
211. zk., 2024ko urriaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4973
IRAGARKIA, Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek emandako zenbait ebazpenen jakinarazpenei buruzkoa.
Honen bidez, hau jakinarazten diet ondoren zerrendatzen diren doako laguntza juridikoaren eskatzaileei: Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeek artxibatzeko edo ukatzeko ebazpenak eman dituztela, edo, hala badagokio, egoera ekonomikoan hobera egin duela deklaratzeko prozeduraren hasiera gisa emandako ebazpenak, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 36.2 artikuluaren arabera.
Saiatu arren, aipatutako ebazpenak ezin dira jakinarazi banan-banan. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Egoera ekonomikoan hobera egin duelako deklarazio-prozedura hasteko ebazpenetan interesa duten pertsonei entzunaldi-epea ematen zaie, hamabost egunekoa, jakinarazpen honen egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan, egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin edo agiriak aurkez ditzakete.
Ebazpenen aurka jotzeko, aipatutako ebazpenen kopiak eskura daitezke doako laguntza juridikoaren egoitzan.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 10a.
Justiziako zuzendaria,
JOSÉ MARÍA BASTOS MARZAL.
RSS