Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2024ko azaroaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5074

EBAZPENA, 2024ko urriaren 25ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUren mendeko zentroetako garbiketa-kontratetako langileen soldatak eguneratzeko eta 2024an sortutako atzerakinak ordaintzeko akordio partziala erregistratu, argitaratu eta gordailutzea (hitzarmenaren kode-zenbakia: 86001895012002).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2024ko urriaren 23an, REGCONen aurkeztu da soldatak eguneratzeko eta 2024an sortutako atzerakinak ordaintzeko akordio partzialari dagokion dokumentazioa. Akordio hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUren mendeko zentroetako garbiketa-zerbitzuaren emakidadun diren enpresetako hitzarmen kolektiboa negoziatzeko batzordeak hartu du.

Bigarrena.– Akordio hori 2024ko urriaren 17an sinatu zuten UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek eta Hezkuntza Sailaren esleipendun diren Garbiketa Enpresen Elkarteak.

Hirugarrena.– Akordio partzial hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute, sinatze-aktan, akordioa erregistratzeko eta argitaratzeko izapideak egin ditzan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak (zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen baitira eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen) Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortzen du 2. artikuluan, eta, 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, sail horrek lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritu behar du, besteak beste.

Ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorraren arabera, indarrean jarraituko dute Jaurlaritzako Lehendakaritzaren eta Jaurlaritzako sailen egitura eta egitekoak finkatzen dituzten arau organikoek. Horrenbestez, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak (geroago uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuaren bidez aldatuak) 10.1.i) artikuluan xedatzen duenez, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistro telematikoa zuzentzea eta kudeatzea, erregistro hori arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian aurreikusitakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuaren Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa inskribatzeko moduko egintza bat da, Lan-hitzarmenak eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Inskripzio-eskaera eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da legez eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eskaerak; beraz, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko laneko hitzarmen eta akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoarekin (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori).

Honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 25a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

HEZKUNTZA SAILAREN ETA UPV/EHU-REN MENDEKO ZENTROETAKO GARBIKETA-KONTRATETAKO LANGILEEN SOLDATAK EGUNERATZEKO ETA 2024. URTEAN SORTUTAKO ATZERAKINAK ORDAINTZEKO AKORDIO PARTZIALA
Bilbao, 2024ko urriaren 17a.

Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan bildu dira, alde batetik, Hezkuntza Sailaren esleipendun diren Garbiketa Enpresen Elkartea, eta, bestetik, UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuak. Sindikatu horiek negoziazio-batzordeko langileen aldean daukaten ordezkaritza % 59,76koa da, 2015eko maiatzaren 12ko eratze-aktan jasota dagoenez.

ADOSTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2024. urterako % 2ko soldata-igoera onartzea, hitzarmen ultraaktiboaren 48. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Enpresek konpromisoa hartzen dute, batetik, aipatutako igoerek sortutako atzerakin guztiak ordaintzeko, eta, bestetik, langileen soldatak eguneratzeko (eranskineko soldata-taulen arabera).

Hirugarrena.– Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuaren Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko baimena ematen zaio Lan Harremanen Kontseiluari. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.

2024KO SOLDATA-TAULA (% 2)
(Ikus .PDF)

Antzinatasun kontsolidatua (Hezkuntza Sailari eta SHEEri atxikitako zentroetan 2000-09-01 baino lehenago eta UPV/EHUri atxikitako zentroetan 2001-01-01 baino lehenago egindako hirurtekoak).

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala