Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2024ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKADIKO KIROL PORTUAK
4802

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan zerbitzu orokor eta bereziengatik Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko erakunde publikoak emandako izaera publiko ez-tributarioko ondare-prestazioen likidazioen zerrenda (tarifak).

Aipatutako likidazioak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Gainera, interesdunari jakinarazten zaio epe hauek dituela zor duen zenbatekoa borondatezko aldian ordaintzeko:

a) Likidazioaren iragarkia hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada Estatuko Aldizkari Ofizialean, iragarkia argitaratu den egunetik hurrengo hilaren 5era arte, eta hilaren 5a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

b) Likidazioaren iragarkia hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratzen bada Estatuko Aldizkari Ofizialean, iragarkia argitaratu den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, eta hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Zorra borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduaren 59. artikuluari jarraituz.

Jakinarazten den likidazioarekin ados egon ezean, bi errekurtso hauetako bat jarri ahal izango da, baina ez biak batera:

Berraztertze-errekurtsoa, jakinarazten diren likidazioak agindu dituen organoari jar dakioke Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean, Zergei buruzko Lege Orokorraren 223. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erreklamazio ekonomiko-administratiboa, aurreko paragrafoko epe berean, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian, Zergei buruzko Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

Errekurtso bat zein bestea aurkeztu, administrazio-egintza berdin-berdin betearaziko da, ez bada bermatzen, errekurtsoa aurkezteko unean, zorra Zergei buruzko Lege Orokorrean ezarritako eran ordainduko dela.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 8a.

Euskadiko Kirol Portuetako zuzendaria,

EDURNE EGAÑA MANTEROLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala