
207. zk., 2024ko urriaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
4848
AGINDUA, 2024ko irailaren 30ekoa, Osasuneko sailburuarena, Gisela Martín Fernández andrea, ondoren zehazten den lanpostutik kentzea xedatzen duena. Kargua: Osasuneko Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua –520010 kodea, 124 dotazioa.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Osasun saileko Osasun Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari den Gisela Martín Fernández andrea kargutik kentzea (520010 kodekoa, 124 dotaziokoa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu uzteak 2024ko urriaren 6tik aurrera izango ditu eraginak.
Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 30a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS