Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2024ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
4788

AGINDUA, 2024ko urriaren 7koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Araubide Juridikoaren Sailburuordetzan.

Euskal Enplegu Publikoaren 2022ko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko maiatzaren 22ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2024ko ekainaren 5eko EHAA), hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Araubide Juridikoaren Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 2) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.

Bigarrena.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 7a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala