
207. zk., 2024ko urriaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (402 KB - 15 orri.)
- EPUB (1273 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4858
EBAZPENA, 2024ko urriaren 8koa, Hizkuntza Politikako sailburuordearena, Euskalgintza deialdiari dagozkion 2024ko dirulaguntzak esleitzen dituena.
Gizarte bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarriz (Euskalgintza deialdia) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2024ko apirilaren 26an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (EHAA, 2024ko maiatzaren 14koa, 93. zk.) eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak eginiko proposamena gogoan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzetako bat ez betetzeagatik, I. eranskinean zehazten diren egitasmoei dirulaguntzarik ez ematea.
2. artikulua.– Goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten egitasmoak diruz laguntzea (II. eranskina).
3. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.
4. artikulua.– Diruz lagundutako egitasmoen berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpen ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.
5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako Ebazpenarekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 8a.
Hizkuntza Politikako sailburuordea,
AITOR ALDASORO ITURBE.
RSS