
204. zk., 2024ko urriaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4795
AGINDUA, 2024ko irailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Maristak Durango Batxilergoa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.
«Casa Maristas-San José» erakundeak Durangoko (Bizkaia) «Maristak Durango Batxilergoa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Hermanos Maristak» erakundearen izenean, ikastetxe horren titularitatea aldatzeko egin duen eskabidea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua) eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea Durangoko (Bizkaia) «Maristak Durango Batxilergoa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko. Orain arte, «Hermanos Maristas» erakundea izan da ikastetxe horren titularra, 2024ko irailaren 1etik aurrera, ordea, «Maristak Euskadi Fundazioa» erakundeak izango du titulartasuna. Horrenbestez, erakunde hori subrogatuta geratuko da aitortzen zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan.
Bigarrena.– Titulartasun-aldaketak ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan eta ikastetxea Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 015830 (EAE) eta 48019353 (unibertsala).
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Maristak Durango Batxilergoa».
Titularra: «Maristak Euskadi Fundazioa».
Helbidea: Juan Antonio Abasolo, 6.
Udalerria: Durango.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Batxilergoa: Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateak, 8 unitate 280 ikaspostuko edukierakoa.
Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena aldatzeko eskatu beharko du legezko ordezkariaren bitartez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Laugarrena.– Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 18a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO
RSS