Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2024ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4794

EBAZPENA, 2024ko urriaren 4koa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Federación de Asociaciones de Jóvenes Empresarios de Euskadi (AJEBASK) federazioaren eraketari buruzko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko, eta horren berri ematen. (Gordailutze-kodea: 76/1/00142).

Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan espedientea hasi da Federación de Asociaciones de Jóvenes Empresarios de Euskadi (AJEBASK) federazioaren eraketari buruzko dokumentazioa eta federazioaren estatutuak, Asociación de Jóvenes Empresarios de Álava (AJEBASK Álava) elkarteak aurkeztutakoak, gordailutzeko. Bada, espediente hori ikusi ondoren, ebazpena onartu da honako hauek kontuan izanda:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2024ko irailaren 2ko idazkiaren bidez, Federación de Asociaciones de Jóvenes Empresarios de Euskadi (AJEBASK) enpresaburu-federazioaren eraketari buruzko dokumentazioa aurkeztu da, dokumentazio hori gordailutzeko eskatuz.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta hain zuzen ere, honako hauek sinatu dute, sustatzaile gisa:

– Maialen Guisasola Muguerza.

– Irkus Sainz De Murieta.

– Ińigo Juez Alonso.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da erakundearen jarduketa-eremua, eta haren eremu funtzionala estatutuen 2. artikuluan jasota dago.

Aurrekari horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatu- eta enpresa-elkarteen estatutuen gordailutzea formalizatzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuko 11.m) artikuluak (dekretu hori beste honek aldatu zuen: 167/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, zeinaren bidez aldatzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dekretua).

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikatu behar den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatu- eta enpresa-antolakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko agiriak aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoak direla, eta, beraz, bidezkoa da Federación de Asociaciones de Jóvenes Empresarios de Euskadi (AJEBASK) enpresaburu-federazioaren eraketari buruzko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzea, eta ekintza hori argitara ematea.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Federación de Asociaciones de Jóvenes Empresarios de Euskadi (AJEBASK) enpresa-federazioa eratzeari buruzko dokumentazioa eta erakundearen estatutuak gordailutzeko agintzea. (Gordailutze-kodea: 76/1/00142).

Bigarrena.– Gordailutze hori EHAAn argitaratzeko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuko 13. artikuluan ezarritako moduan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek aukera izango dute gordailututako dokumentua aztertzeko eta horren kopia eskatzeko, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko Salan aurkaratzeko ere, Gizarte Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoarekin bat etorriz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 4a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala