
217. zk., 2024ko azaroaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ERRENTERIAKO UDALA
5071
IRAGARKIA, Hirigintza, Ingurumena, Jasangarritasuna eta Hiri mantentzeko Zuzendari Koordinatzaile lanpostua betetzeko berariazko lehiaketaren deialdiari buruzkoa.
2024ko urriaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (206. zk.) argitaratu dira Errenteriako Udaleko Lanpostuen Zerrendan 5110.1 kodea duen Hirigintza, Ingurumena, Jasangarritasuna eta Hiri mantentzeko Zuzendari Koordinatzaile lanpostua betetzeko deialdia eta oinarriak, 2024ko urriaren 18ko alkate-dekretuaren bidez onartutakoak.
Eskabideak aurkezteko epea irekita egongo da 2024ko urriaren 25etik aurrera eta gehienez ere 15 egun balioduneko epean, deialdiaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo Estatuko Aldizkari Ofizialean azken aldiz argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Errenteria, 2024ko urriaren 24a.
Antolaketa ordezkaria,
MIREN ALAZNE KORTA ZULAIKA.
RSS