Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2024ko urriaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4908

EBAZPENA, 2024ko urriaren 15ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratu, argitaratu eta gordailutzen baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren jarraipen eta bermerako batzorde paritarioak hartutako erabakia, 2024rako soldata-taulak (+% 2,0) onartzeari buruzkoa (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002235012003).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2024ko urriaren 10ean, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren erabakiari buruzko dokumentazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren 2024ko ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 2. artikuluak Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortzen du; eta, 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritu behar du sail horrek, besteak beste.

2024ko ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorraren arabera, indarrean jarraituko dute Jaurlaritzako Lehendakaritzaren eta Jaurlaritzako sailen egitura eta egitekoak finkatzen dituzten arau organikoek. Horrenbestez, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2021eko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak (geroago uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuaren bidez aldatuak) 10.1.i) artikuluan xedatzen duenez, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistro telematikoa zuzentzea eta kudeatzea, Erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian aurreikusitakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa inskribatu beharreko egintza bat da, 2010eko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Inskripzio-eskaera eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da legez eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eskaerak; beraz, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzko 2011ko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (2023ko otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuaren bidez aldatuak) 9. artikuluan xedatutakoarekin, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea hitzarmena inskribatu eta gordailutu dadin Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan, eta horren berri aldeei jakinaraztea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 15a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Asier Aldaiturriaga Berriozabalek, Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren jarraipenerako eta bermerako batzorde paritarioak emandako baimena baliatuz, honako hau

Adierazten du: 2024ko urriaren 10en egindako bilkuran, batzorde horrek jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, eta hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik transkribatuta:

Planteatu den gaia: 2024ko soldata-taulak eguneratzea (+% 2,0).

Batzordearen ebazpena: batzordeak hau erabaki du aho batez:

«Batzorde Paritarioko kideek, aho batez, % 2ko igoera jasotzen duten soldata-taulak onartu dituzte, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuta (taulak akta honen eranskin gisa jaso dira).

Halaber, egintza honetan bertan, Emilia M. Málaga Pérez Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari baimena ematen zaio taula horiek Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan (REGCON) erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen egin behar diren izapideak egiteko.»

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2024ko urriaren 10ean.

ERANSKINA
2024. URTEKO SOLDATA-TAULAK
(% 2KO IGOERA – 83/2024 EBAZPENA, UZTAILAREN 31KOA, EAE)
(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala