
209. zk., 2024ko urriaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
4903
311/2024 DEKRETUA, urriaren 22koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko urriaren 22an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Antonio Aiz Salazar jauna Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko urriaren 22an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS