
207. zk., 2024ko urriaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4862
EBAZPENA, 2024ko urriaren 15ekoa, Farmaziako zuzendariarena, Silvia Maeso de la Fuente andreari baimena ematen diona ortopedia-atal eta guztiko farmazia bat jartzeko Berangoko udalerrian (Bizkaia).
Silvia Maeso de la Fuente andreak eskaera bat aurkeztu zuen Berangoko udalerrian (Bizkaia) ortopedia-atal eta guztiko farmazia bat jartzeko baimena lortzeko. Aztertu da, bada, eskabidea, eta aintzat hartu dira oinarri hauek:
EGITATEAK
Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 29ko agindu baten bidez, Sopelako farmazia-eremuan (2CUR02) Berangoko udalerrian farmazia bat jartzeko prozeduraren hasiera iragarri zen.
Bigarrena.– Farmazia horren titulartasuna eskuratzeko merezimenduak baloratzeko batzordeak, egin beharreko legezko izapideak egin ondoren, 2024ko apirilaren 16ko Erabakia hartu zuen, Sopelako farmazia-eremurako (Berangoko eta Urdulizko udalerriak) deialdian eskainitako farmaziak esleitzeko. Erabaki hartan, onartutako lehiakideen eta haien puntuazioaren araberako sailkapenaren behin betiko zerrenda onartu zen, eta 2024ko maiatzaren 3ko EHAAn argitaratu zen (86. zk.). Zerrenda horretan, Silvia Maeso de la Fuente lehiakideak zeukan puntuaziorik handiena.
Hirugarrena.– Farmaziako zuzendariak ofizio bat helarazi zion Silvia Maeso de la Fuente andreari 2024ko ekainaren 10ean, adierazteko ezen berak lortu zuela aurkeztutako merezimenduen balorazioan puntuaziorik handiena eta, ondorioz, 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoa bete behar zuela (338/1995 Dekretua, ekainaren 27koa, Farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituena). Ofizio horretan, gainera, ohartarazi zion eskatutako agiri guztiak xedapen horretan ezarritako epean aurkezten ez bazituen deialdian parte hartzeari uzten ziola esan nahiko zuela.
Laugarrena.– 2024ko irailaren 4an, Silvia Maeso de la Fuente andreak Berangoko udalerrian ortopedia-atal eta guztiko farmazia bat jartzeko baimena lortzeko eskabidea aurkeztu zuen (003-0609205), 338/1995 Dekretuaren babesean, eta dekretu horren 5. artikuluan aurreikusitako agiriak erantsi zizkion eskabideari.
Aurkeztutako agirietan ikusten denez, ortopedia-atal eta guztiko farmazia berria helbide honetan dagoen lokalean jarri nahi du: Jesus Maria Leizaola kalea 5, Berangoko udalerria (Bizkaia), Sopelako osasun-eremua (2409) eta Sopelako farmazia-eremua (2CUR02).
Bosgarrena.– 2024ko irailaren 13an, Farmaziako zuzendariaren ofizio baten bidez, espedientean pertsonatzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko esan zitzaien espediente honetan interesdun izan zitezkeenei, 39/2015 Legearen 8. artikuluari jarraituz (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena). Gaur-gaurkoz, baina, inor ez da pertsonatu eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Seigarrena.– Azkenik, 2024ko urriaren 15ean, Farmazia Antolamenduko buruak aldeko txostena egin zuen Silvia Maeso de la Fuente andreak aurkeztutako dokumentazioari buruz.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Farmaziako zuzendariak dauka eskaera honi buruzko ebazpena emateko eskumena, hala ezartzen baita Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 116/2021 Dekretuaren 16. artikuluan (dekretu hori, gero, 2023ko urriaren 10eko 148/2023 Dekretuak aldatu zuen).
Bigarrena.– Batetik, Silvia Maeso de la Fuente andreak izan du puntuaziorik handiena; bestetik, bete dira farmaziak sortzeko ezarritako prozedurari buruz 11/1994 Legearen 34. artikuluan jasotako eta 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak; azkenik, egiaztatu da lehiakideak aurkeztutako agiri guztiak eta erabilitako epeak bat datozela dekretu horretako 5. artikuluan ezarritakoarekin; horrenbestez, bidezkoa da ortopedia eta guztiko farmazia jartzeko baimena ematea interesdunari.
Dena dela, emandako baimenak indarra izango badu, jarduteko baimena lortu beharko da, hala agintzen baitu 338/1995 Dekretuak 6. artikuluaren 4. apartatuan.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Silvia Maeso de la Fuenteri baimena ematea ortopedia-atala izango duen farmazia bat jartzeko Berangoko udalerrian (Bizkaia), Jesús María Leizaola kaleko 5ean, Sopelako osasun-eremuan (2409), Sopelako farmazia-eremuan (2CUR02), aurkeztutako dokumentazioaren arabera.
Bigarrena.– Baimen horrek balio izateko, dena dela, Silvia Maeso de la Fuente andreak farmazia horretan jarduteko baimena lortu beharko du. Baimen hori eskatzeko, lau hilabete izango ditu, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik, eta 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera eskatu behar du.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri eman behar zaie interesdunei, eta jakinarazi, era berean, ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta beronen aurka, egoki iritzitako bestelako errekurtsoez gain, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela zuzendaritza honetan edo Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 15a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.
RSS