
217. zk., 2024ko azaroaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 3 orri.)
- EPUB (255 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5073
AGINDUA, 2024ko urriaren 7koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko ekainaren 4ko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebazten dituena; ekainaren 4ko agindu haren bidez, dirulaguntzak iragarri eta arautu ziren goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko 2024. urtean.
AURREKARIAK
1.– 2024ko ekainaren 13an, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko ekainaren 4ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, 2024. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak iragarri eta arautu ziren.
2.– 2024ko ekainaren 4ko Aginduaren 15. artikuluak ezartzen du dirulaguntzak emateko aginduaren edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, hargatik eragotzi gabe dirulaguntzen eskatzaileei ebazpena banan-banan jakinaraztea.
Hori dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea, eranskinean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko ekainaren 4ko Aginduaren dirulaguntzen onuradunen zerrenda.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, interesdun guztiek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 7a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS