Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2024ko urriaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4872

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko urriaren 1eko Ebazpena, «Donostiako Okendotegi auzoan Errekabeltza errekastoaren egokitzapen hidraulikoa egiteko eta uholdeen aurka babesteko proiektua» jendaurrean jartzeari eta behin betiko onartzeari buruzkoa.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko martxoaren 26ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen proiektu hau: «Donostiako Okendotegi auzoan Errekabeltza errekastoaren egokitzapen hidraulikoa egiteko eta uholdeen aurka babesteko proiektua».

Proiektua jendaurrean jartzeko iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2024ko apirilaren 16an. Jendaurreko informazio-aldia amaituta, hiru alegazio-idazki jaso dira, eta proiektuan aldaketarik sartu gabe erantzun zaie.

Halaber, proiektua ikuskatu eta informatu da; egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta betetzen dituela arlo horretako araudi espezifikoan ezarritakoa, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan xedatutakoa (lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora) eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenak.

Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bilkuran emandako eginkizunen eskuordetzaren indarrez, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13.f) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, lege horren 15.m) artikuluaren eta Agentziaren estatutuen 10.3m) artikuluaren inguruan, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onartzea.

Azaldutakoa oinarri hartuta, bidezkoa da proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea eta behin betiko onartzea.

Horregatik, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea «Donostiako Okendotegi auzoan Errekabeltza errekastoaren egokitzapen hidraulikoa egiteko eta uholdeen aurka babesteko proiektua».

Bigarrena.– Behin betiko onartzea «Donostiako Okendotegi auzoan Errekabeltza errekastoaren egokitzapen hidraulikoa egiteko eta uholdeen aurka babesteko proiektua», kontrata bakoitzeko exekuzio-aurrekontu honekin: bi milioi berrehun eta hamabi mila seiehun eta hirurogeita hiru euro eta hamazortzi zentimo (2.212.663,18), BEZa barne.

Urari buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 1a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala