Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2024ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4793

41/2024 DEKRETUA, urriaren 15ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak Lehendakariari esleitzen dio instituzio, erakunde, entitate edo elkarteek batzorderako hautatzen dituzten ordezkariak izendatzeko ahalmena, eta lege-testu horren 7. artikuluak ezartzen du lau urtekoa izango dela batzordea osatzen duten pertsonen agintaldia, berriz hautatu badaitezke ere.

Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten instituzio, erakunde, entitate eta elkarteek aukera dutela titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

Lege horren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 7. artikuluarekin lotuta, Langile Abertzaleen Batzordeak / LAB sindikatuak ordeztu du Lehendakariaren irailaren 13ko 22/2023 Dekretuaren bidez izendatutako ordezko kide bat, eta hura ordezkatuz, izendapen berria egitea erabaki du.

Horren ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Irati Tobar Eguzkitza andrea, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Langile Abertzaleen Batzordea / LAB sindikatuak izendatuta, Iratxe Delgado Arribas andrearen ordez.

2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hasiko da ondorioak sortzen.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko urriaren 15ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala