Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2024ko urriaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4851

2394/2024 EBAZPENA, urriaren 9koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Maite Larrinaga Llaguno andrea izendatzen baita Erizaintzako zuzendariorde, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.

2012/2024 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan Erizaintzako zuzendariorde lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Maite Larrinaga Llaguno andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Erizaintzako zuzendariorde.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Maite Larrinaga Llaguno andrea izendatzea Erizaintzako zuzendariorde, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko urriaren 14an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2024ko urriaren 9a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala