
217. zk., 2024ko azaroaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 5 orri.)
- EPUB (244 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
5078
316/2024 DEKRETUA, urriaren 29koa, Hezkuntza saileko lan-kontratuko langileen lanpostuen zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldatzekoa.
Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da, zehazki, apirilaren 21eko 78/2009 Dekretuaren, uztailaren 27ko 216/2010 Dekretuaren, uztailaren 22ko 153/2014 Dekretuaren, uztailaren 19ko 167/2011 Dekretuaren, uztailaren 24ko 113/2018 Dekretuaren, uztailaren 21eko 93/2020 Dekretuaren, uztailaren 27ko 187/2021 Dekretuaren eta uztailaren 26ko 92/2022 Dekretuaren bidez, Hezkuntza Saileko lan-kontratuko langileen lanpostuei dagokienez.
Lanpostuen zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna dira, eta, beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluan aurreikusitakoa betetze aldera.
Aldaketa horren barruan sartzen da 2 sukaldari-postu sortzea eta destinoko zentroak eta/edo jardunaldia aldatzea 4 sukaldari-dotaziori. Horiek guztiak «Hezkuntza Saileko lan-kontratuko langileentzako» Hitzarmen Kolektiboko lan-kontratuko langileen lanpostuak dira.
Horiek horrela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko urriaren 29an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostu-zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko urriaren 29an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS