
204. zk., 2024ko urriaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
4787
306/2024 DEKRETUA, urriaren 15ekoa, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko urriaren 15ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Sara Urionabarrenetxea Zabalandikoetxea andrea Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2024ko urriaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko urriaren 15ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.
RSS