Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2024ko urriaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4850

1369/2024 EBAZPENA, urriaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Jorge Romeo Ollora jauna Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuko zuzendari kargutik kentzen den, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 850/2020 Ebazpenaren bidez, Jorge Romeo Ollora jauna Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuko zuzendari izendatu zen (2020ko abuztuaren 12ko EHAA, 157. zenbakia).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jorge Romeo Ollora jauna Arabako Erakunde Integratuko Arreta Integratuko zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko urriaren 1eko lanaldia amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari, Arabako ESIari eta Plangintzako eta Kudeaketa Zuzendariordetzari horren berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala