Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2024ko urriaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4859

EBAZPENA, 2024ko urriaren 9koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko dirulaguntzak ematen baitira 2024. urtean.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez), itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2024ko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen (ekainaren 14ko EHAA, 116. zk.).

2024ko urriaren 9an, Kultura Ondarearen zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen, aipatutako aginduan ezarritako balorazio-irizpideak, eta jasotako eskabideak baloratzeko eratutako balorazio-batzordeak egindako aktaren edukia kontuan hartuta.

Aurrekoa kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Dirulaguntzak ematea I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei, han zehazten diren zenbatekoen arabera.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean jasotako proiektuak dirulaguntza uko egin zaiola ulertuko da, han zehazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Onuradunak dirulaguntzak arautzen dituen aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Laugarrena.– Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2024ko abenduaren 31n bukatuko da, dirulaguntza hauek arautzen dituen aginduaren 6. artikuluarekin bat etorriz.

Bosgarrena.– Aginduaren 21. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dira dirulaguntzak.

Emandako dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa egiteko, aginduaren 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Betiere, diruz lagundutako proiektuak justifikatzeko epea 2025eko urtarrilaren 10ean bukatuko da.

Seigarrena.– Gastua justifikatu ondoren ordainduko dira agindu arautzailearen kontura emandako dirulaguntzak, dirulaguntzaren indarraldiaren bukaeran eta, betiere, eskatutako agiriak aurkeztu ondoren.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 9a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala