Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2024ko azaroaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5075

EBAZPENA, 2024ko urriaren 31koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko 2025eko ekitaldiko laguntzen deialdia argitaratzeko dena.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2024ko urriaren 31ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko 2025eko ekitaldiko laguntzen deialdia onartu du. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuak onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren n) letran xedatutakoarekin bat etorriz, eta estatutu horiek bigarren aldiz aldatzen dituen abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuak emandako idazkeraren arabera, organismo autonomo honetako zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

Horrenbestez, hauxe:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko 2025eko ekitaldiko laguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2024ko urriaren 31ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onetsia (ebazpen honen eranskinean dago jasota erabakia).

Bigarrena.– Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntza-deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.

Hirugarrena.– Aditzera ematea deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 31.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ENPLEGU-ZENTRO BEREZIETAN DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN LANPOSTUAK MANTENTZEKO 2025EKO EKITALDIKO LAGUNTZEN DEIALDIA

Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen urriaren 17ko 152/2023 Dekretua argitaratu zen EHAAn, 2023ko urriaren 27an. Dekretu hori indarraldi mugagabea duen xedapen orokor bat da, eta enplegu-zentro berezietan kontratatu dituzten eta desgaitasuna duten pertsonen soldata-kostuak finantzatzeko laguntzak arautzen ditu II. kapituluko 3. atalaren 1. azpiatalean, haien lanpostuak mantentzen laguntzeko helburuarekin.

Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuko 39. artikuluak espresuki ezartzen du desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzen deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez egingo dela eta hartan zehaztuko direla finantzaketarako baliatuko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa eta eskabideak aurkezteko epea.

Ezarritakoari jarraituz, laguntza hauek urtero banatuko dira, eta enplegu-zentro berezi bakoitzari dagokion dirulaguntza emango zaio desgaitasuna duten pertsona guztien 2025eko ekitaldiko soldata-kostuak finantzatzeko. Dirulaguntzaren zati handiena (% 95) hilero ordainduko da, horrela enplegu-zentro berezien finantza-egonkortasunari mesede egiteko.

Laguntzak eman eta ordaintzeko prozedura honen helburua betetzeko, beharrezkoa da laguntzen deialdia aurrerapen nahikoarekin egitea, laguntzak ematearen ebazpena 2025eko ekitaldiaren hasieran gauzatu dadin, gehiago atzeratu gabe. Hori dela-eta, deialdi hau modu aurreratuan egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren babesean.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko 2025eko ekitaldiko laguntzen deialdia onartu zuen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, organismo autonomo horretako zuzendari nagusiak hala proposatuta, 2024ko urriaren 31ko bilkuran. Hauek dira deialdiaren zehaztapenak:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Deialdi honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen urriaren 17ko 152/2023 Dekretuko II. kapituluko 3. atalaren 1. azpiatalean arautzen diren laguntzak ematea 2025eko ekitaldian, enplegu-zentro berezietan lan egiten duten eta desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzak, alegia.

2. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2024ko azaroaren 30ean amaituko da.

Helbide honetan eskura daitezke prozedurari buruzko informazioa, izapidetzeko jarraibideak, eskaera-orria, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak: https://www.euskadi.eus/servicios/0137617. Bertara sartzeko, esteka bat egongo da Lanbideren web-orrian.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Deialdi honetan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 71.712.750 eurokoa da. Horietatik 68.127.112 euro dagozkio Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2025eko aurrekontu-ekitaldiko ordainketa-kredituari, eta 3.585.638 euro 2026ko ekitaldiko konpromiso-kredituari.

2.– Zentro berezi onuradunek laguntza justifikatzeko aurkeztutako agirien eta likidazioaren ondorioz ateratzen den dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa finantzatu ahal izateko, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren 41.2 eta 43. artikuluetan ezarritako eran, aurrekontua % 5 handitu ahal izango da. Deialdia eta aurrekontu-kredituaren aldaketak EHAAn argitaratuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

3.– Enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko 2025eko ekitaldiko laguntzen ebazpenak emateko, beharrezkoa izango da kreditu egoki eta nahikoa egotea Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko aurrekontu orokorretan, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduko 5.3 artikuluaren ondorioetarako.


Azterketa dokumentala