
207. zk., 2024ko urriaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4849
1273/2024 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ana Jesús Bustinduy Bascaran Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariorde kargutik kentzen dela deklaratzen baita.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 25eko 1243/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko urriaren 7ko EHAA, 190. zk.), Ana Jesús Bustinduy Bascaran Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariorde izendatu zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseilua 2020ko urriaren 27ko Erabakiaren bidez, Erakunde Zentralaren egitura aldatzea onartu zen, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren berrantolaketari dagokionez, Asistentzia Sanitarioko Zuzendariordetzaren izena aldatzeari dagokionez; aurrerantzean, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetza deituko da, eta Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetza sortu da.
1409/2020 Ebazpena, abenduaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena (2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.), zeinaren bidez Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrearen izendapena aldatzen baita eta Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariordea izatera igarotzen da.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ana Jesús Bustinduy Bascaran Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariorde kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematen zaizkio.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko irailaren 30eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Goierri-Urola Garaiko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS