
207. zk., 2024ko urriaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4865
AGINDUA, 2024ko urriaren 16koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren abstentzioa, eta hura ordezteko araubidea ezartzen da.
Abuztuaren 29ko 232/2024 Dekretuaren bidez, Iker Iglesias Eguia jauna Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari izendatu zen. Bere kargua betetzean dagozkion eginkizunen artean dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko azaroaren 7ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen gaineko ebazpena (Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreetako elkarte profesional eta enpresarialentzako 2023ko ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen agindu horren bidez).
Alabaina, Iglesias jaunak jakin duenez, zuzendari izendatu aurretik bera kide zen elkarte profesional batek laguntza eskatu du agindu horren esparruan.
Horregatik, inpartzialtasuna eta objektibotasuna bermatzeko, sailburu honi zuzendutako idazki baten bidez jakinarazi du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko azaroaren 7ko Aginduaren esparruan eman behar dituen administrazio-egintzetan abstenitzeko asmoa duela.
Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak lehenengo xedapen gehigarrian ematen dizkidan eskumenak baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren abstentzioa deklaratzea eta ordezpena erabakitzea, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen alde, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko azaroaren 7ko Aginduaren esparruan eman beharreko egintza eta xedapen guztiei dagokienez (Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-sektoreetako elkarte profesional eta enpresarialentzako 2023ko ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen agindu horren bidez).
Horren ondorioz, ordezpen bidez ematen diren ebazpen eta egintzetan, inguruabar hori jasoko da, eta zehaztuko da zein den ebazpen eta egintza horiek hartzeko ordeztu den organoaren titularra eta zein ari den benetan ordezpen hori egiten.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 16a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
RSS