Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2024ko urriaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4922

IRAGARKIA, 339/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, Montserrat Renat Díaz-ek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 339/2024 ohiko prozedura izapideen bidez bideratzen ari da–, Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren 2024ko ekainaren 17ko Erabakiaren kontra; Erabaki horrek honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa gaitzetsi zuen: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 478/2024 Ebazpena, zeinaren bidez argitara ematen diren Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialista kategorian, txanda ireki bidez, estatutupeko lotura finkoa lortu duten esleipendunen izendapena (dagokion eranskinean agertzen dira zein diren esleipendunak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 16a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala