
207. zk., 2024ko urriaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (133 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4866
EBAZPENA, 2024ko urriaren 2koa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2024ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Aginduan ezarritako esparruaren barruan. Agindu horren bidez ezarri dira Itsasoratu programako oinarri arautzaileak eta egin da, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis-araubidean jasotako 2024ko laguntza-deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan dezaten.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez ezarri dira Itsasoratu programako oinarri arautzaileak eta egin da, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis-araubidean jasotako 2024ko laguntza-deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan dezaten (2024ko ekainaren 7ko EHAA, 111. zk.).
Agindu horren I. eranskineko 13. oinarriko hirugarren atalean adierazten denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitalpenak jakinarazpen-ondorioak izango ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako laguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez ezarri dira Itsasoratu programako oinarri arautzaileak eta egin da, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis-araubidean jasotako 2024ko laguntza-deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 2a.
Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordea,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
RSS