Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2024ko urriaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4918

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 355/2024 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

355/2024 prozedura arrunta aurkeztu dute prozedura horretarako hainbat hautagaik, 2022ko uztailaren 14ko Ebazpenak deitutako Administrazio Bereziko Eskalan, Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuaren klasean, azpieskala operatiboan, Euskal Autonomia Erkidegoko Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuetako suhiltzaile kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen 2024ko uztailaren 19ko Erabakiaren aurka.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2024ko urriaren 7a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MIREN DOBARAN URRUTIA.


Azterketa dokumentala