
209. zk., 2024ko urriaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 3 orri.)
- EPUB (125 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
4913
EBAZPENA, 2024ko urriaren 8koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Donostialdeko metroaren eraikuntzaren 2. Proiektu Aldatua. Tartea: Altza-Galtzaraborda» proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
2021eko apirilaren 12an, Garraio Azpiegituren zuzendariaren ebazpenaren bidez, «Donostialdeko metroaren eraikuntza-proiektua. Altza-Galtzaraborda tartea» proiektua onartu zen.
«Donostialdeko metroaren eraikuntza-proiektua. Altza-Galtzaraborda tartea» proiektuaren xedea da, eraikuntza-mailan, Donostialdeko metroaren Altza-Galtzaraborda tartea ezartzeko beharrezkoa den obra zibila zehaztea. Tartea trazatu berrikoa eta trenbide bikoitzekoa izango da, eta egiten ari den Altzako geltoki berria eta Galtzarabordako egungo geltokia lotuko ditu, Errenteriako etorkizuneko lurperatzearekin koordinatuta.
2024ko irailaren 11ko Ebazpenaren bidez, «Donostialdeko metroaren eraikuntzaren 2. Proiektu Aldatua. Tartea: Altza-Galtzaraborda» onetsi zen. Ebazpena 2024ko urriaren 1ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (191. zk.).
Oinarrizko proiektuaren preskripzioekin lotuta obran gertatzen diren aldaketak, 2. proiektu aldatua idaztea justifikatzen dutenak, hauek dira:
• Galtzarabordako geltokia berritzeko proiektuarekin integratzea.
• Loreteko larrialdiko aireztapena aldatzea.
• Molinaoko errekastoan hormak aldatzea.
• Galtzarabordako trenbide-konexioa aldatzea eta definitzea, etorkizunean Errenteriako saihesbidea egiteko.
• Pasaiako geltokiko larrialdi-irteera aldatzea.
• Neurketa eguneratzea.
Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzeen eranskinean ageri dira lurzatien zerrenda eta planoak.
Organo honek eskumena du garraio-azpiegituraren arloko jarduerak betearazteko beharrezkoak diren desjabetze espedienteak izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera. Urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuak indarrean jarraitzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren Lehen Xedapen Iragankorrean ezarritakoaren arabera.
Abenduaren 19ko 26/2022 Legeak aldatutako Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten trenbide-lineen proiektuak, horien tarteak edo tren azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin ekarriko du onura publikoaren edo gizarte-interesaren deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.
Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berarekin dakarren arren proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, nahi duenak alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan ditzan, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.
Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, hau
EBAZTEN DUT:
Jendaurrean jartzea «Donostialdeko metroaren eraikuntzaren 2. Proiektu Aldatua. Tartea: Altza-Galtzaraborda» proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea 1 – Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Aipatutako epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Donostiako udaletxeko iragarki-taulan ere erakutsiko da jendaurrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 8a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.
RSS