
204. zk., 2024ko urriaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4796
EBAZPENA, 2024ko urriaren 11koa, Langileriaren kudeaketa zuzendariarena; honen bidez jakinarazten da, 2025-2026 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan –baita ikasturtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere– alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketatuko dela.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitartez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak betetzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen du berdinketa kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko dela zein letratatik hasi.
Halaber, letra horrek zehaztu egingo du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.
Horregatik guztiagatik, hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Jakinaraztea 2024ko urriaren 23an, 10:00etan, zozketa bat egingo dela Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz). Zozketaren helburua da zehaztea zein letra erabiliko den irizpide moduan berdinketa-kasuetan 2025-2026 ikasturtean. Izan ere, zozketan ateratzen den letra horrek zehaztuko du pertsona bakoitzak zein hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan; era berean, zozketaren emaitzak zehaztuko du zein hurrenkeran parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten den beste edozein hautaketa-prozesutan. Horrela, bada, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 11.
Langileriaren kudeaketa zuzendaria,
UNAI NIETO MARIJUAN.
RSS