarte Ruiz de Eguino andrea, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kidearen kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Aitor Arano Echevarria jauna izendatzea, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kide, 4 urterako.
3. artikulua.– Hauek osatuko dute gaur egun Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea:
Presidentea:
– Miren Martiarena Barcaiztegui andrea, Gobernu Irekiaren zuzendaria.
Kideak:
– Aitor Arano Echevarria jauna.
– Ana María García Maté andrea.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da, jende guztiak horren berri izan dezan.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 18a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS