
203. zk., 2024ko urriaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (530 KB - 61 orri.)
- EPUB (361 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4771
AGINDUA, 2024ko urriaren 8koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikultura sektorerako 2024ko dirulaguntza deialdiaren oinarriak.
Europar Batasunaren Arrantza Politika Erkidearen (APE) funtsezko helburuetako bat itsasoko baliabide biologikoen ustiapen jasangarria bermatuko duen eta ekonomikoki errentagarria izango den flota profesional bat sustatzea da, aprobetxamendu ezin hobea ahalbidetuz, ustiatutako populazioen oreka biologikoa eta ingurune fisikoaren osotasuna arriskuan jarri gabe. Hori horrela, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 (EB) Erregelamenduak APEri buruzko arau-esparrua ezartzen du, baita haren eragin eremua, helburuak eta gobernantza egokirako printzipioak ere.
Beraz, APE berriaren oinarrietako bat den heinean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (FEMP) buruzko 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduan APE aplikatzeko Batasunaren finantza-neurriak ezarri ziren, baita Itsas Zuzenbideari buruzko neurriak, arrantza- eta akuikultura-guneen eta barne arrantzako guneen garapen jasangarrirako neurriak eta Itsas Politika Integratuaren neurriak ere, eta 33. eta 34. artikuluetan ezarri ziren arrantza jarduera aldi baterako eta behin betiko geldiarazteagatiko laguntzak.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduaren bidez Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsa ezarri zen, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatu (FEMPA Erregelamendua). Horrela, Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsa (FEMPA) ezarri zen 2021eko urtarrilaren 1a eta 2027ko abenduaren 31 bitarteko aldirako, eta funtsaren lehentasunak, aurrekontua eta Batasunaren finantzaketa emateko arau espezifikoak eman ziren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduari jarraikiz FEMPAri aplikatu beharreko arau orokorrak osatzen dituztenak. Erregelamendu horren bidez Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Plus Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsizio Funtsari eta Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, bai eta funts horietarako eta Asilo, Migrazio eta Integrazio Funtserako, Barne Segurtasuneko Funtserako eta Mugen Kudeaketari eta Bisen Politikari Finantza Laguntza emateko Tresnarako finantza arauak ere.
FEMPAk APE eta Batasunaren itsas politika aplikatzen lagunduko du, eta lehentasun hauek izango ditu: (1) Arrantza jasangarria eta uretako baliabide biologikoen berreskurapena eta kontserbazioa sustatzea; (2) Akuikulturako jarduera jasangarriak sustatzea, bai eta arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea ere, horrela Batasuneko elikagaien segurtasunari lagunduz; (3) Ekonomia urdin jasangarria ahalbidetzea kostaldeko eskualdeetan, uharteetan eta barnealdean, eta arrantza- eta akuikultura-komunitateen garapena sustatzea; eta (4) Ozeanoen nazioarteko gobernantza indartzea, eta itsasoak eta ozeanoak seguruak, babestuak, garbiak eta modu jasangarrian kudeatuak izan daitezen ahalbidetzea. Horrela, FEMPAren esparruko laguntzak ingurumen-helburuak lortzen, klima aldaketa arintzen eta Europar Batasuna horretara egokitzen lagunduko du.
Aipatzekoa da halaber, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak hautaketa irizpide batzuk argitaratu dituela Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren programako laguntzak emateko, 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduan (Finantza Erregelamendua), xedapen komunei buruzko 2021/1060 (EB) Erregelamenduan, eta FEMPA Erregelamenduan adierazitakoaren ildotik, Batasunaren finantziazioaren aplikazioa ahal den onena izango dela bermatzeko.
Horrela bada, agindu honen bitartez FEMPA Erregelamenduan aurreikusitako laguntzak eskatzeko epea zabaltzen da, Batasuneko Erregelamenduak Europar Batasun osoan zuzenean eta derrigorrez aplikatzeko printzipioarekin bat, ez baitute trasnsposiziorik behar estatu kideetan, jarraipena emanez Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikultura sektorerako 2023ko dirulaguntza deialdiaren oinarriak onartu zituen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2023ko irailaren 12ko Aginduari.
Bestalde, agindu honetatik kanpo geratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeentzako (AEE) laguntzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko maiatzaren 28ko Aginduan aurreikusitakoak. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzako eta akuikulturako ekoizleen erakundeentzako (AEE) laguntzen deialdia egiten da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren esparruan (erregelamendu horren bidez, arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean Merkatu Antolakunde Erkidea ezartzen da, Kontseiluaren 1184/2006 (EE) eta 1224/2009 (EE) erregelamenduak aldatzen dira, eta Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamendua indargabetzen da, MAE Erregelamendua).
Agindu hau onartzen da honako hauetan aurreikusitakoarekin bat etorriz: abenduaren 22ko 21/2023 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena; 2023ko abenduaren 28ko Aginduaren bidez onartutako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024, 2025 eta 2026. urteetarako dirulaguntzen plan estrategikoa, hemen argitaratua, https://www.euskadi.eus/contenidos/plan_departamental/plan_subvenciones_dept_2024/eu_def/adjuntos/Agindua-2023ko-abenduaren-28koa-Ekonomiaren-Garapen-Jasangarritasun-eta-Ingurumen-Sailburuarena-2024-2026-Dirulaguntzen-Plan-Estrategikoa.pdf; abenduaren 21eko 20/2023 Legea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko araudia; eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.
Eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz, bere 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskumena baitute, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
2024. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikultura sektorerako laguntzen deialdiari dagozkion oinarriak onartzea, agindu honen I. eranskinean, II. eranskinean, III. eranskinean eta IV. eranskinean jasota daudenak.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epean, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 8a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
I. ERANSKINA
1. artikulua.– Xedea.
Agindu honen xedea oinarriak onartzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikultura sektorearentzako laguntzak 2024rako deitzea da, Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsa 2021eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitartean ezarri eta 2017/2004 (EB) Erregelamendua aldatu zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduan aurreikusitakoen artean (FEMPA Erregelamendua).
FEMPA Erregelamenduaren 41. artikuluaren arabera, laguntzaren gehieneko intentsitatea eragiketaren guztizko gastu diruz lagungarriaren % 50 izango da. Salbuespen gisa, laguntza-lerroen intentsitate-ehunekoak agindu honen II. eranskinean ezartzen dira.
2. artikulua.– Definizioak.
1.– Arrantza jarduera. Arraina bilatu, aparailua landatu, arrantzatu, atoian eraman edo jarri, harrapakinak ontzira igo, ontziz aldatu, ontzian eraman, ontzian eraldatu, arrainak eta arrantzako produktuak lekualdatu, pitzatu, gizendu eta lehorreratu.
2.– Akuikultura. Organismo urtarrak haztea edo kultibatzea, organismo horien ekoizpena inguruneko gaitasun naturalen gainetik handitzera bideratutako tekniken bidez; organismo horiek, hazkuntza- edo kultibo-fase osoan eta biltzen diren unera arte, pertsona fisiko edo juridiko baten jabetzakoak dira.
3.– Armadoreak eta ontzien jabeak. Ontzi baten jabe erregistratua da, ez bada jabe erregistratua ez den pertsona fisiko edo juridiko batek osorik edo partzialki alokatu duela ontzia; kasu horretan, armadoretzat hartzen da ontziaren kudeaketa nautikoa bere gain hartu duen errentaria. Errentamenduaren kasuan, errentamendu-baldintzei eutsi beharko die aldi baterako etenaldiak irauten duen bitartean, eta ontziaren jabetzat hartu ahal izango da FEMPA Erregelamenduaren 21.5 artikuluaren ondorioetarako.
4.– Ontzi aktiboa. Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian behin-behineko edo behin betiko alta egoeran daudenak.
5.– Aholku batzordeak. Arrantza sektorea ordezkatzen duten erakundeek eta, hala dagokionean, akuikultura operadoreek, eraldaketa- eta merkaturatze-sektoreetako ordezkariek eta APEren eraginpeko beste talde interesdun batzuek, hala nola ingurumen-erakundeek eta kontsumitzaileen elkarteek, osatuko dituzte.
Toki mailan, honako hauek hartuko dira aholku batzordetzat: lurraldeko arrantza kudeaketa parte-hartzaileko tokiko erakundeak, barnean hartzen dituztenak arrantza-administrazio eskuduna, arrantza sektore adierazgarria (batez ere kofradiak), eskualdeko arrantza sektorea bera, unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta gizarte zibila, ezagutzan oinarritutako tokiko arrantza-kudeaketa diseinatzeko, ezartzeko eta jarraipena egiteko lankidetza-sare bat eratze aldera, plan sozioekonomikoak ere kontuan hartuta.
6.– Ekonomia urdin jasangarria. Merkatu bakar osoan, ozeanoekin, itsasoekin, kostaldeekin eta barne urekin zerikusia duten sektoreko eta sektore arteko jarduera ekonomiko guztiak, Batasuneko uharte eta ultraperiferiako eskualdeak eta kostarik gabeko herrialdeak barnean hartzen dituztenak, garatzeko bidean dauden sektoreak eta merkatukoak ez diren ondasun eta zerbitzuak barne, epe luzeko ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-jasangarritasuna bermatzera zuzenduak, eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) eta, bereziki, 14. GJHrekin eta Batasuneko ingurumen legeriarekin koherenteak direnak.
7.– Lehorreratze lekua. Itsas portuez bestelako leku bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/352 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 16. apartatuan definitzen den bezala, estatu kide batek ofizialki aitortua, jabeak soilik erabiltzen ez duena, eta batez ere itsasbazterreko artisau-arrantzako ontziak lehorreratzeko erabiltzen dena.
8.– Eragiketa. a) Kasuan kasuko programen esparruan hautatutako proiektu, kontratu, ekintza edo proiektu-multzo bat; b) Finantza-tresnen testuinguruan, programa batek finantza-tresna bati egiten dion ekarpena eta finantza-tresna horrek azken hartzaileei ematen dien ondorengo finantza-laguntza.
9.– Eragiketa amaitua. Fisikoki osatu dena edo osorik gauzatu dena, onuradunek hari lotutako ordainketa guztiak ordaindu dituztela eta dagokion kontribuzio publikoa jaso dutela.
10.– Sektoreko operadoreak. Arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko, eraldatzeko, merkaturatzeko, banatzeko edo txikizka saltzeko edozein faseri lotutako jarduera bat egiten duen enpresa bat ustiatzen duen edo daukan pertsona fisikoa edo juridikoa.
11.– Itsasbazterreko artisau-arrantza. Honako hauek egiten dituzten arrantza jarduerak dira: a) 12 metro baino luzera txikiagoko itsas arrantzako edo barne arrantzako ontziak, Kontseiluaren 1967/2006 (EE) Erregelamenduaren 2. artikuluko 1. puntuan aipatutako arraste-arrantzako tresnak erabiltzen ez dituztenak; b) oinezko arrantzaleak, itsaski-biltzaileak barne.
12.– Tripulatzaileak. Arrantza-ontzietan eta horien ontzi laguntzaileetan zerbitzu profesionalak ematen dituzten ontziratutako eta erroldatutako langile guztiak.
13.– Transformazioa. Hasierako produktua nabarmen aldatzen duen edozein ekintza, honako hauek barne: tratamendu termikoa, ketzea, ontzea, heltzea, lehortzea, marinatzea, erauztea, estrusioa edo prozedura horien konbinazioa.3. artikulua. Eskaerak ez onartzea.
3. artikulua.– Eskaerak ez onartzea.
1.– Ez dira onartuko operadoreek aurkeztutako laguntza eskaerak, baldin eta agintaritza eskudunak egiaztatu badu:
a) Arau-hauste astunak egin dituztela, Kontseiluaren 1005/2008 (EE) Erregelamenduaren 42. artikuluaren edo 1224/2009 (EE) Erregelamenduaren 90. artikuluaren arabera, edo Europako Parlamentuak eta Kontseiluak APEren esparruan onartutako beste legegintzako egintza batzuen arabera.
b) 1005/2008 (EE) Erregelamenduaren 40. artikuluko 3. apartatuan xedatutakoaren arabera, Batasuneko INDNR ontzien zerrendan sartuta dagoen arrantza-ontzi baten edo erregelamendu horren 33. artikuluan ezarritakoaren arabera hirugarren herrialde ez-kooperatzailetzat jotzen diren herrialdeetako bandera duen ontzi baten ustiaketan, kudeaketan edo jabetzan esku hartu izana.
c) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/99/EE Zuzentarauaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritako ingurumen-delituren bat egin izana, laguntza eskaera FEMPA Erregelamenduaren 27. artikuluaren arabera aurkezten den kasuetan.
2.– Artikulu honen 1. apartatuan aipatzen den egoeraren bat laguntza eskaera aurkezten denetik azken ordainketa egin eta hurrengo bost urtera bitartean gertatzen bada, operadorearengandik berreskuratuko da FEMPAk eskaera horri erantzunez emandako laguntza, FEMPA Erregelamenduaren 44. artikuluaren eta 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 103. artikuluaren arabera.
3.– Ez dira onartuko operadoreek aurkeztutako laguntza eskaerak, baldin eta dagokion agintaritza eskudunak behin betiko ebazpen bidez, iruzurra egin dutela ebatzi badu, 2017/1371 (EB) Zuzentarauaren 3. artikuluan zehazten den moduan, FEMPen edo FEMPAren testuinguruan.
4.– FEMPAren esparruan laguntza eskaera bat aurkezten duten operadoreek sinatutako adierazpen bat aurkeztuko dute, artikulu honen 1. eta 3. apartatuan zerrendatutako egoeretako batean ere ez daudela baieztatuz. Administrazioak adierazpenaren egiazkotasuna egiaztatuko du eskaera onartu aurretik, 1224/2009 (EE) Erregelamenduaren 93. artikuluan aipatzen diren arau-hausteei buruzko erregistro nazionaletan eskuragarri dagoen informazioaren arabera, edo eskuragarri dagoen beste edozein daturen arabera.
4. artikulua.– Diruz lagundu ezin diren eragiketak edo gastuak.
FEMPA Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako eragiketa edo gastu hauek ezin izango dute FEMPAren konturako laguntzarik jaso:
a) Arrantza-ontzi baten arrantza ahalmena handitzen duten eragiketak, FEMPA Erregelamenduaren 19. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
b) Arraina detektatzeko arrantza-ontzi baten gaitasuna handitzen duten ekipoak erostea.
c) Arrantza-ontziak eraikitzea eta eskuratzea edo arrantza-ontziak inportatzea, FEMPA Erregelamenduaren 17. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
d) Arrantza-ontziak hirugarren herrialdeetara transferitzea edo hirugarren herrialdeetako banderapean jartzea, baita hirugarren herrialdeetako bazkideekin batera enpresak sortuz ere.
e) Esploratzeko arrantza.
f) Enpresa baten jabetza eskualdatzea.
g) Zuzeneko birpopulaketa, ez bada Batasunaren egintza juridiko batean berariaz aurreikusita dagoela berriro sartzeko neurri gisa edo beste kontserbazio-neurri batzuk hartzeko, edo birpopulaketa esperimentalaren kasuan.
h) Portu edo lonja berriak eraikitzea, lehorreratze leku berriak izan ezik.
i) Merkatuan esku hartzeko mekanismoak, merkatutik arrantza- edo akuikultura-produktuak aldi baterako edo behin betiko erretiratzera bideratuak, eskaintza murrizte aldera, prezioen beherakada saihesteko edo prezioak igotzeko, ez bada FEMPA Erregelamenduaren 26. artikuluaren 2. apartatuan kontrakoa xedatzen dela.
j) Laguntzen eskaera aurkezteko unean indarrean dagoen Batasunaren Zuzenbideko baldintzak betetzeko beharrezkoak diren arrantza-ontzietako inbertsioak, Batasunak arrantza-antolamenduko eskualde-erakundeen testuinguruan bere gain hartutako betebeharretatik eratorritako betekizunak barne, FEMPAren 22. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
k) Laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan itsasoan arrantza jarduerak 60 egun baino gutxiagotan egin dituzten arrantza-ontzietan egindako inbertsioak.
l) Arrantza-ontzi batean motor nagusi edo laguntzaile bat ordeztea edo modernizatzea, FEMPA Erregelamenduaren 18. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
5. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsio eta gastuen baldintza orokorrak.
1.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan edo egoitza-portua bertan duten arrantza-ontzietan egin behar dira; 2024. urtean hasi behar dira, eta 2026ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.
2.– Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak ezingo dira amaituta edo guztiz gauzatuta egon laguntza eskaera aurkeztu aurretik. Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, bisitak egingo dira proiektuen kokalekuetan, dirulaguntzaren xede diren proiektuak oraindik amaitu ez direla egiaztatzeko, eta, inbertsio materialen kasuan, aurretiazko akta edo amaitu ez izanaren akta egingo dira; materialak ez diren inbertsioen kasuan, egiaztapena azken justifikazioaren unean egingo da, dagozkion fakturen data egiaztatuz. Ikuskatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoan ez dagoenean, aitortutako sailkapen sozietate batek egindako txostena onartuko da aurretiazko aktatzat.
Gailu bat funtzionamenduan mantentzen duten ekipoen programatutako mantentze- edo prebentziorako mantentze-kostuak ez dira, inola ere, diruz lagunduko. Diruz laguntzeko modukoak ere ez dira izango aurrekoak birjartzetik eratorritako gastuak, betiere erosketa berria aurrekoez bestelako inbertsioei badagokie, dela erabilitako teknologiagatik, dela errendimenduagatik.
3.– Ingurumen baldintzak inbertsio materialetarako:
a) Antolatutako edo sektorizatutako hiri lurzoruetatik eta lurzoru urbanizagarrietatik kanpo dauden inbertsio materialek geoerreferiantzatuta egon beharko dute, ingurumen-ezaugarri edo -eskakizun espezifikoak dituzten eremuetan izango dituzten inpaktuak hauteman ahal izateko. Instalazioa edo jarduketa mugikorra bada, mugikortasunaren maila geografikoa zehaztuko da. Eskakizun hori ez zaie aplikatzen ontzietako edo ibilgailuetako ekipamenduak hornitzeko edo hobetzeko inbertsioei.
b) Proiektuak Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5.3.b) artikuluan emandako definizioari erantzuten badio, eta lege horren 7. artikuluan eta Jardueren Ingurumen Prebentzioari eta Kontrolari buruzko abenduaren 4ko 20/2009 Legearen 7.1.a) 1) artikuluan aurreikusitako ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren kasuren batean badago, sustatzaileek ingurumen inpaktuaren adierazpena (IIA) izan beharko dute justifikazio epean, bai eta proiektuaren aldeko ingurumen inpaktuaren txostena ere, ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua den kontuan hartuta, hurrenez hurren.
c) Bateragarritasun txostena arautzen duen eta itsas estrategiekiko bateragarritasun irizpideak ezartzen dituen otsailaren 22ko 79/2019 Errege Dekretuaren aplikazio eremuaren barruko jarduketak barne hartzen dituzten proiektuek (portu azpiegiturak, itsasertza babestekoak, hondartzak berroneratzekoak, dragatzeak eta isurketak, energia berriztagarriak, arrezife artifizialak eta itsas akuikultura, besteak beste) bateragarritasun txostena izan behar dute, eta dagokion baimenarekin egiaztatuko da eskaerak aurkezteko epean.
Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa (IIE) behar duten proiektuetan, ebaluazioa betetzen dela egiaztatzen bada, justifikatutzat joko da betekizun hori.
d) Natura 2000 Sareko guneetan, itsas eremu babestuetan edo beste naturagune babestu batzuetan elkarreragina dakarten eragiketa materialen kasuan, jarduketek indarrean dagoen ingurumen araudia bete beharko dute.
Natura 2000 Sareko guneen kasuan, ez da beharrezkoa izango Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauaren 6.3 artikulua betetzea, basoko faunaren eta floraren habitat naturalak kontserbatzeari buruzkoa, hiri-lurzoru edo lurzoru urbanizagarri ordenatuaren edo sektorizatuaren gainean egiten diren eragiketa materialei dagokienez. Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa (IIE) behar duten proiektuetan, ebaluazioa betetzen dela egiaztatzeak baldintza hori justifikatutzat jotzeko aukera emango du.
e) Ur-masen aldaketa hidromorfologikoak eragiten dituzten jarduketen kasuan, Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 6ko 907/2007 Errege Dekretuan xedatutakoa beteko dute jarduketek.
f) Instalazioak sortzeko edo handitzeko inbertsioen kasuan, sortutako hondakin organikoak biltzeko eta kudeatzeko baimen-prozeduretan ezarritako baldintzak bete behar dira.
g) Eraikuntzen kasuan, proiektua bateragarria izango da aplikagarriak diren natura guneen, paisaiaren eta kultura ondarearen arau eta gidalerroekin.
h) Kultura ondareko elementuak kontserbatzeko, zabaltzeko edo balioztatzeko jarduketetarako, ondareari buruzko araudian xedatutakoa bete behar da.
i) Jabari publiko hidraulikoan, itsas lehorreko jabari publikoan, zortasun- edo polizia-eremuetan, onura publikoko mendietan edo abelbideetan jarduketak egiten direnean, erakunde eskudunaren nahitaezko baimena edo emakida beharko da jarduketak hasi aurretik.
j) Obra egitea eskatzen duten proiektuen kasuan, proiektua gauzatzean sortutako eraikuntzako eta eraispeneko hondakin ez-arriskutsuen gutxienez % 70 (pisuan) (2000/532/EE Erabakiak ezarritako Europako Hondakinen Zerrendan 17 05 04 kategorian aipatutako material naturala izan ezik) berrerabiltzeko, birziklatzeko edo beste material batzuk berreskuratzeko prestatuko dira, beste material batzuk ordezteko hondakinak erabiltzen dituzten betelanak barne, hondakinen hierarkiarekin eta EBko eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa-protokoloarekin bat etorriz.
k) Gutxienez bost urteko balio-bizitza duten azpiegituretan, inbertsioak klima aldaketaren aurka babestea edo defendatzea bermatuko da, teknikari eskudunak egindako txostenaren bidez.
6. artikulua.– Arrantza-ontzien pabiloia transferitzea edo aldatzea.
FEMPAren 1. lehentasunaren esparruan, Batasuneko arrantza-ontzi bati dagokion laguntza ematen zaionean, ontzi hori ezin izango da transferitu Batasunetik kanpora, ezta Batasunetik kanpoko estatu baten banderapean jarri ere, lagundutako eragiketaren azken ordainketa egiten denetik bost urtez gutxienez.
7. artikulua.– Onuradunak.
1.– Agindu honetan deitutako laguntzen onuradunak izan daitezke, laguntza motaren arabera, diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantzatzen edo egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantza elkarte profesionalak, arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak, eta erakunde zientifiko edo teknikoak.
Era berean, onuradun izan daitezke nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak, ez bada edozein kidek horretarako gaitasunik ez duela legezko kausa baten eraginez. Talde horiek ezingo dira desegin, harik eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 43. artikuluan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.
2.– 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 198. artikuluaren arabera, eta salbuetsi gabeko kasuetan, onuradunak betekizun hauek izango ditu:
a) Diruz lagundutako aldi osoan finantzaketa-iturri egonkor eta nahikoak izatea jarduerari eusteko, eta horren finantzaketan parte hartzeko (finantza-gaitasuna).
b) Proposatutako ekintza edo lan-programa gauzatzeko beharrezkoak diren gaitasun eta kualifikazio profesionalak izatea (gaitasun operatiboa).
3.– Laguntza eskuratzeko baldintza izango da pertsona edo erakunde eskatzailea laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
4.– Ezin izango dira, inola ere, laguntzen onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko toki- edo foru-erakundeak, erakunde horien eskumen propioei dagozkien proiektuetarako.
8. artikulua.– Baldintza orokorrak.
1.– Onuradun izateko, agindu honetako laguntza modalitate bakoitzean ezartzen diren baldintza eta betekizun bereziez eta espezifikoez gain, honako baldintza orokor hauek bete beharko dira:
a) Pertsona fisikoen kasuan, administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute laguntza eskaera aurkeztu aurreko urtebetean (365 egun) gutxienez, era jarraian, laguntza-lerro bakoitzean zehazten dena salbu.
b) Pertsona juridikoen kasuan, horien egoitza sozialak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan egon behar du.
c) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte eskatzaileek, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen edo dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin bat.
d) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein erakundek emandako dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketan egunean egotea, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen edo dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin bat. Pertsona edo erakunde eskatzaileek edo onuradunek dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela onartuko da baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein erakunderekin zorrik ez badute dirulaguntzak betearazpen-aldian itzultzeagatik, edo, premiamendu-bidea erabili behar ez den pertsona edo erakundeen kasuan, borondatezko aldian ordaindu gabeko zorrik ez badute. Era berean, pertsonek edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak zatituta edo geroratuta eta bermatuta badaude, edo etetea erabaki bada dagokion itzulketa-ebazpenaren aurkaratzea dela-eta.
e) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak ez izatea, edo delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
f) Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, betiere hori ezartzen duten legeen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute jazarpen sexualari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurrea hartzeko eta aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera.
g) Pertsona fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua, ez egotea zehatuta Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena ordaindu arte.
h) Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, ez bada horretan eraginkortasuna hartu duela hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtso Legearen testu bategina onartzen duen maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
i) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ebatzita ez izatea.
j) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste persona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-erregimenetako batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
k) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
l) Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete izana, edo hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri izana egiaztatzea.
m) Elkarteen kasuan, elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahasita ez egotea. Halaber, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskripzioa egiteko administrazio-prozedura eten ez izana, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.
n) Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legea bete behar duten fundazioen kasuan, beren estatutuak lege horretan xedatutakora egokitu izana eta egokitzapena Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan gordailutu izana.
o) Eranskin honetako 38., 39., 40., 41., 42., 43., 44., 45. eta 46. artikuluei dagozkien inbertsioetan, eskatzaileak akuikultura-sektoreko operadoreak direnean, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren nahitaezko baimena lortu beharko dute akuikultura-proiektua egiteko.
p) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eskatzaileak merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartzen direnean, ezingo dira onuradun izan lege horretan aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.
2.– Era berean, ezin izango da agindu honetan aurreikusitako laguntzarik jaso honako hauek egin direla egiaztatzen bada:
a) Arau-hauste astun bat egin bada, 1005/2008 Erregelamenduko 42. artikuluari edo 1224/2009 Erregelamenduko 90.1 artikuluari jarraikiz.
b) 1005/2008 Erregelamenduko 40.3 artikuluan jasotzen den Europar Batasuneko INDNR ontzien zerrendan sartutako arrantza-ontzien edo erregelamendu horretako 33. artikuluan zehazten diren hirugarren herrialde ez-kooperanteen bandera duten ontzien ustiaketan, kudeaketan edo jabetzan nahasita egon bada.
c) APEren aurkako arau-hauste astunak egin baditu.
d) 2008/99/EE Zuzentarauko 3. eta 4. artikuluetan zehaztutako delituren bat egin badu, FEMPA Erregelamenduko II. tituluko III. kapituluko laguntzen kasuan.
Horri dagokionez, iruzur edo irregulartasun gisa har daitekeen edozein gertakari SNCAri (Iruzurraren aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionala) jakinarazi ahal izango zaio, honako honen bidez: https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/eu-ES/snca/paginas/inicio.aspx
3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan aurreikusitako taldeen kasuan, kide guztiek bete beharko dituzte aurreko baldintzak.
4.– Pertsonek edo erakundeek oinarri honen 1. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztela justifikatzeko, lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak erabiliko dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzea arautzen duen erregelamendu-araudian ezarritakoaren arabera, edo administrazio-ziurtagiria, edo agintaritza eskudunak dokumentu hori eman ezin duenean, erantzukizunpeko adierazpen bidez.
1 c) apartatuan jasotako betekizunaren kasuan, administrazio-ziurtagirien bidez beteko da, eta beraz, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak zuzenean eskatuko dizkie dokumentu horiek organo eskudunei, baina pertsona edo erakunde amaigabeari aukera eman beharko dio aipatutako zuzendaritzak inguruabar horiek zuzenean egiaztatzearen aurka egiteko; eta kasu horretan, bere kabuz egiaztatu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak.
5.1 c), e), i), k), l), m) eta n) letretan aurreikusitako betekizunek indarrean iraungo dute, kasu bakoitzean zehazten dituzten inguruabarrak gertatzen diren bitartean.
9. artikulua.– Eskabideak eta agiriak aurkeztea.
1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea, 2024ko ekitaldian, hilabetekoa izango da, agindu honek ondorioak sortzen dituen unetik aurrera. Hala ere, agindua argitaratu baino lehen aurkeztutako proiektuak epearen barruan aurkeztutakotzat joko dira, baldin eta eskabidea 2024ko ekitaldiaren barruan egin bada.
2.– Pertsona fisikoek bitarteko ez elektronikoak erabiltzeko duten eskubidea baztertu gabe, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bitarteko elektronikoen bidezko eskabideak euskadi.eus egoitza elektronikoan aurkeztuko dira:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/XXXXXXXX (Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Katalogoaren prozeduren kodeak; 23. artikuluan adierazita daude).
https://www.euskadi.eus/servicios/XXXXXXXX (Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Katalogoaren prozeduren kodeak; 23. artikuluan adierazita daude).
Helbide horretan eskuratu ahal izango da eskabide orria, bai eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den informazioa ere.
3.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
4.– Eskabidearen ondorengo izapideak Nire karpetaren bitartez egin eta jakinaraziko dira:
https://www.euskadi.eus/micarpeta
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
5.– Agindu honetan aurreikusitako laguntza mota bakoitzerako agiri espezifikoak eskatu ahal izango diren arren, laguntza mota guztietarako, oro har, eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) Aurkezten diren agiri guztiak egiazkoak direla dioen erantzukizunpeko adierazpena.
b) Eraketa eskrituraren eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.
c) Eskatzailearen NANaren, eta haren ordezkaritza-ahalmena egiaztatzen duen eskrituraren kopia.
d) Eskatzailearen administrazio egoitzaren ziurtagiria (errolda-ziurtagiria), pertsona fisikoen kasuan.
e) Nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeen eta ondasun-erkidegoen kasuan, kide guztiek sinatutako dokumentua, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako egikaritza konpromisoak jasoz, bai eta haietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa, taldearen ordezkari edo ahaldun bakarraren izena, eta funtsen hartzaile gisa izendatutako kidearen izena ere, hark banatuko baititu taldeko gainerako kideen artean.
6.– Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko du zerga betebeharrak betetzen direla dagokion foru ogasunarekin, eta ordainketa betebeharrak Gizarte Segurantzarekin. Edonola ere, eskatzaileak bere eskabidean berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri, eta kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.
Eskabidean, eskatzaileak baimena eman ahal izango du Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak bere nortasunaren egiaztagiriak eskuratu edo egiazta ditzan.
7.– Laguntza jasotzeko eskabidea, eskatutako dokumentazioarekin batera, nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da. Era berean, laguntza eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.
8.– Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar eguneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko, adieraziz ezen, horrela egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako titularrak ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Elektronikoki egin behar duenak eskabidea aurrez aurre aurkezten badu, eskatzaileari eskatuko zaio aurkezpen elektronikoaren bidez zuzentzeko, eta zuzenketa egin den eguna hartuko da eskaeraren aurkezpen-datatzat, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. eta 68.4 artikuluetan xedatutakoarekin bat.
9.– Aurrekontuak edota proforma fakturak. Horri dagokionez, hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira horniduren eta zerbitzuen kasuan gastuak 15.000 eurokoak edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira; eta obren kasuan, gastuak 40.000 eurokoak edo gehiagokoak (BEZik gabe) badira. Hori guztia Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikietarako ezarritako zenbatekoen arabera, ez bada, haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan ez dagoela aski erakunde haiek egin, eman edo hornitzeko, eta kasu horretan eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du organo kudeatzaileari aurkeztutako idazki baten bidez.
Bestalde, laguntzaren eskatzailea botere esleitzailea bada, Sektore Publikoko Kontratuen Legean definitzen den bezala, eta kontratazio bat egin behar badu, egiaztatu beharko da hura azaroaren 8ko 9/2017 Legearen arabera egin dela; era berean, egiten dituzten kontratuek Sektore Publikoko Kontratuen Legearen mende egon beharko dute, eta laguntza ordaintzeko justifikazio-dokumentazioan, berriz, kontratuak kontratuen legearen arabera egin direla justifikatu beharko da.
10.– Nolanahi ere, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza titularrak beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatu ahal izango die eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko, eta agindu honetan aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
11.– Irisgarritasunaren arloko araudia betetzeari buruzko erakuntzukizunpeko adierazpena aurkeztea, agindu honen IV. eranskinaren arabera.
10. artikulua.– Hautaketa irizpide orokorrak.
1.– FEMPA Programako laguntzak emateko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren hautaketa irizpideen arabera, honako hautaketa irizpide orokor hauek aplikatuko dira:
1.1.– Estrategiari, AMIAri eta programaren jarduera motari egindako ekarpena.
a) Estrategiara egokitzea, 0-2 puntu.
b) AMIAra egokitzea, 0-2 puntu.
c) Jarduera motara egokitzea, 0-2 puntu.
Eragiketa finantzagarri partikularrak gutxienez puntu 1 lortu behar du azpiirizpide horietako bakoitzean, eta irizpidearen guztizko puntuazioa gutxienez 3 eta gehienez 6 puntu izango da.
1.2.– Emaitza adierazleei egindako ekarpena, 0-2 puntu.
1.3.– Plan eta programei egindako ekarpena, 0-2 puntu.
2.– Irizpide orokor horiek erabiliko dira zehazteko diruz lagun daitekeen eragiketa egokia den edo ez FEMPAk kofinantzatzeko, 10 puntu lortu ahal izango dira gehienez, eta ez da egokia izango 4 puntu edo gutxiago lortzen baditu.
11. artikulua.– Prozedura eta ebazpena.
1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik beteta dagoen egunaren arabera, lehiaketa teknikara jo gabe, II. eranskinean jasotzen diren ehunekoak aplikatuz, laguntza motaren arabera, eta laguntza horiei lotutako kredituaren saldo erabilgarririk badago.
2.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagokio, eta txosten bat egin beharko du, jasota utziz eskura duen informaziotik ondorioztatzen dela eskatzaileek laguntzak eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela. Txosten hori ebazteko eskumena duen organoari helaraziko zaio.
3.– Hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoa handitzen bada, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen soilik sartu ahal izango da espedientean. Geroago handitutako aurrekontua aurkezteak ez du ekarriko eskatutako laguntzaren zenbatekoa gehitzea.
12. artikulua.– Behin-behineko ebazpen proposamena.
1.– Zuzendaritza kudeatzailearen titularrak, espedientea eta txostena ikusita, behar bezala arrazoitutako behin-behineko ebazpen proposamena egingo du. Proposamen hori interesdunei jakinarazi beharko zaie, eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko.
2.– Entzunaldiaren izapidea alde batera utzi ahal izango da, baldin eta prozeduran ez badira agertzen eta ez badira kontuan hartzen interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogez bestelakoak. Kasu horretan, emandako ebazpen proposamena behin betikoa izango da.
13. artikulua.– Behin betiko ebazpen proposamena.
1.– Alegazioak aztertuta, egonez gero, eta hurrengo paragrafoetan xedatutako alderdiak egiaztatuta, zuzendaritza kudeatzailearen titularrak behin betiko ebazpen proposamena egingo du. Bertan, laguntza ematea proposatzen den eskatzailea eta dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko ditu, eta, hala badagokio, ebaluazioa eta hura egiteko jarraitu diren balorazio irizpideak zehaztu beharko ditu.
2.– Laguntzak emateko espedienteak organo kudeatzailearen txostena izango du, eta bertan jasoko da, eskura duen informaziotik ondorioztatzen dela eskatzaileek laguntzak eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.
3.– Onuradun gisa proposatutako pertsonek erantzukizunpeko adierazpenean jasotakoak egiazkoak direla egiaztatu beharko dute, ordeztutako dokumentazioa aurkeztuz.
4.– Behin betiko ebazpen proposamena ebazteko eskumena duen organoari helaraziko zaio.
5.– Behin-behineko eta behin betiko ebazpen proposamenek ez dute inolako eskubiderik sortzen administrazioaren aurrean, proposatutako onuradunaren alde.
14. artikulua.– Ebazpena eta jakinarazpena.
1.– Behin betiko ebazpen proposamena onartu ondoren, arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularrari helaraziko dio, eta hark emango du prozeduraren ebazpena. Ebazpen horren bidez, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren eta Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren (FEMPA) kontura emango da laguntza.
2.– Ebazpenaren gutxieneko edukia:
a) Pertsona edo entitate onuradunaren identitatea, diruz lagundutako proiektua adierazita. Onuraduna nortasunik gabeko pertsona fisiko edota juridikoen talde bat izanez gero, taldearen identitateaz gain taldeko kideak ere agertuko dira, onuradun izaera izango dutenak, bakoitzari dagokion zenbatekoa adierazita.
b) Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoa, urteka banatuta.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura eta Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsaren (FEMPA) kontura Diruz lagundutako zenbatekoa.
d) Aurreikusitako jarduketak gauzatzeko epea, betiere 2024. urtean hasiz eta 2026ko abenduaren 31 baino lehen amaituz.
e) Ordaintzeko modua eta epeak.
f) Justifikatzeko modua.
g) Agindu honen babesean eman dela.
h) Dagokionean, eskaria ezesteko arrazoia.
3.– Eskabide bakoitza osorik aurkeztu eta gehienez ere sei hilabetean eman eta jakinaraziko da ebazpena, eta epea igarota berariazko ebazpenik ez badago, eskabideak ezetsi egin direla ulertu ahal izango dute interesdunek, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.
4.– Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, EHAAn argitaratuko da agindu honen babesean laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda, zenbatekoak eta diruz lagundutako proiektuaren erreferentzia adierazita.
5.– Laguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak arrantza eta akuikultura arloan eskumena duen saileko titularrari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo edozein unetan administrazio isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluarekin bat etorriz.
15. artikulua.– Onuradunen betebehar orokorrak.
Laguntza-lerro bakoitzerako betebehar espezifikoez gain, eta laguntza-lerro guztietarako, oro har, agindu honetan aurreikusten diren laguntzen onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:
a) Emandako laguntza onartzea. Ildo horretan, laguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean onuradunak laguntzari beren beregi uko egiten ez badio, onartu egin duela ulertuko da.
b) Dirulaguntza zertarako eman den, xede horrexetarako erabiltzea.
c) Dirulaguntzen xede diren inbertsioak egin eta, gutxienez, hurrengo bost urteetan mantentzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 71. artikuluan ezarritakoari jarraikiz; bertan, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, baita Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko xedapen orokorrak ere, eta Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendua indargabetzen da.
d) Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren zein Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Europar Batasunaren esku jarri behar dituzte inbertsioa eta gastuak egin direla frogatzeko behar diren agiri guztiak. In situ egiaztatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoan ez dagoenean, aitortutako sailkapen sozietate batek egindako txostena onartuko da.
e) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, agindu honen kontura jasotako laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunen barruan, eskatzen dieten informazio guztia ematea.
f) Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, azken ordainketa jasotzen denetik bost urtez gutxienez, 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
g) Beste dirulaguntza edo laguntza batzuk eskatzen badizkiote administrazioren bati edo erakunde publiko edo pribaturen bati helburu bererako, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari jakinarazi behar diote, eta hala badagokio, eman egin dizkietela ere jakinarazi behar diote idazki bidez, jakin bezain laster eta, edonola ere, jasotako funtsak zertan erabili dituzten justifikatu aurretik edo justifikazio unean bertan.
h) Dirulaguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatuz gero, horren berri izan bezain laster jakinaraztea Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari, eta, edozein kasutan ere, jasotako funtsen erabilera justifikatu aurretik edo justifikatzeko unean.
i) Merkataritza legeriak eskatutako terminoetan, behar bezala ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako aparteko kontabilitate sistema bat edo kontabilitate-kode egoki bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.
j) Diruz lagundutako gastuen eta jardueren inguruan egindako publizitate edo informazio guztietan erraz ikusteko eta ulertzeko moduan adierazi beharko da horiek alde batetik FEMPArekin finantzatuta daudela, FEMPA Erregelamenduaren 60. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsekin, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan zehaztutakoari jarraikiz. Era berean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 50. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.
k) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotako kasuetan, jasotako funtsak edo diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainetik lortutako soberakina itzultzea.
l) Dirulaguntzaren xede den jarduerak edo proiektuak behar dituen dokumentazio eta material guztietan hizkuntza eta irudiak ikuspegi intersekzionalarekin eta, bereziki, sexuarekin eta generoarekin errespetuz erabiltzea.
m) Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea, eta bereziki euskararen erabilera diruz lagundutako jarduerarekin lotutako argitalpen, iragarki eta publizitatean.
n) Enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa adieraztea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera.
o) Gainfinantzaketarik ez egiteko konpromisoa adieraztea.
p) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. eta 46. artikuluetan ezarritako eginbeharrak betetzea.
16. artikulua.– Komunikazioa eta ikusgarritasuna.
1.– FEMPA Erregelamenduaren 60.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Batasuneko funtsen hartzaileek finantzaketa horren jatorria aipatuko dute eta ikusgarritasuna emango diote, bereziki, ekintzak eta haien emaitzak sustatzen dituztenean, eta informazio koherentea, eraginkorra eta proportzionatua emango dute askotariko hartzaileentzat, hedabideak eta herritarrak barne.
2.– FEMPAren onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
a) Webgunea eta sare sozialak badituzte, eragiketaren deskribapen labur bat sartuko dute, helburuak eta emaitzak adierazita, eta EBren finantza-laguntza nabarmenduz.
b) Eragiketa gauzatzearekin zerikusia duten eta publikoarentzat edo parte-hartzaileentzat diren dokumentuetan eta komunikazio-materialetan, EBren laguntza nabarmentzen duen adierazpen bat sartzea.
c) Publizitate-plakak edo –hesiak, jendeak erraz ikusteko moduko lekuetan, eragiketaren exekuzio fisikoaren hasieran EBren ikurra agertzen dutenak, eragiketak inbertsio fisikoa edo erositako ekipoak instalatzea dakarrenean, betiere eragiketak 100.000 eurotik gorako kostua badu guztira.
d) Aurreko c) letran sartzen ez diren eragiketetarako, gutxienez A3 tamainako kartel bat edo eragiketari buruzko informazioa duen pantaila elektroniko bat jartzea jendeak erraz ikusteko moduan, FEMPAren laguntza nabarmenduta. Onuraduna pertsona fisikoa denean, ahal den neurrian, FEMPAren laguntza nabarmenduko du, jendeak ikusteko moduko leku batean edo pantaila elektroniko baten bidez.
3.– Batasunaren ikurra Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 47. artikuluan eta IX. eranskinean xedatutakoaren arabera erabiliko da.
17. artikulua.– Laguntzaren xede den inbertsioaren edo gastuaren justifikazioa.
1.– Emandako laguntzaren xede den gastua edo inbertsio proiektua gauzatu izana, eta onuradunei eskatutako eskakizunak eta baldintzak bete izana justifikatzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko zaizkio Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari, aurreikusitako jarduketak gauzatzeko gehieneko epea igarotzen denetik gehienez ere hilabeteko epean, betiere urte horren hurrengo urteko urtarrilaren 10a baino lehen:
a) Egindako jarduketen justifikazio-memoria bat, proiektuaren betetze mailari eta exekuzio mailari buruzko informazioarekin, bai eta laguntza emateko kontuan hartu diren betekizunak eta baldintzak betetzen direla ere.
b) Dirulaguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta aurreikusitako helburuak lortu direla frogatu beharko da, agiri bidez, laguntza-lerro bakoitzean zehaztutako moduan.
Justifikazio-kontua aurkeztea nahitaezkoa da onuradunarentzat, eta bertan, deklarazioa egiten duenaren erantzukizunpean, gastu ziurtagiriak edo dirulaguntza publikoaren helburua bete dela egiaztatzen duten eta balio juridikoa duten dokumentuak jasoko dira.
Kontu horretan jaso beharko da dirulaguntzarekin finantzatu diren jardueren deklarazioa, eta jarduera horien kostua, egindako gastuetako bakoitza zehaztuta, eta deklarazio hori aurkeztuko da artikulu honetako lehenengo apartatuan adierazitako epean.
Gastuak justifikatzeko, fakturak eta froga balioa duten gainerako agiriak erabiliko dira, zuzenbide- eta merkataritza-trafikoan balioa dutenak, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, erregelamendu bidez ezarritako eran.
Halaber gastuak faktura elektronikoen bidez egiaztatu ahal izango dira, baldin eta zergen alorrean onartuak izateko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.
d) Onuradunak dirulaguntzak itzultzeagatik dagozkion betebeharrak egunean dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
e) Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikari baten azken ikuskapena edo ikuskapen partziala. Teknikari horrek akta bat egingo du, diruz lagundutako inbertsioak aurkeztutako justifikazio-agiriei jarraikiz egin direla jasoz.
2.– Artikulu honetan aipatzen den epea betetzen ez bada, hasieran emandako laguntza galduko da, ez-betetzea deklaratzeko dagokion prozedura egin ondoren, eta hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira.
3.– Inbertsio-proiektuei edo gastuei dagozkien urte anitzeko dirulaguntzen kasuan, onuradunak ekitaldi bakoitzari dagokion proiektua egin duela egiaztatu beharko du, eta horretarako, artikulu honetako 1. apartatuan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du dagokion urtearen hurrengo urteko urtarrilaren 10a baino lehen. 2026ra arte luzatzen diren urte anitzeko dirulaguntzei dagokienez, emandako laguntzaren xede den gastua edo inbertsio proiektua gauzatu delako eta onuradunek eskatzen zaizkien baldintzak eta betekizunak betetzen dituztelako justifikazioa ezingo da 2026ko abendua baino geroagokoa izan, eta hori kontuan hartu beharko da inbertsioak proiektatzeko orduan. Halaber, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako titularrak agiri gehiago eskatu ahalko ditu, beharrezkoa irizten badio.
18. artikulua.– Laguntzak ordaintzea.
1.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzen urteko ordainketa bat egingo da, laguntza urtero justifikatu ondoren, aurreko artikuluan ezarritako baldintzetan eta laguntza modalitate bakoitzean ezartzen den moduaren arabera, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikari batek ikuskapena egin ondoren.
2.– Inbertsioa edo gastua justifikatzeko dokumentazioa behar bezala aurkeztu ondoren ordainduko zaizkie laguntzak onuradunei, aldeko ebazpena eman ondoren, eta behar bezala egin dela egiaztatzen duen azken ikuskapena egin ondoren.
3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 16.5 artikuluan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 19.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, onuraduna administrazio publiko bat ez den kasuetan, onuradunei emandako funtsetatik sortzen diren finantza-etekinek handitu egingo dute emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta diruz lagundutako jarduerari atxikiko zaizkio.
4.– Ez da inolako ordainketarik egingo pertsona edo erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak bete direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako baldintzetan, eta hori organo kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa egin aurretik.
19. artikulua.– Atzera egitea eta uko egitea.
1.– Agindu honetan ezarritako beste kasu batzuk gorabehera, laguntzaren eskatzaileak eskaeran atzera egin ahal izango du edozein unetan, dirulaguntza emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Eskaera Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari zuzendutako idazki baten bidez egingo da, eta osorik onartuko da arrantza eta akuikulturaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularraren ebazpen baten bidez. Ebazpen horretan, gainera, horretarako prozedura amaitutzat emango da.
2.– Onuradunak laguntzari uko egin ahal izango dio 15. artikuluko 1. apartatuan ezarritako onarpena jaso ondoren, eta egikaritzea amaitu baino lehen:
– Uko egitea administrazioak ezer ordaindu gabe aurkezten bada, arrantza eta akuikultura arloan eskumena duen sailburuordetzak ukoa onartzeko ebazpena emango du.
– Onuradunak diru kopururen bat kobratu ondoren aurkezten badu uko egitea, arrantza eta akuikultura arloan eskumena duen sailburuordetzak kobratutako zenbateko nagusia gehi dagozkion berandutze-interesak itzultzeko eskatuko du.
Uko egitea idatziz aurkeztuko zaio sailburuordetza eskuduneko titularrari, eta hark, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura. Uko egitea onartu ondoren, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez aitortutako eskubidea, bai eta emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.
20. artikulua.– Laguntza emateko ebazpena aldatzea eta laguntzak itzultzea.
1.– Emandako dirulaguntzak aldatu ahal izango dira, alde batek eskatuta edo ofizioz, honako kasu hauetan:
a) Proiektuko jarduketa guztiak gauzatuko ez direla aurreikusten denean, eta beraz, gauzatutako eta justifikatutako jarduketen behin betiko gastua dirulaguntza emateko ebazpenean emandako zenbatekoa baino txikiagoa izango denean. Era berean, jarduketa guztiak gauzatuta, behin betiko gastu justifikatua dirulaguntzaren ebazpenean emandako zenbatekoa baino txikiagoa izango dela aurreikusten denean.
b) Beste edozein erakunde publikok nahiz pribatuk helburu bererako emandako laguntzak edo dirulaguntzak lortuz gero.
c) Ezarritako gauzatze epeak luzatu nahi direnean.
d) Elkarteak sinatutako gauzatze-konpromisoan aldaketak egin nahi direnean, onuraduna izanez gero, bereziki osaerari (kide baten uko egitea edo konkurtso egoera), ordezkaritzari, dirulaguntzaren exekuzioan hartutako konpromisoei edo banaketa ekonomikoari buruzkoak.
e) Proiektua gauzatzean aldaketak gertatzen direnean helburuei, jarduketei, faseei, gastu-kontzeptuei eta egutegiari dagokionez.
2.– Dirulaguntza ematen duen organoak dirulaguntza aldatzea erabaki dezake, oinarri honen 1. atalean adierazitako kasuetan, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:
a) Alderdi batek aurreko ataleko a), b), d) eta e) letretan ezarritako inguruabarretako batean oinarritutako aldaketa eskatzen duenean, inguruabarraren jakinarazpena jakin bezain laster egin behar da, eta, nolanahi ere, exekuzio epea amaitu aurretik.
b) Alderdi batek aurreko ataleko a) hizkian ezarritako arrazoian oinarritutako aldaketa eskatzen badu, 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera baloratu diren alderdiak betetzen jarraitzea.
c) 1. apartatuko c) letran adierazitako exekuzio epea aldatu nahi denean, aldaketa hori interesdunak eskatu behar du, gutxienez egikaritze epea amaitu baino hilabete lehenago.
d) Dirulaguntzaren zenbatekoa ez handitzea.
e) Aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak ez egotea onuradunaren borondatearen mende.
f) Aldaketa eragiten duten elementu eta inguruabar berriek, hasierako ematean gertatu izan balira, ez zezatela dirulaguntza ukatzea eragin, eta aldaketa hori ez dadila izan hasieran onetsitako proiektuan funtsezko aldaketa eragiten duen muntakoa.
g) Hirugarrenen eskubideei kalterik ez egitea.
3.– Interesdunak eskatuta egiten bada, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzeko eskaeran onuradunak behar bezala justifikatu beharko ditu aldaketa hori egiteko arrazoiak, eta dokumentu bidez egiaztatu beharko ditu, hala dagokionean.
4.– Aldaketa, hala badagokio, arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularrak erabakiko du.
Zenbatekoa gutxitzearen ondorioz ebazpena aldatzea baimentzen bada, dagokion proportzioan murriztuko da zenbateko hori, eta kasu horretan dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.
5.– Bidezkoa izango da dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat ematea eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzultzea eta dagokion berandutze interesa eskatzea, honako kasu hauetan:
a) Erakunde onuradunak dirulaguntza eskatu eta eman zen helburu zehatzerako erabiltzen ez badu, dirulaguntza emateko zergatia izan zen jarduera burutzen ez badu, dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabili duela justifikatzen ez badu edo, oro har, organo eskudunak ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu.
b) Era berean, bidezkoa izango da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36.1 artikuluan ezarritako gainerako kasuetan.
6.– Beste laguntza edo dirulaguntza batzuekiko bateragarritasun muga gaindituz gero, dirulaguntza horren xede den jarduketaren kostutik gora jasotako dirua itzuli beharko da, agindu honen 21. artikuluan adierazitakoaren arabera.
7.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. eta 41. artikuluetan ezarritako baldintzetan gauzatuko da itzulketa prozedura, eta arrantza eta akuikultura arloan eskuduna den sailburuordetzak izango du ebazpena emateko eskumena.
8.– Onuradunaren betetze-maila nabarmen hurbiltzen bada erabateko betetzera, eta onuradunak egiaztatzen badu dirulaguntza onartzean hartutako konpromisoak zalantzarik gabe betetzeko jardun bat izan dela, ez da bidezkoa izango kobratzeko eskubide osoa galdutzat ematea, eta hala badagokio jasotako dirulaguntza osorik itzultzea; aitzitik, dirulaguntzaren zati bat ordaintzeko eskubidea deklaratuko da eta, hala badagokio, zati bat itzuli beharra ere bai, eta kalkulua egiteko, egindako jarduerak guztizkoarekiko duen gauzatze proportzioa hartuko da kontuan.
Nolanahi ere, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbateko partziala bat etorriko da emandako dirulaguntzatik benetan eta behar bezala justifikatutako zenbatekoarekin, justifikazioa egiaztatu eta erakunde emaileak onartu ondoren.
9.– Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira legezko ondorio guztietarako.
10.– Agindu honetako 23. artikuluko 1.tik 14.era bitarteko zenbakietan zerrendatutako edozein laguntza jaso duen arrantza-ontzi baten jabeak ezingo du ontzi hori Europar Batasunetik kanpora transferitu laguntza hori onuradunari ordaindu eta bost urteetan gutxienez. Ontzi bat epe horretan transferitzen bada, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak behar ez bezala ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko izapideak hasiko ditu, paragrafo honetan ezarritako baldintza bete ez den aldirako modu proportzaionalean, hori guztia FEMPA Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hala ere, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.4 eta 30.5 artikuluekin bat etorriz, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, laguntza horien organo kudeatzailea den aldetik, FEMPArekin batera finantzatutako laguntza bat eman zaien ondasun inskribagarriak –hala nola itsasontziak (Merkataritza Erregistroa)-, destinoz aldatzen badira edo Europar Batasunaren barruan besterentzen badira, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak berak baimentzen badu destino aldaketa edo besterentze hori, eta eskuratzaileak bere gain hartzen badu ondasun hori gainerako aldirako erabiltzeko betebeharra, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak ez du eskatuko emandako dirulaguntza itzultzeko, dirulaguntza emateko baldintzak urratu ez direla iritzita.
11.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen prozedura has dezan.
12.– Inbertsioaren edota gastuaren behin betiko benetako kostua onetsitako inbertsio edota gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena,) baino txikiagoa bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularraren ebazpen baten bidez, eta gero dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.
21. artikulua.– Bateragarritasunak.
Agindu honetan ezartzen diren laguntzak beste administrazio publiko batzuek edo erakunde pribatuek ematen dituztenekin bateragarriak dira, baldin eta emandako dirulaguntzen zenbatekoen baturak ez baditu gainditzen agindu honen II. eta III. eranskinetan ezarritako ehunekoak, eta mugak gainditzen badira emandako laguntza txikituko da arrantzaren eta akuikulturaren arloan eskumena duen sailburuordetzako ebazpen baten bidez.
22. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– 2024ko ekitaldian, laguntza programa honetarako guztira 13.580.700,00 euro bideratu dira. Funts horietatik 9.506.490,00 euro Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsari (FEMPA) dagozkio, eta 4.074.210,00 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei. Era berean, 3.580.700,00 euro 2024ko ekitaldiko ordainketa-kredituak dira, 5.000.000,00 euro 2025eko ekitaldirako konpromiso-kredituak, eta 5.000.000,00 euro 2026ko ekitaldirako konpromiso-kredituak.
2.– Deialdi honen barruan emango diren laguntzek ezin izango dute gainditu aipatutako aurrekontu-zuzkidura. Horrenbestez, orotarako diru kopuru hori agortutakoan, ezin izango da laguntza gehiagorik eman, eta hortik aurrera baliorik gabe geratuko da xedapen hau. Orotarako diru kopuru hori agortzen bada, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.
23. artikulua.– Laguntza-lerroak.
2024ko ekitaldian, aurrekontu-zuzkidura mugatua dela kontuan hartuta, diruz lagundu beharreko laguntza-lerroak, FEMPA Erregelamenduan aurreikusitakoen artean, honako hauek dira, izapidetze elektronikorako dagokien kodea adierazita:
1.– Arrantza baliabideen kudeaketa jasangarria (1230229).
2.– Hondakinen bilketa, arrantzaleen parte-hartzearekin, itsasoan eta hondartzetan (1230230).
3.– Arrantzaren eragina murriztea (1230231).
4.– Energia eraginkortasuna eta klima aldaketa arintzea, gaitasuna handitu gabe (1230232).
5.– Energia eraginkortasunerako eta klima aldaketa arintzeko laguntzak, gaitasuna handituz (1230233).
6.– Motorrak ordeztea edo modernizatzea (1230234).
7.– Ontziko lan eta segurtasun baldintzak hobetzea, arrantza gaitasuna handitu gabe (1230235).
8.– Ontziko lan eta segurtasun baldintzak hobetzea gaitasuna handituz (1230236).
9.– Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza (1230237).
10.– Balio erantsia, ekonomia zirkularra eta elikagaien segurtasuna (1230238).
11.– Berrikuntza (1230239).
12.– Prestakuntza (1230240).
13.– Kontrola, ikuskapena eta zaintza (1230241).
14.– Arrantza portuak, lehorreratze lekuak, lonjak eta ainguralekuak (1230242).
15.– Berrikuntza akuikulturan (1230243).
16.– Akuikulturako inbertsio produktiboak eta enpresen sorrera (1230244).
17.– Akuikulturako neutraltasun klimatikorako inbertsioak (1230245).
18.– Akuikulturak ingurumen egoera onari ekarpena egitea eta ingurumen zerbitzuak ematea (1230246).
19.– Animalien osasun eta ongizate neurriak (1230247).
20.– Giza kapitala eta sareko lana sustatzea (1230248).
21.– Akuikultura ekoizpeneko eremuen potentziala handitzea (1230249).
22.– Ikerketa eta ezagutzaren hobekuntza bultzatzea (1230250).
23.– Akuikultura ustiategietarako berariazko aholkularitza zerbitzuak (1230251).
24.– Merkaturatzea hobetzea, arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainen bidez (1230253).
25.– Merkaturatzeko eta eraldatzeko inbertsioak (1230254).
26.– Merkaturatzea sustatzea, kalitatearen eta arrantzako eta akuikulturako produktuen balio erantsiaren, ontzien eta produktuen aurkezpenen esparruan (1230255).
24. artikulua.– Arrantza baliabideen kudeaketa jasangarria (1230229).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantza baliabideen ustiapenean jasangarritasuna hobetzea da, epe luzerako jarduera bermatuz arrantzategiak kudeatzeko neurrien bidez, honako hauek lagunduz:
a) Arrantza aukerak esleitzeko sistemak kudeatzea.
b) Baliabideak kudeatzeko eta ustiatzeko planen garapenerako eta aplikaziorako kudeaketa, administrazio eta gaikuntza neurri teknikoen garapena eta zaintza.
c) Baliabideen egoerari buruzko informazioa biltzeko sistemak, haien ezagutza eta kudeaketa jasangarria hobetzeko.
d) Natura 2000 Sareko itsas eremuetan arrantza-metodoak eta –aparailuak babestea, MAPen arabera.
e) Toki mailako arrantza eta itsaski produktuen elikadura sistema jasangarri eta seguruak sustatzea.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza sektoreko elkarteak eta operadoreak, erakunde zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak, edo aholku-kontseiluak, eta sektore publikoko erakundeak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hauek eskatzen dituztenek dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute:
Arrantza-tokiak kudeatzeko neurri teknikoak garatzeko eta gainbegiratzeko aurreikusitako jardueren azalpen-memoria.
25. artikulua.– Hondakinen bilketa, arrantzaleen parte-hartzearekin, itsasoan eta hondartzetan (1230230).
1.– Laguntza-lerro honen helburua uretako biodibertsitatea eta uretako ekosistemak babesten eta leheneratzen laguntzea da, honako hauek lagunduz:
a) Ontziko edo oinezko arrantzaleei, itsaski-biltzaileak barne, konpentsazioa ematea itsasoan edo mareartekoetan galdutako aparailuak, zaborrak edo bestelako hondakinak biltzeagatik.
b) Hondakinak biltzea eta kudeatzea, itsaski-bankuei eragiten dieten algak (arribazoiak) barne.
c) Itsas zaborra edo galdutako arrantza aparailuak biltzeko tresna edo aparailu espezifikoak diseinatzea, eta horiek abian jartzeko ontziak egokitzea.
d) Ontziko eta lehorreko inbertsioak eta ekintzak, itsas zaborra aurkitu, biltegiratu, maneiatu, sailkatu, karakterizatu, tratatu, kudeatu eta birziklatzeko, galdutako arrantza aparailuak eta arribazoiak barne, eta ontzian hondakinen kudeaketa zuzena ere.
e) Lehorreko edo beste azpiegitura batzuetako inbertsioak, galdutako arrantza aparailuak, itsasoan bildutako bestelako itsas hondakinak edo arrantza-ontziek sortutako hondakinak jasotzeko instalazio egokiak ezartzeko.
f) Portuetan edo bestelako azpiegituretan egindako inbertsioak, galdutako arrantza aparailuak, itsasoan bildutako itsas hondakinak edo arrantza-ontziek sortutako hondakinak jasotzeko instalazio egokiak ezartzeko, bai eta horiek erretiratzeko ere.
g) Garbigune finkoak edo mugikorrak instalatzea eta funtzionamenduan jartzea.
h) Aparailu hilak kentzeko kanpaina publikoak.
i) Itsas zaborraren aurkako borrokaren arloko dibulgazio-, sentsibilizazio-, eta prestakuntza-jarduerak, eta arrantza sektoreak borroka horretan duen zeregina sustatzea.
j) Itsasoko zaborrak eta galdutako aparailuak biltzeko sistema berriak garatzeko proiektu pilotuak.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak, oinezko arrantzaleak, arrantza sektoreko eta sareak konpontzeko profesionalen elkarteak, erakunde zientifikoak edo teknikoak, teknologikoak edo berrikuntzakoak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, portuko agintariak eta agenteak, eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hauek eskatzen dituztenek dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute:
Proiektua deskribatzen duen memoria, ahalik eta zehatzen azalduz garatu nahi den proiektuaren irismena, helburuak, eta inbertsioen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren justifikazioa.
26. artikulua.– Arrantzaren eragina murriztea (1230231).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantzak itsas ingurunean duen inpaktua murriztea, bazterkinak pixkanaka ezabatu daitezen laguntzea, eta itsas baliabide biologikoen ustiaketa jasangarri baterako trantsizioa erraztea da, honako hauek lagunduz.
a) Arrantza gaitasuna murrizten duten edota arrantza aparailuen neurrien edo espezieen araberako hautakortasuna handitzen duten ekipamendu selektiboagoak, bereziki Natura 2000 Sareko guneetan arrantza eremuen ingurumen kudeaketarekin bateragarriak diren arrantza-metodoak eta -aparailuak.
b) Bazterkinak ezabatzeko ekipoak, merkataritza-populazioen nahi gabeko harrapaketak saihestuz eta murriztuz, edo lehorreratu behar diren nahi gabeko harrapaketak tratatzeko.
c) Arrantza jarduerek ekosisteman, beste izaki bizidun batzuengan edo itsas hondoan dituzten ondorio fisikoak eta biologikoak mugatzen edota ezabatzen dituzten ekipoak.
d) Arrantza aparailuak eta harrapaketak 92/43/EEE Zuzentarauak edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentarauak babestutako ugaztunengandik eta hegaztiengandik babesteko ekipoak, betiere arrantza aparailuen hautakortasuna mugatzen ez bada eta harrapakariei egin litzaiekeen kalte fisikoa saihesteko neurri egoki guztiak aplikatzen badira.
e) Eragiketa, azterlan eta proiektu berritzaileak, helburu dutenak ezagutza tekniko edo antolakuntzako berriak garatu edo sartzea, arrantza jarduerek ingurumenean duten eragina murrizteko, bereziki arrantza teknika hobetuen eta arrantza aparailuen hautakortasunaren bidez, edo helburu dutenak itsas baliabide biologikoen erabilera jasangarriagoa eta babestutako harrapakariekiko elkarbizitza erdiestea.
2.– Laguntza-lerro honen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak, arrantza aparailuen jabe diren tripulazio-kideak, arrantza aparailuen jabe diren oinezko arrantzaleak, arrantza sektoreko elkarteak, erakunde zientifiko edo teknikoak eta unibertsitateak, teknologia- edo berrikuntza-operadoreak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
Era berean, lankidetzatzat hartuko da aipatutako erakundeek proiektuan parte hartzea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean; Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean; edo erakunde pribatuen artean ezarritako edozein lankidetza sistema formalen bidez. Ondorioz, FEMPA laguntzaren enpresa onuradun batek aipatutako erakundeak azpikontratatzen dituenean, lankidetzatzat hartuko da.
3.– Artikulu honetako 1. apartatuko a), b), c) eta d) hizkiei dagokienez, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Jarduneko ontzi gisa erregistratuta dauden eta eskabidea aurkeztu aurreko bi zerga-ekitaldietan gutxienez 60 eguneko arrantza jarduera izan duten arrantza-ontzien jabeak; halakotzat hartuko dira laguntza eskaera aurkeztu den urtearen aurreko bi urteak.
b) 1. apartatuko a), b), c) eta d) letretako laguntzak soilik emango dira baldin eta frogatu badaiteke arrantza aparailuek edo aurreikusitako beste ekipamenduek neurrien araberako hautakortasun handiagoa dutela edo inpaktu txikiagoa dutela ekosisteman eta helburu ez diren espezieengan, Europar Batasuneko araudiaren arabera baimendutako aparailu edo bestelako ekipamendu estandarrek baino.
c) Justifikazioa txosten independente baten edo batzuen bidez egingo da, egiteko eskumena duten teknikari edo aditu independenteek eginak, arrantza aparailuaren hautakortasun handiagoa edo eragin txikiagoa frogatzen dutena, Europar Batasuneko araudiaren arabera erabiltzen diren tresna edo equipo estandarren aldean. Txosten hori hautagarritzat joko da jarduera mota honen esparruan.
4.– Artikulu honetako 1. apartatuko e) letrako laguntzetarako, arrantza-ontziak eragiketan parte hartzeagatik sortutako diru sarrera garbiak kenduko dira diruz lagundutako gastuetatik.
Diru sarrera garbitzat hartzen dira ezagutza tekniko edo antolamenduzko berriak sartu eta probatu bitartean harrapatutako arrainaren eta itsaskiaren lehen salmentatik datozen arrantzaleen diru sarrerak, ken salmentak dakarren gastua, hala nola lonjei ordaindutako tasak.
Arrantza jardueren kasuan aldez aurreko diru sarrerarik ezarri ezin denean, eragiketa gauzatu bitartean ateratako arrantza baliabideen salmentatik sortutako diru sarrera garbiak deskontatu beharko dira onuradunak aurkezten duen behin betiko ordainketa-eskaeratik.
Aurreko e) letrari eta berrikuntzarako laguntzaren intentsitatea handitzeari dagokionez, gehikuntza horri heltzeko, «Criterios de selección para la concesión de ayudas del programa del Fondo Europeo Marítimo, de Pesca y de Acuicultura» (https://www.mapa.gob.es/es/pesca/temas/fondos-europeos/femp/criterios_seleccion_y_documentos_de_interes.aspx) dokumentuko zati orokorreko berrikuntza eta garapen teknologikoari buruzko atalean ezarritakoa bete beharko da.
5.– Berariazko baldintza hauek bete beharko dira:
a) Ontziak egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar du.
b) Ontziak Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan alta emanda eta Ontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan egon behar du.
c) Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berria egiteko, ez eta behin betiko geldiarazteko ere.
d) Lanak ezingo dira amaituta edo guztiz gauzatuta egon laguntza eskaera aurkeztu aurretik.
e) Proiektuak ez du lagunduko eragindako ontziaren arrantza eraginkortasuna handitzen.
6.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hauek eskatzen dituztenek dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute:
a) Ontziaren titulartasun ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
b) Proiektua deskribatzeko memoria, bideragarritasun teknikoaren justifikazioa, gauzatzeko epeen aurreikuspena eta aurreikusitako finantzaketa-programa barne.
c) Inbertsioaren jatorrizko aurrekontuak. Hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira gastuak 15.000 eurokoak (BEZik gabe) edo gehiagokoak badira, hornidura eta zerbitzuen kasuan; eta gastuak 40.000 eurokoak (BEZik gabe) edo gehiagokoak badira, obren kasuan. Hori guztia, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoen arabera, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan egiten, ematen edo hornitzen duten erakunde kopuru nahikorik ez badago; kasu horretan, eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du, organo kudeatzaileari aurkeztutako idazki baten bidez. Salbuespen hori erantzukizunpeko adierazpen bidez adierazi beharko da.
7.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
27. artikulua.– Energia eraginkortasuna eta klima aldaketa arintzea, gaitasuna handitu gabe (1230232).
1.– Laguntza-lerro honen helburua ontzien energia-erabilera optimizatzea da, klima aldaketa arintzen laguntzeko, emisioak eta erregaien kontsumoa murriztuz. Honako laguntza hauek aurreikusten dira:
a) Berotegi-efektuko kutsatzaileen edo gasen emisioak murriztu eta energia-eraginkortasuna handitzen duten ontziko ekipoetako inbertsioak.
b) Energia eraginkortasunari buruzko auditoretzak, programak eta azterketa pilotuak.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien nahiz ontzi laguntzaileen jabeak, arrantza sektoreko elkarteak, erakunde zientifiko edo tekniko aitortuak eta unibertsitateak, eta teknologia- edo berrikuntza-operadoreak.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak.
Arrantza-ontzietan egindako inbertsioen kasuan, beharrezkoa izango da arrantza jarduerak egin izana itsasoan, gutxienez 60 egunez, laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan.
Arrantza aparailuetako inbertsioak ere diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta arrantza aparailu horien hautakortasuna arriskuan jartzen ez badute, eta eraginkortasun energetikoari buruzko inbertsioen zerrendaren arabera egiten direnak izango dira, behar bezala justifikatuta eta eraginkortasun energetiko handiagoa frogatuta.
Kroskoaren oinarrizko mantentze-lanekin lotutako kostuak ez dira diruz lagunduko jarduera mota honen arabera.
Inbertsioa egiteko beharrezkoak diren nahitaezko txostenen ondoriozko kostuak ere hautagarriak izango dira.
Beste inbertsio batzuen artean, diruz lagundu ahal izango dira:
a) Ontzien kroskoaren hidrodinamikarekin lotutako inbertsioak:
Horrelako inbertsioak egiteko, erregaia aurrezteari buruzko txostena edo energia-auditoretza behar da, egiteko eskumena duen teknikari espezialista independente batek emana.
a.a) Egonkortasun-mekanismoetako inbertsioak, hala nola sentina-killak eta branka erraboilak, itsasoan ontzien funtzionamendua eta haien egonkortasuna hobetzen laguntzen dutenak.
a.b) Egonkortzaileak edo balantzeko gilak edo flap-ak.
a.c) Produktu antiinkrustatzaile ez-toxikoak erabiltzearen ondoriozko gastuak, hala nola kobrezko estaldurak, marruskadura murrizten dutenak.
a.d) Gobernu-aparatuarekin lotutako kostuak, hala nola gobernu-aparatuaren aginte-sistemak edo lema anitzak, lemaren mugimendua murrizten dutenak baldintza meteorologikoen eta itsasoaren egoeraren arabera.
a.e) Ontzien ezaugarri hidrodinamikoak hobetzeko oinarri bat ematea xede duten gordailu-saiakuntzen kostua.
b) Ontzien propultsio-sistema hobetzearekin lotutako inbertsioak.
Horrelako inbertsioetarako txosten teknikoa aurkeztu beharko da, eragiketak ontziaren edukiera handitzen ez duela adierazten duena. Honako partida hauek lagundu ahal izango dira diruz:
b.a) Energetikoki eraginkorrak diren helizeak, transmisio-ardatzak barne.
b.b) Katalizatzaileak.
b.c) Energetikoki eraginkorrak diren sorgailuak, hala nola hidrogenoa edo gas naturala erabiltzen dutenak.
b.d) Energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten propultsio-elementuak, hala nola belak, kometak, aerosorgailuak, turbinak edo eguzki panelak.
b.e) Aurreko lemak.
b.f) Ontziko elementuak bioerregaiekin edo beste erregai alternatibo batzuekin funtzionatzeko beharrezkoak diren egokitzapenetara aldatzea.
b.g) Ekonometroak, erregaia kudeatzeko sistemak eta jarraipen sistemak.
b.h) Haizebide berriak propultsio-sistema hobetzeko, bakarrik erregaia aurrezteari buruzko energia-auditoretza bat izanez gero, hori emateko eskumena duen teknikari edo aditu independente batek emana.
b.i) Ateak aldatzea edo ordeztea. Erregaia aurrezteari buruzko energia-txostena egin behar du horretarako eskumena duen teknikari edo aditu independente batek.
c) Elektrizitatearen edo energia termikoaren kontsumoa murriztera bideratutako inbertsioen kostu diruz lagungarriak.
c.a) Ontzien hoztea, izoztea edo isolatzeko sistemak hobetzera zuzendutako inbertsioak.
c.b) Ontzien barruan beroa birziklatzea sustatzen duten inbertsioak, hura berreskuratu eta ontzi barruko eragiketa osagarrietan berrerabiltzeko.
d) Arrantza aparailuetako eta arrantza ekipoetako inbertsioetan diruz lagun daitezkeen kostuak.
Inbertsioen xedea arrantza aparailu, aparailu edo arrantza tresnen ordez energetikoki efizienteagoak diren beste batzuen alde egitea bada, egiteko eskumena duen teknikari edo aditu independente baten txostena egon beharko da, arrantza aparailu horren hautakortasuna arriskuan jartzen ez dela adieraziz, eta erregaia aurrezteari buruzko energia-txostena edo –auditoretza, egiteko eskumena duen teknikari edo aditu independente batek emana.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
b) Proiektua deskribatzen duen memoria.
c) Erregaia aurrezteari buruzko energia-txostena edo –auditoretza, egiteko eskumena duen teknikari espezialista independente batek egina, ontzien kroskoaren hidrodinamikarekin lotutako inbertsioen kasuan.
d) Txosten teknikoa, eragiketak ontziaren ahalmena handitzen ez duela adierazten duena, ontzien propultsio-sistema hobetzearekin lotutako inbertsioetarako.
e) Arrantza aparailuetan egindako inbertsioen kasuan, inbertsioak aparailuaren hautakortasuna arriskuan jartzen ez duela egiaztatzen duen kanpo-txostena, energia eraginkortasuna justifikatu eta frogatzen duena.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean ezarritakoa izango da.
28. artikulua.– Energia eraginkortasunerako eta klima aldaketa arintzeko laguntzak, gaitasuna handituz (1230233).
1.– Laguntza-lerro honen helburua energia eraginkortasuna hobetzea da, arrantza-ontzi baten tonaje gordina handitzen duten eragiketen bidez. Honako eragiketa hauek bakarrik lagundu ahal izango dira diruz:
a) Beharrezko tonaje gordina handitzea, ondoren zubi-sistema integratuak instalatzeko, nabigazioa edo motorraren kontrola hobetzeko.
b) Beharrezko tonaje gordina handitzea, ondoren motor edo propultsio-sistema bat instalatu edo berritzeko, aurreko egoerarekin alderatuta energia eraginkortasun handiagoa edo CO2 isurien murrizketa frogatzen duena, ontziaren aldez aurretik ziurtatutako potentzia eragilea baino potentzia handiagoa ez duena, eta fabrikatzaileak gehieneko potentzia motor eredu edo propultsio-sistema horretarako ziurtatu duela.
c) Brankako erraboila ordeztea edo berritzea, betiere arrantza-ontziaren energia eraginkortasun osoa hobetzen badu.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak.
Jarduera motaren araberako laguntza eman ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
a) Arrantza-ontzia flotaren segmentu batekoa izatea, eta 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren 2. apartatuan aipatzen den arrantza gaitasunari buruzko azken txostenak segmentu horretarako arrantza aukerekiko oreka erakustea.
b) Arrantza-ontziak 24 metro baino gehiagoko luzera ez izatea guztira.
c) Arrantza-ontzia Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian inskribatuta egon izana laguntza eskaera aurkezten duen urtearen aurreko hamar zerga-ekitaldietan gutxienez.
d) Eragiketak arrantza edukiera berria duen arrantza flotan sartzea konpentsatzeko, aldez aurretik laguntza publikorik gabeko arrantza edukiera bera kentzea flotaren segmentu beretik, edo flotaren beste segmentu batetik, arrantza gaitasunari buruzko txosten berrienak, 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren 2. apartatuan aipatutakoak, agerian utzi badu arrantza gaitasuna ez dagoela orekatuta eskuragarri dauden arrantza aukerekin.
e) Arrantza-ontziak arrantza jarduerak egin izana itsasoan, gutxienez 60 egunez, laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan.
Inbertsioa egiteko beharrezkoak diren nahitaezko txostenen ondoriozko kostuak ere, hala dagokionean, hautagarriak izango dira.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
b) Proiektua deskribatzeko memoria.
c) Erregaia aurrezteari buruzko txostena edo energia–auditoretza, eskumena duen teknikari espezialista independente batek egina.
d) Obran erabiliko diren GT gehigarrien konpromisoa, eta GT horien jatorrizko ontzia. Ordaintzeko unean, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren ebazpena edukiera-sarrerako espedientean, eta bertan erabilitako GTen jatorria agertu eta egiaztatu beharko da.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean ezarritakoa izango da.
29. artikulua.– Motorrak ordeztea edo modernizatzea (1230234).
1.– Laguntza-lerro honen helburua neutraltasun klimatikoari laguntzea da, arrantza-ontzien motor nagusi edo osagarri baten ordezkapenari edo modernizazioari lagunduz.
Helburua lortzeko, laguntzak emango dira motor berriak eskuratzeko edo daudenak modernizatzeko inbertsioak egiteko, baldin eta material eta teknologia modernoagoak eta berritzaileagoak erabiltzen badituzte, erregaiaren arabera optimizatuz, edo ordezko erregaiak erabiltzen badituzte, emisioen murrizketa lortuz.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak, betiere aldez aurretik laguntzarik jaso ez badute programazio-aldian eta arrantza-ontzi bererako.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak.
a) 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. apartatuan aipatzen den arrantza gaitasunari buruzko azken txostenak ontzia dagoen flotaren segmentuko arrantza aukerekin oreka erakutsi izana. Urtero, ontzidiaren txostenean, ontzien zerrenda argitaratuko da, haien segmentua esleituta, eta segmentu horren orekaren eta desorekaren egoerari buruzko informazioa emango da.
b) Ontzia Arrantza-ontzien flotaren erregistroan inskribatuta egon izana laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko bost zerga-ekitaldietan gutxienez.
c) Inbertsioa egiteko beharrezkoak diren nahitaezko txostenen kostuak ere, hala badagokio, aukeratu ahal izango dira.
4.– Baldintza espezifikoak.
a) Itsasbazterreko artisau-arrantzako ontzien kasuan, motor berriaren edo modernizatuaren potentzia, kW-tan, dagoen motorrarena baino handiagoa ez izatea.
b) Gehienez ere 24 metroko luzera duten ontzien kasuan, motor berriak edo modernizatuak dagoen motorraren potentzia, kWtan, ez gainditzea, eta lehendik dagoen motorrak baino % 20 CO2 gutxiago isurtzea gutxienez. CO2 emisioen murrizketa lortutzat joko da honako kasu hauetan:
b1.– Motor berrien edo modernizatuen fabrikatzaileak ziurtatutako informazioak, mota-homologazio baten edo produktu-ziurtagiri baten parte gisa, motor berriak edo modernizatuak ordeztutako motorrak baino % 20 CO2 gutxiago, gutxienez, igortzen duela adierazten duenean.
b2.– Motor berrien edo modernizatuen fabrikatzaileak ziurtatutako informazioak, mota-homologazio baten edo produktu-ziurtagiri baten parte gisa, motor berriak edo modernizatuak ordeztutako motorrak baino gutxienez % 20 erregai gutxiago erabiltzen duela adierazten duenean.
b3.– Motorren fabrikatzaileak ziurtatutako informazioak, mota-homologazio baten edo produktu-ziurtagiri baten zati gisa, motor batentzat edo bientzat CO2 isuriak edo erregai-kontsumoa alderatzea ahalbidetzen ez duenean, 4. apartatuko b) hizkiaren arabera eskatutako CO2 emisioen murrizketa lortu dela ulertuko da, honako kasu hauetan:
b3.1.– Motor berriak teknologia eraginkorra erabiltzen du energiaren ikuspegitik, eta motor berriaren eta ordeztutako motorraren arteko adin-aldea gutxienez zazpi urtekoa da. Urtarrilaren 13ko 2022/46 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren arabera, honako hauek hartuko dira teknologia eraginkortzat:
Hidrogenoa.
Amoniakoa.
Barne-errekuntza.
Erregai-pilak.
Elektrizitatea.
Elektrizitatearen eta errekuntzaren konbinazio bat (hibridoak).
Erregai-pilen sistema hibridoa.
Motaren homologazioa badute, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/1628 (EB) Erregelamenduaren arabera.
b3.2.– Motor berriak erregai mota bat edo propultsio-sistema bat erabiltzen du, ustez ordeztutako motorrak baino CO2 gutxiago isurtzen duena.
b3.3.– Estatu kidearen neurketaren arabera, motor berriak ordeztutako motorrak baino % 20 CO2 gutxiago isurtzen du, edo % 20 erregai gutxiago erabiltzen du, dagokion ontziaren arrantza-ahalegin arruntaren arabera.
5.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
b) Proiektua deskribatzeko memoria.
c) Arrantza gaitasuna eta arraina detektatzeko gaitasuna ez direla handitzen egiaztatzen duen txosten independentea.
d) Itsasbazterreko artisau-arrantzako ontzien kasuan, motor berriaren edo modernizatuaren potentziak aurreko motorrarena gainditzen ez duela egiaztatzen duen agiria.
e) Itsasbazterreko artisau-arrantzakoa ez den eta 24 metroko luzera gainditzen ez duen ontziaren kasuan, fabrikatzailearen egiaztagiria, CO2 isuriak % 20 murriztu direla edo erregaiaren erabilera % 20 murriztu dela egiaztatzen duena, edo, hala badagokio, motor berriak ordeztutako motorrak baino CO2 gutxiago isurtzen duen erregai mota edo propultsio-sistema bat erabiltzen duela egiaztatzen duena.
f) Motorraren fabrikatzaileak motor berriaren ezaugarri teknikoak egiaztatzea.
g) Ontziak FEMPA programazio-aldian inbertsio mota bererako laguntzarik jaso ez duela egiaztatzea.
6.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean ezarritakoa izango da.
30. artikulua.– Ontziko lan eta segurtasun baldintzak hobetzea, arrantza gaitasuna handitu gabe (1230235).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantzaleen eta langileen higienea, osasuna, segurtasuna eta lan baldintzak hobetzea da, belaunaldien arteko erreleboa eta garapen profesionala sustatzeko.
Halaber, ontziko higienea, osasuna, segurtasuna eta lan baldintzak hobetzera zuzendutako azterlan eta proiektu pilotuak lagunduko dira.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak, ontzien jabeak, oinezko arrantzaleak, ontzi laguntzaileen jabeak eta arrantza sektoreko elkarteak.
Arrantza-ontzietan egindako inbertsioen kasuan, beharrezkoa izango da arrantza jarduerak egin izana itsasoan, gutxienez 60 egunez, laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak:
Inbertsioek, guztira 24 metro baino gehiagoko luzera duten ontzientzat, proiektu bakoitzeko onartutako 3.000 euroko kostua izan beharko dute gutxienez, ontzietako tripulatzaileen norbera babesteko ekipamenduetarako inbertsioak izan ezik.
24 metrora arteko ontzietan egin beharreko inbertsioen kasuan, proiektuko gutxieneko kostua 1.000 eurokoa izango da.
Horretarako eskumena duen teknikari edo aditu independente batek egindako txostena eskatuko da. Txosten horrek justifikatu beharko du inbertsioen eta ontziko segurtasuna hobetzearen arteko erlazioa, eta arraina detektatzeko trebetasuna ez dela handitzen, honako inbertsio hauetarako:
Lemari eta lema-paloari buruzko modernizazioa.
Maniobra-helizeei buruzko modernizazioa.
Arraste-ontzietan palo arrantzalea edo popako besoa modernizatzea.
Argi-koadroa edo instalazio elektrikoa modernizatzea.
Aparailuak altxatzeko eta biltzeko ontziak eta bestelako aparailuak erostea eta instalatzea.
Inbertsioa egiteko beharrezkoak diren nahitaezko txostenen ondoriozko kostuak ere hautagarriak izango dira.
Gailu bat funtzionamenduan duen ekipoaren edozein zatiren mantentze-lan programatuek edo prebentziokoek ez dute laguntzarik jasotzeko aukerarik izango.
Eragiketa «ontziko inbertsio» bat denean, laguntza ez da behin baino gehiagotan emango programazio-aldian, inbertsio mota bererako eta arrantza-ontzi bererako. Halaber, eragiketa «banakako ekipoan» egindako inbertsio bat denean, laguntza ez da behin baino gehiagotan emango programazio-aldian, ekipo mota berarentzat eta onuradun berarentzat.
Ontziko edo taldeko edo banakako ekipoetako inbertsioetarako laguntzak emango dira, baldin eta inbertsio horiek laguntza eskaera aurkeztean indarrean dauden Batasunaren, estatu kideen eta autonomia erkidegoen arau betekizunak gainditzen badituzte.
Horrela, besteak beste, diruz lagundu ahal izango dira:
a) Ontziko eta oinezko arrantzaleen segurtasuna hobetzeko:
1) Babes-estalkiak.
2) Salbamendu-baltsak.
3) Salbamendu-baltsetarako destrinka hidrostatikoko unitateak.
4) Lokalizazio pertsonalerako irrati-balizak, ezbeharrak aurkitzeko irrati-balizak (OTS) bezala, arrantzaleen salbamendu-txalekoetan eta laneko arropetan txerta daitezkeenak.
5) Banakako flotazio-gailuak, batez ere murgilketa- edo biziraupen-jantziak eta salbamendu-uztaiak eta -jakak.
6) Sorospen-seinaleetarako bengalak.
7) Soka-jaurtigailuak.
8) Bertan behera utzi, ontzitik erori, eta abar, gertatuz gero, biziraupena errazteko ekipamendua; «pertsona uretara!» kasuetarako salbamendu sistemak.
9) Suteak prebenitzeko, detektatzeko eta horien aurka borrokatzeko gailuak, hala nola su itzalgailuak, suaren aurkako mantak, ke edo su-detektagailuak eta arnasketa-aparatuak.
10) Hondoratzeak, uretara erortzeak, harrapatzeak edo irristatzeak eragindako istripuak, kolpeak, ebakiak eta abar prebenitzea.
11) X bandako radarrak, talka arriskua gutxitzen dutenak.
12) Suaren aurkako ateak.
13) Erregai-depositua ixteko balbulak.
14) Gas-detektagailuak eta gas alarma-sistemak.
15) Xukatzeko ponpak eta alarmak.
16) Satelite bidezko komunikazio- eta irrati-tresnak.
17) Eskotilak eta ate hermetikoak.
18) Makina-biltegiak, hala nola chigres izenekoak edo sare-zamaketariak gordetzeko.
19) Sartzeko pasabideak eta eskailerak.
20) Ontzigaineko argiak, larrialdietakoak edo bilaketetarakoak.
21) Azaleraren azpiko oztoporen batek arrantza aparailuak blokeatzen dituen kasuetarako segurtasun-mekanismoak.
22) Segurtasun-monitoreak eta -kamerak.
23) Ontzigaineko segurtasuna hobetzeko ekipoak eta beharrezko gainerako elementuak.
24) Lemari eta lema-paloari buruzko modernizazioa. Jarduketa ontziko segurtasuna hobetzeko justifikatzen duen eta arrantza detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna ez handitzea justifikatzen duen txosten teknikoa aurkeztu beharko da.
25) Maniobra-helizeak modernizatzea. Jarduketa ontziko segurtasuna hobetzeko justifikatzen duen txosten teknikoa aurkeztu beharko da, eta arraina detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna handitzen ez direla justifikatzen duena.
26) Arraste-ontzietan palo arrantzalea edo popako besoa modernizatzea. Jarduketa ontziko segurtasuna hobetzeko justifikatzen duen, eta arraina detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna handitzen ez dela justifikatzen duen txosten teknikoa aurkeztu beharko da.
27) Argi-koadroa edo instalazio elektrikoa modernizatzea. Txosten tekniko bat aurkeztu beharko da, jarduketa ontziko segurtasuna hobetzeko egin dela justifikatzeko, eta arraina detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna ez direla handitzen justifikatzeko.
28) Aparailuak –erruloa, garabia, zamaketariak, jiragorak, aparailuak arraste-ontzietan eta itxigailuetan biltegiratzeko sareko danborrak- jasotzeko eta jasotzeko polipastoak eta bestelako aparailuak erosi eta instalatzea; txosten tekniko bat aurkeztu beharko da, jarduketa ontziko segurtasuna hobetzeko egin dela justifikatzeko eta arraina detektatzeko gaitasuna eta trebetasuna ez dela handitzen justifikatzeko.
b) Ontziko edota oinezko arrantzaleen osasuna hobetzeko, hala dagokionean:
1) Lehen sorospenetarako botika-kutxak erosi eta instalatzea.
2) Ontziko larrialdi-tratamendurako medikamentuak eta gailuak erostea.
3) Telemedikuntza-zerbitzuen hornidura, ontzietan urrutiko kontsulta egin ahal izateko ekipoak, teknologia elektronikoak eta irudi medikoetarako gailuak barne.
4) Ontzian eta lehorrean osasuna hobetzeko gidak eta eskuliburuak eskuratzea.
5) Ontziko osasuna hobetzera zuzendutako informazio kanpainak.
c) Lan baldintzak hobetzeko, bai ontziko arrantzaleentzat, bai oinezkoentzat, hala dagokionean:
1) Tresneria eta ekipamendu irrati-elektrikoak eta konektibitatearen hobekuntza, ontziko tripulazioaren bizi baldintzak errazteko.
2) Ontzigaineko barandak.
3) Babes-estalkiko egiturak eta kamaroteak modernizatzeko elementuak, eguraldi txarretik babesteko.
4) Kamaroteetako segurtasuna, espazioa eta erosotasuna hobetzeko, eta tripulazioarentzako gune komunak ezartzeko elementuak.
5) Karga pisutsuak eskuz errazago jasotzeko ekipoak, arrantza-eragiketetan zuzenean erabiltzen diren makinak salbu, troilak adibidez.
6) Pintura eta gomazko tapiz ez-labaingarriak.
7) Zarataren, beroaren edo hotzaren kontra isolatzeko materiala, eta aireztapena hobetzeko ekipoak.
8) Laneko arropak eta segurtasun-ekipoak, hala nola segurtasun bota iragazgaitzak, arnasketa eta begiak babesteko gailuak, eskularruak, arnesak, prismatikoak eta babes-kaskoak, edo erorketen aurkako babes-ekipamenduak, lehorreko langileak barne.
9) Larrialdi, segurtasun eta alerta seinaleak.
10) Ontziko edo lehorreko arrantzaleek beren jarduera profesionalean zuzenean edo zeharka jardutean dituzten arriskuak zehazten dituzten azterketak eta ebaluazioak, arrisku horiek prebenitzeko edo murrizteko neurriak hartzeko.
11) Ontziko eta oinezko arrantzaleen lan baldintzak hobetzeko gidak eta eskuliburuak.
12) Bizigarritasunari buruzko erreformak, emakumea tripulazioan sartzea errazteko.
13) Itsaski-bilketako eremuetatik lehen salmentako tokietara joateko ibilgailu kolektiboak (arrantza sektoreko elkarteentzat soilik).
14) Oinezko arrantzaleak arrantza-tokietara baldintza hobeetan joatea errazteko ontziak erostea eta modernizatzea.
15) Oinezko arrantzaleentzako lehorreko instalazioak, lan baldintzak hobetzen dituztenak (aldagelak, komunak, etab.). Bereziki, emakumea lan merkatuan sartzea sustatzen duten guztiak.
16) Lan-tresnen ergonomia hobetzea, haien erabilera optimizatzeko.
d) Ontziko eta oinezko arrantzaleen higienea hobetzeko, hala dagokionean.
1) Osasun-instalazioak, hala nola komunak eta konketak.
2) Elikagaiak gordetzeko ekipoak eta sukaldeak.
3) Edateko ura ekoizteko ur-araztegiak.
4) Aireztatzeko, garbitzeko edota desinfektatzeko ekipamenduak edo sistemak, ontzian osasun baldintza egokiak mantentzeko.
5) Ontziko higienea hobetzeko gidak eta eskuliburuak, informatika-tresnak barne.
6) Aipatutako inbertsioez gain, azterlanak eta proiektu pilotuak egin ahal izango dira ontziko segurtasunaren eta lan baldintzak hobetzearen arloan.
4.– Ontziari buruzko betekizunak. Betebehar espezifiko hauek ezartzen dira:
a) Ontziak gutxienez bost metroko luzera izan beharko du perpendikularren artean, eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan.
b) Ontziak alta emanda egon behar du Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan, eta Ontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren edo laugarren zerrendan egon.
c) Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berri baterako, ezta behin betiko geldiarazteko ere.
d) Proiektuak ezingo du ontziaren arrantza gaitasuna handitu, ez eta arraina detektatzeko trebetasuna ere.
5.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Erantzukizunpeko adierazpena, ontzia eraikuntza berri baterako edo behin betiko geldiarazteko baja gisa eskainita ez dagoela adierazten duena, eta bost urte igaro baino lehen ontziaren jabetza ez transferitzeko konpromisoa hartuz.
b) Proiektua deskribatzen duen memoria, bideragarritasun teknikoaren justifikazioa eta aurreikusitako finantza-programa barne.
c) Inbertsioaren jatorrizko aurrekontuak, egin beharreko inbertsio bakoitzeko hiru aurrekontu aurkeztuz, gauzatzeko epeen aurreikuspena eta aurreikusitako finantzaketa-programa barne. Horri dagokionez, hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira, baldin eta gastuak 15.000 eurokoak edo hortik gorakoak badira (BEZik gabe), hornidura eta zerbitzuen kasuan, eta gastuak 40.000 eurokoak edo hortik gorakoak badira (BEZik gabe) obren kasuan. Hori guztia, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoen arabera, ez bada ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez dagoela hori egiten, ematen edo hornitzen dituen nahikoa erakunde; kasu horretan, eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du, organo kudeatzaileari aurkeztutako idazki baten bidez. Salbuespen hori erantzukizunpeko adierazpen bidez jaso beharko da.
d) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
e) Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren edo laugarren zerrendan sartuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, baldin eta Administrazioak ez badauka eskuratzerik.
f) Erantzukizunpeko adierazpena, adieraziz egin nahi diren inbertsioek ez dakartela inolako gehikuntzarik ontziaren arrantza-ahalmenean, ez eta arraina hautemateko gaitasunean ere.
6.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
31. artikulua.– Ontziko lan eta segurtasun baldintzak hobetzea gaitasuna handituz (1230236).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantzaleen eta langileen higienea, osasuna, segurtasuna eta lan baldintzak hobetzea da, belaunaldien arteko erreleboa eta garapen profesionala sustatzeko, arrantza-ontziaren tonaje gordina handitzen duten eragiketei lagunduz. Ondorio horietarako, honako eragiketa hauek lagundu ahal izango dira diruz:
a) Eskifaiak bakarrik erabiltzeko ostatu-instalazioak jartzeko edo berritzeko behar den tonaje gordina handitzea, osasun-instalazioak, gune komunak, sukaldeko instalazioak eta ontzigaineko babes egiturak barne.
b) Tonaje gordina handitzea, ondoren ontzian suteak prebenitzeko sistemak, segurtasun eta alarma-sistemak edo zarata murrizteko sistemak hobetzeko edo instalatzeko.
c) Zubi sistema integratuak instalatzeko behar den tonaje gordina handitzea, nabigazioa edo motorraren kontrola hobetzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta arrantza-ontzien jabeak.
3.– Baldintza espezifiko hauek bete beharko dira:
a) Ontziak egoitza-portua izan beharko du Euskal Autonomia Erkidegoan.
b) Ontziak alta emanda egon behar du Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan, eta Ontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan sartuta egon, gutxienez laguntza eskaera aurkeztu den urtearen aurreko hamar zerga-ekitaldietan.
c) Ontzia ez da baja gisa eskainita egon behar eraikuntza berri baterako, ezta behin betiko geldiarazteko ere.
d) Lanak ezingo dira amaituta edo guztiz gauzatuta egon laguntza eskaera aurkeztu aurretik.
e) Ontziaren inbertsio proiektuak, hala badagokio, dagokion baimena izan beharko du.
f) Arrantza-ontziak flotaren segmentu batekoa izan behar du, non 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22.2 artikuluan aipatzen den arrantza gaitasunari buruzko azken txostenak oreka erakutsi behar duen segmentuko arrantza ahalmenaren eta segmentu horretarako dauden arrantza aukeren artean. Urtero, ontzidiaren txostenean, ontzien zerrenda argitaratuko da, segmentuen esleipenarekin eta segmentu horren orekaren eta desorekaren egoerari buruzko informazioarekin.
Horri dagokionez, laguntza autonomikoaren kudeatzaileak egiaztatu beharko du, laguntza onartu aurretik eta ordaintzeko unean, eragindako ontzien oreka edo desoreka egoera zein den, SGPk flotaren urteko txostenean argitaratutako informazioaren arabera. Ontzia zerrenda horretan ez badago, laguntzaren kudeatzaileak txostena eskatu beharko dio SGPri.
g) Arrantza-ontziak 24 metro baino gehiagoko luzera ez izatea.
h) Arrantza flotan arrantza edukiera berria sartzea konpentsatu beharko da flotaren segmentu bereko laguntza publikorik gabeko arrantza edukiera bera kentzearekin, gutxienez.
i) Arrantza-ontzia Arrantza Flotaren Erregistroan inskribatuta egotea eta itsasoan arrantza jarduerak egin izana gutxienez 60 egunez laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan, eta 60 egunak Arrantza Flotaren Erregistroan alta eman zenetik egin izana.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Ontziaren titulartasunaren ziurtagiria, Merkataritza Erregistroak emana.
b) Proiektua deskribatzen duen memoria, bideragarritasun teknikoaren justifikazioa, exekuzio-epeen aurreikuspena eta aurreikusitako finantzaketa-programa barne hartuta. Bertan, laguntzaren xedearen beharra justifikatuko da, eta egindako inbertsioek segurtasuna bermatuko dutela edo, hala badagokio, osasuna eta lan eta higiene baldintzak hobetuko dituztela, eta horretarako, ontziaren GTak handitu behar direla.
c) Obran erabiliko diren GT gehigarriak jasotzen dituen idazkia, baita GT horien jatorrizko ontziaren identifikazioa ere.
d) Inbertsioaren jatorrizko aurrekontuak. Hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira gastuak 15.000 eurokoak (BEZik gabe) edo gehiagokoak badira, hornidura eta zerbitzuen kasuan; eta obren kasuan gastuak 40.000 eurokoak (BEZik gabe) edo hortik gorakoak badira. Hori guztia, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoen arabera, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan egiten, ematen edo hornitzen duten erakunde kopuru nahikorik ez badago; kasu horretan, eskatzaileak behar bezala justifikatu beharko du, organo kudeatzaileari aurkeztutako idazki baten bidez. Salbuespen hori erantzukizunpeko adierazpen bidez adierazi beharko da.
5.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean ezarritakoa izango da.
32. artikulua.– Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza (1230237).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantzale gazteak arrantza sektorean sar daitezen sustatzea da, belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko eta, zeharka, flota zaharkitua eta eraginkortasun gutxikoa berritzen lagundu ahal izateko.
Laguntzak aurreikusten dira arrantza-ontzi bat lehen aldiz erosteko, edo partzialki eskuratzeko, FEMPA Erregelamenduaren 13. artikuluko c) hizkian xedatutakoaren salbuespen gisa.
2.– Honako baldintza hauek betetzen dituzten arrantzale gazteak izan daitezke laguntza hauen onuradun:
a) Laguntza eskaera aurkezten den egunean 40 urte baino gehiago ez izatea.
b) Arrantzale gisa gutxienez bost urtez lan egin izana, edo arrantza sektoreko lanbide heziketari buruzko kualifikazio egokia lortu izana (arrantza sektoreko lanbide tituluak arautzen dituen urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuaren arabera), eta itsasoko langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian alta emanda egotea.
3.– Era berean, artikulu honen arabera laguntza eman ahal izango da hainbat pertsona fisikok arrantza-ontzi bat lehen aldiz batera eskuratzeko, betiere horietako bakoitzak artikulu honetako 2. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen baditu.
Halaber, laguntza eman ahal izango da arrantza-ontzi baten jabetza partziala eskuratzeko pertsona fisiko batek, artikulu honetako 2. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen baditu eta uste bada pertsona horrek ontzi horren gaineko kontrol eskubideak dituela, ontziaren edo ontziaren akzioen gutxienez % 33ren jabea delako.
4.– Arrantza-ontziarekin lotutako betekizun espezifikoak:
a) Flotaren segmentu batekoa izan behar du, non Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren 2. apartatuan aipatzen den arrantza gaitasunari buruzko azken txostenak oreka erakusten duen segmentu horretarako dauden arrantza aukerekin.
b) Ontziak arrantza jardueretarako ekipatuta egon behar du.
c) Ez du 24 metro baino gehiagoko luzera izan behar guztira.
d) Kostako artisau-arrantzako ontziaren kasuan, Europar Batasuneko ontzidiaren erregistroan inskribatuta egon behar du laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko hiru zerga-ekitaldietan gutxienez, eta bost zerga-ekitaldietan gutxienez beste ontzi mota baten kasuan.
e) Ezin du flotaren erregistroan izena emanda egon laguntza eskaera aurkeztu den urtearen aurreko hogeita hamar ekitaldi fiskaletan baino gehiagotan.
f) Ontziak ez du behin betiko baja eskaerarik izan behar.
g) Ontziaren erosketa balioa merkatuko baliora egokitu beharko da.
5.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian alta emanda dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
b) Itsas kapitainaren ziurtagiria, gutxienez bost urteko ontziratze-aldiari buruzkoa, edo, hala badagokio, ziurtagiria, edo prestakuntza titulua, urtarrilaren 24ko 36/2014 Errege Dekretuko tituluekin bat etorriz.
c) Erantzukizunpeko adierazpena, ontzia operatibo dagoela eta Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta dagoela jasoz, eta ez duela behin betiko bajarik eskatuta.
d) Erosi nahi den ontziak egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo badu ezarrita, armadorearen erantzukizunpeko adierazpena, konpromisoa hartuz erosketaren ondoren egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegora aldatzeko.
6.– Artikulu honi jarraiki diruz lagundutako arrantza-ontzi baten lehen erosketa ez da enpresa baten jabetzaren eskualdaketatzat hartuko, FEMPA Erregelamenduaren 13. artikuluaren g) letraren zentzuan. Nolanahi ere, iruzurraren aurka borrokatzeko neurri gisa, beharrezko neurriak hartu beharko dira ontziaren erosketa iruzurrezko salmenta edo salmenta simulatua ez dela ziurtatzeko. Adibidez, ontzi bat aitaren eta semearen artean saltzen bada, benetako salerosketa egin dela egiaztatu beharko da, eta ez dela legatu edo dohaintza bat.
7.– Laguntzaren zenbatekoari eta ordainketari dagokionez. Iruzurra prebenitzeko neurri gisa, ontzia erosteko kostua merkatuko balioari egokitzen zaiola egiaztatzeko, OIGk mekanismo bat izan beharko du, erosketa prezioa merkatuko prezioekin bat datorrela adierazten duena. Horretarako, azterketa justifikatzaile bat egin ahal izango du ondorio horretara nola iristen den azaltzeko, eta adibidez, FEMPA garatzeko errege dekretuan behin betiko geldiarazteari buruz aurreikusitako behin betiko geldiarazteko baremoa erabili ahal izango du gida gisa, edo eskatu onuradunak ontziaren balioaren peritu-tasazio bat aurkez dezala, besteak beste.
8.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean ezarritakoa izango da. Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, erositako ontziaren titulartasuna eta ordainketa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, ordainagiriak eta fakturak aurkeztuta.
33. artikulua.– Balio erantsia, ekonomia zirkularra eta elikagaien segurtasuna (1230238).
1.– Laguntza-lerro honen helburua arrantza produktuen kalitatea, balio erantsia eta segurtasuna handitzea da, produktu berriak garatuz eta daudenak balorizatuz, bai eta arrantza jardueraren jasangarritasuna hobetuko duten azpiproduktuak eta nahi gabeko harrapaketak ere.
Zehazki, arrantzatzen denetik lehen salmentara arte arrantza produktuen balio erantsia edo kalitatea handitzeko, honakoak lagundu ahal izango dira:
a) Arrantza produktuen balioa handitzen duten inbertsioak ontzian eta lehorrean, bereziki arrantzaleei beren harrapakinak merkaturatzeko gaitasuna hobetzeko aukera emanez.
b) Arrantza produktuen elikagai-segurtasuna handitzen duten inbertsioak ontzian eta lehorrean, bereziki anisakiari aurrea hartzeko eta haren aurka borrokatzeko inbertsioak, etab.
c) Arrantza produktuen balio erantsia edota elikagai-segurtasuna hobetuko duten ontziko eta lehorreko ezagutza tekniko edo antolamenduzko berriak garatzea edo sartzea helburu duten inbertsioak edo eragiketak.
d) Ontziko eta lehorreko inbertsioak, lehorreratzeko betebeharrak araututako nahi gabeko harrapaketak eta arrantza jarduerak sortutako hondakinak balorizatzeko eta kudeatzeko.
e) Balio erantsia eta elikagai-segurtasuna hobetzeko azterlanak eta proiektuak.
f) Produktu berriak garatzea edo ezagutza tekniko edo antolakuntzako berriak sartzea helburu duten eragiketak, produktuen balio erantsia eta elikagai-segurtasuna hobetzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak, oinezko arrantzaleak, arrantza sektoreko elkarteak eta teknologia eta berrikuntza-operadoreak.
3.– Baldintza espezifiko hauek bete beharko dira:
Ontziko inbertsioen kasuan, gutxienez 60 eguneko arrantza jarduera behar da itsasoan, laguntza eskaera aurkezten den urtearen aurreko bi zerga-ekitaldietan.
Oinezko arrantzaleek alta emanda eta lizentzia indarrean izan beharko dute laguntza eskatzeko unean.
Elkarteen kasuan, erakunde eskatzailearen instalazioetan sartzen diren ekintza kolektiboak lagundu ahal izango dira diruz, eta ez dira diruz lagunduko elkarteak osatzen dituzten ontziek edo oinezko arrantzaleek egindako inbertsio indibidualak.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen duten pertsonek eta erakundeek aurkeztu beharko dute:
a) Ontzietako inbertsioen kasuan: Merkataritza Erregistroak emandako ziurtagiria, ontziaren titulartasuna egiaztatzen duena.
b) Proiektua deskribatzeko memoria.
c) 60 eguneko gutxieneko jarduera beste neurri batzuetan erabilitako prozedura berberen bidez egin dela egiaztatzea.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean ezarritakoa izango da.
34. artikulua.– Berrikuntza (1230239).
1.– Laguntza-lerro honen helburua sektorea etengabe hobetzen eta modernizatzen laguntzea da, bai ekoizpen-prozesuetatik, ekipoetatik eta teknologiatik, bai ingurunearen babesa eta kontserbazioa hobetzea ere.
Jarduera mota honen esparruan, diruz lagundu ahal izango dira berrikuntza-proiektuetara bideratutako eragiketak, helburu hauetakoren bat badute:
a) Arrantza baliabideen kudeaketa jasangarria hobetzea.
b) Itsasoko baliabide biologikoak eta ekosistemak babestea eta kontserbatzea.
c) Jardueren ingurumen-aztarna murriztea.
d) Produktu eta ekipo berriak edo nabarmen hobetuak garatzea eta sartzea, hala nola energetikoki efizienteagoak edota selektiboagoak diren arrantza tresnak, teknikak edo teknologiak.
e) Hondakinen kudeaketako prozesu eta teknika berriak edo hobetuak.
f) Segurtasun eta lan-baldintzen kudeaketa eta antolaketa-sistema berriak edo hobetuak.
g) Irtenbide digital berritzaileak erabiltzen dituzten lan-metodo berriak.
h) Arrantza ekoizpenari balioa eransteko metodo edota teknika berritzaileak, produktuen eraldaketa eta merkaturatzea barne.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza sektoreko elkarteak, erakunde zientifiko edo teknikoak eta unibertsitateak, teknologia edo berrikuntza-operadoreak, eta berariaz aipatu ez diren arrantza sektoreko operadoreak.
3.– Baldintza hauek bete behar dira onuradunari eta proiektuari dagokionez:
Finantzatutako eragiketak erakunde zientifiko edo tekniko aitortuek egingo dituzte, edo haiekin lankidetzan egingo dira. Dagokion erakunde zientifiko edo teknikoak baliozkotuko ditu emaitzak.
Aurkezten diren proiektuek ikerketa eta garapen esperimentaleko jarduerak barne hartu ahal izango dituzte, ekoizpen-prozesu, produktu edo zerbitzu bat sortzeko edo nabarmen hobetzeko. Proiektuek merkatuan daudenetatik bereizten den alderdi teknologiko, prozesu edo teknika bat erakutsi beharko dute.
Teknologia- edo berrikuntza-operadoreak onuradun izan daitezke teknologiaren garapenak arrantza produktuen ekoizpenarekin, eraldaketarekin eta merkaturatzearekin lotura duenean. Kontzeptu horien barruan jarduera antolatzea errazten duen teknologiaren garapena sartzen da.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena xehetasunez azalduz (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Proiektu pilotuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean ezarritakoa izango da.
Berrikuntzarako laguntzaren intentsitatea handitzeari dagokionez, laguntza hori jaso ahal izateko, «Criterios de selección para la concesión de ayudas del programa del Fondo Europeo Marítimo, de Pesca y de Acuicultura» (https://www.mapa.gob.es/es/pesca/temas/fondos-europeos/femp/criterios_seleccion_y_documentos_de_interes.aspx) dokumentuaren zati orokorreko berrikuntza eta garapen teknologikoari buruzko apartatuan ezarritakoa bete beharko da.
35. artikulua.– Prestakuntza (1230240).
1.– Laguntza-lerro honen helburua beharrezko baldintzak sustatzea da, arrantza sektoreak lanbide heziketa nahikoa eta beharrezkoa izan dezan ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzeko, sektorearen lehiakortasuna, garapen profesionala eta lan baldintza hobeak bultzatuko dituztenak.
2.– Laguntza hauen onuradunak hirugarren zerrendako arrantza-ontzien armadoreak eta jabeak izan daitezke, betiere 40.000 eurotik gorako laguntza jaso ez badute programazio-aldian onuradun bakoitzeko, hauen ontziratzea errazten dutenak:
– Titulazioa lortu eta arrantza titulu profesionala lortzeko arrantza-ontzietan nahitaezko prestakuntza egin behar duten tituludunak.
– Prestakuntza duala enpresako eta ikastetxeko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak konbinatuz egiten duten ikasleak, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen ekainaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren arabera.
Prestakuntza hori enplegu-emailearen eta langilearen arteko kontratu baten bidez formalizatuko da, arrantza titulu profesionala lortzeko behar den aldirako.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek egiaztatu beharko dute ontziratzen diren lagunek jarraian adierazitako tituluetako bat dutela:
a) Lanbide Heziketako tituluak:
Itsas garraioko eta alturako arrantzako goi-mailako teknikaria, Itsas garraioko eta alturako arrantzako goi-mailako teknikari titulua ezartzen duen azaroaren 18ko 1691/2011 Errege Dekretuan arautua.
Itsasertzeko nabigazio eta arrantzako teknikaria, Itsasertzeko nabigazio eta arrantzako teknikari titulua ezartzen duen uztailaren 27ko 1144/2012 Errege Dekretuan arautua.
Ontzi eta itsasontzien makineria zainketa antolatzeko goi-mailako teknikaria, Ontzi eta itsasontzien makineria zainketa antolatzeko goi-mailako teknikari titulua ezartzen duen uztailaren 13ko 1075/2012 Errege Dekretuan arautua.
Ontzi eta itsasontzien makineria zaintzeko eta kontrolatzeko teknikaria, Ontzi eta itsasontzien makineria zaintzeko eta kontrolatzeko teknikari titulua ezartzen duen uztailaren 13ko 1072/2012 Errege Dekretuan arautua.
b) Arrantzako titulu profesionalak:
Arrantzako Kapitaina.
Alturako Patroia.
Itsasertzeko Patroia.
Itsasertzeko Patroi Balioaniztuna.
Arrantzako Tokiko Patroia.
Itsasontziko Mekanikari Nagusia.
Itsasontziko Mekanikaria.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, tituluduna edo ikaslea ontziratu dela eta ordaindu dela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, ordainagiriak eta fakturak aurkeztuta.
Laguntzak lanbide arteko gutxieneko soldata estaliko du, baita langilearen Gizarte Segurantzako kotizazio gastuak ere.
36. artikulua.– Kontrola, ikuskapena eta zaintza (1230241).
1.– Laguntza-lerro honen helburua kontrola indartzea da, ikuskapen kanpainak eta sektorearen lankidetza areagotuz. Teknologia berriak, bitarteko elektronikoak eta analisi-sistemak sustatuko dira, honako hauek hobeto kontrolatu ahal izateko: debekuguneak, arrantza-ahalegina, legez kanpoko eta aitortu gabeko arrantza, lehorreratzeko betebeharra eta ontziko kontrola, flotaren ekipamenduen modernizazioa bultzatuz. Sektorea gehiago inplikatuko da kontrol- eta ikuskapen-lanetan, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez. Zehazki, diruz lagundu ahal izango dira eragiketa hauek:
a) Teknologia eta proiektu pilotuak, ekipoak eta programa informatikoak (Big Data eta machine learning sistemak barne), ontziak lokalizatzeko sistemak (SLB), telebista-zirkuitu itxiko sistemak (CCTV), arriskuak bildu, kudeatu, baliozkotu, aztertu eta kudeatzeko sare informatikoak erosi, instalatu eta garatzea, kontrolarekin lotutako webguneen bidezko aurkezpena, eta arrantzari buruzko datuetarako laginketa-metodoak trukatzea eta garatzea, bai eta sektore arteko datuak trukatzeko sistemekiko interkonexioa ere, eta baxurako flotaren zati bati geolokalizazio-ekipamenduak ematea.
b) Arrantza sektoreko operadoreen datuak Europar Batasuneko estatuetako agintaritza eskudunei transmititzeko eta arrantza produktuak merkaturatzeko beharrezkoak edo nahitaezkoak diren osagai, ekipo eta programa informatikoak garatu, erosi eta instalatzea, datuak erregistratu eta jakinarazteko sistema elektronikoetarako (ERS), ontziak satelite bidez lokalizatzeko sistemetarako (SLB) eta kontrolerako erabiltzen diren identifikazio automatikoko sistemetarako (AIS) beharrezko osagaiak barne, bereziki 12 metro baino gutxiagoko ontzietarako.
c) 1224/2009 (EE) Erregelamenduaren 58. artikuluan aipatzen den arrantza eta akuikultura produktuen trazabilitatea ziurtatzeko beharrezkoak diren osagaiak, ekipoak eta programa informatikoak garatu, erosi eta instalatzea, erauzketa-arrantzaren salmenta-oharrak eta akuikulturaren trazabilitate dokumentuak integratzea, bai eta lehen merkaturatzearen aurretik sor daitezkeen dokumentuak ere.
d) Beste kontrol-bitarteko batzuk erostea, hala nola motorraren potentzia neurtzeko gailuak eta pisatzeko ekipoak.
e) Kontrolerako eta jarraipenerako araubide berritzaileak garatzea eta arrantzaren kontrolarekin lotutako proiektu pilotuak aplikatzea, arrainen DNAren analisi edo kontrolerako webguneak sortzea barne.
f) Hainbat ekimen, hala nola mintegiak eta tresna informatiboak, arrantzaleak eta beste alderdi interesdun batzuk, hala nola ikuskatzaileak, fiskalak eta epaileak, bai eta jendea oro har ere, legez kanpoko, aitortu gabeko eta arautu gabeko arrantzaren aurka borrokatzeko beharraz, eta APEren arauen aplikazioaz sentsibilizatzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke armadoreak eta ontzien jabeak, arrantza eta akuikultura sektoreko elkarteak, eta akuikulturako, eraldaketako, merkaturatzeko eta kontsumitzaileari saltzeko operadoreak.
3.– Baldintza espezifiko hauek bete beharko dira:
Ez dira diruz lagunduko laguntza eskaera aurkezteko unean indarrean dagoen Batasunaren Zuzenbideko baldintzak betetzeko beharrezkoak diren arrantza-ontzietako inbertsioak, Batasunak arrantza antolamenduko eskualde-erakundeen testuinguruan bere gain hartutako betebeharretatik eratorritako betekizunak barne, FEMPA Erregelamenduaren 22. artikuluan kontrakorik xedatu ezean.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen duten pertsonek eta erakundeek aurkeztu beharko dute:
a) Ontzietako inbertsioen kasuan:
Merkataritza Erregistroak emandako ziurtagiria, ontziaren titulartasuna egiaztatzen duena.
Proiektua deskribatzeko memoria.
60 eguneko gutxieneko jarduera beste neurri batzuetan erabilitako prozedura berberen bidez egin dela egiaztatzea.
b) Gainerako kasuetan:
Proiektua deskribatzeko memoria.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean ezarritakoa izango da.
37. artikulua.– Arrantza portuak, lehorreratze lekuak, lonjak eta ainguralekuak (1230242).
1.– Laguntza-lerro honen helburua lehorreratutako produktuen kalitatea hobetzea eta haien kontrola eta trazabilitatea areagotzea, lehorreratzeko betebeharra betetzen dela eta harrapaketa guztiak guztiz aprobetxatzen direla erraztea, energia eraginkortasuna handitzea, ingurumena babesten laguntzea, segurtasuna eta lan baldintzak hobetzea, azpiegituren segurtasuna hobetzea klima aldaketak eragindako gertaera meteorologikoen aurrean, eta portuetan kudeaketa adimenduna eta digitalizatua egitea da. Honakoak lagunduko dira:
a) Arrantza portu, lonja, lehorreratze leku, pantalan eta ainguralekuetako azpiegiturak, ekipoak eta makineriak hobetu eta modernizatzeko inbertsioak.
b) Jarduketak eta proiektuak portuetan, jarduerak dibertsifikatzeko eta espazioak berreskuratzeko, produktuak prestatu, kontsumitu eta sustatzeko, arrantza kulturako jarduerak, erakusketak eta museoak zabaltzeko, arrantza herritarrengana hurbiltzeko xedez.
c) Lehorreko segurtasun eta osasun neurriekin lotutako ekintzetarako laguntzak eman ahal izango dira, portu, lonja eta lehorreratze lekuetan osasunarekin lotutako mehatxuei (COVID) aurre egiteko eta arintzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza sektoreko elkarteak; portuko agintari eta eragileak; arrantza portuen kudeaketan laguntzen duten operadore pribatuak; jabari publikoaren titular izan gabe erabiltzeko eta kudeatzeko jabari horren gaineko emakida duten operadore publiko edo pribatuak; sare konpontzaileen aintzatetsitako erakunde profesionalak; eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
Arrantza sektoreko elkarteak onuradunak izateko, ezinbestekoa izango da portu-instalazioak kudeatzeko ardura izatea.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak:
Ez da laguntzarik emango portu edo lonja berriak eraikitzeko. Hala ere, lehorreratze leku berriak eta horiei lotutako azpiegiturak eraikitzeko inbertsioetarako laguntzak eman ahal izango dira.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek proiektuaren azalpen memoria bat aurkeztu beharko dute, inbertsioak laguntza-lerro honen helburura bideratuta daudela adieraziz.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean ezarritakoa izango da.
38. artikulua.– Berrikuntza akuikulturan (1230243).
1.– Laguntza-lerro honen helburua akuikultura sektorean hobekuntza teknologikoa eta lehiakortasuna sustatzea da, gaurko eta etorkizuneko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-erronkei aurre egiteko, eta eragiketa hauek lagunduko dira:
a) Akuikultura ustiategietan ezagutza teknikoak, zientifikoak edo antolakuntzakoak garatzea, bereziki ingurumenean duten eragina murrizteko eta klima aldaketaren inpaktua ebaluatu eta horretara egokitzeko, espazioaren aprobetxamendua hobetzeko, elikadura eta nutrizioa optimizatzeko, akuikulturan baliabideen erabilera jasangarria bultzatzeko, prozesuak, baliabideak eta hondakinak ekonomia zirkularraren bidez optimizatzeko, abereen osasuna, ongizatea eta elikagai-segurtasuna hobetzeko, ekoizpen jasangarriko metodo berriak errazteko edo espezieak (genetikoak eta fisiologikoak) hobetzeko, eta trazabilitatea hobetzeko, besteak beste.
b) Merkatuko potentzial ona duten akuikultura espezie berriak, produktu berriak edo funtsean hobetuak, prozesu berriak edo hobetuak, edo ustiategiak kudeatzeko eta antolatzeko sistemak garatzea edo merkatuan sartzea.
c) Produktu edo prozesu eta zerbitzu berritzaileen bideragarritasun teknikoa edo ekonomikoa aztertzea, esparru ekonomikoan edo soziologikoan ezagutzak dakartzatenak.
d) Zehazki, lerro honen xedearekin bat datozen neurriak honako hauek izan daitezke:
Laboreak optimizatzea eta teknologia berriak erabiltzea.
Espezie, prozesu eta hazkuntza sistema berriak bilatzea.
Ingurumen inpaktua minimizatzea eta akuikulturaren ondorio positiboak hobetzea I+G+Bren bidez.
Arrain-irin eta –olioekiko mendekotasuna murriztea, animalien ongizatea hobetzea.
Ezagutzaren kudeaketa hobetzea, I+G+Bko emaitzak transferitzeko mekanismoak eta sareko lana indartzea.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura sektoreko elkarteak; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera aitortutako erakunde zientifiko edo teknikoak eta unibertsitateak; teknologia edo berrikuntza operadoreak, eta berariaz aipatu ez diren akuikultura sektoreko operadoreak.
Teknologia edo berrikuntza operadoreak onuradun zuzenak direnean, erakunde zientifiko edo tekniko aitortuekin elkartuta edo lankidetzan egin beharko dituzte eragiketak. «Lankidetza» deritzo aipatutako erakundeek proiektuan parte hartzeari, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitako edozein modalitateren bidez, edo erakunde pribatuen artean ezarritako edozein lankidetza-sistema formalen bidez.
Laguntza-lerro honetan, hirugarren batzuekin azpikontratatzeko aukera aurreikusten da, diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 90era arte gehienez, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa, ahalik eta zehatzen azalduz garatu nahi den proiektuaren irismena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Berrikuntza proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
c) Onuraduna elkarte bat denean edo lankidetza-kasu bat denean, kide guztiek sinatutako agiria, elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak jasotzen dituena, bai eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa, taldearen ordezkari edo ahaldun bakarraren izena eta funtsen hartzaile gisa izendatutako kidearen izena ere, hark banatuko baititu taldeko gainerako kideen artean.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, inbertsioak ordaindu izanaren fakturak eta ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta jarraipenaz arduratzen den erakunde zientifikoak berrikuntza proiektuari buruzko azken txostena egin beharko du, txosten horretan lortutako emaitzak jasoz.
39. artikulua.– Akuikulturako inbertsio produktiboak eta enpresen sorrera (1230244).
1.– Laguntza-lerro honen xedea sektorearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna sustatzea da, Itun Berdearen eta Etxaldetik Mahaira Estrategiaren helburuak lortzen lagunduko duten inbertsioei laguntza emanez; bai eta «Espainiaren ekarpena EBren itsas- eta kontinente-akuikulturaren garapen jasangarrirako jarraibideei (2021-2030)» delakoaren eta akuikultura estrategia autonomikoen helburuak lortzea; enpresa-espiritua sustatzeaz gain, eta honakoak bultzatuko dira:
a) Akuikultura ekonomikoki bideragarri, lehiakor eta erakargarri baterako inbertsioak.
b) Akuikultura ustiategien mendeko eta akuikultura instalazioari zuzenean lotutako azpiegiturak hobetzea eta eraikitzea (ontzi osagarriak erosi edo modernizatzea, Interneterako sarbidea...).
c) Instalazioak babestea klima-ezbeharretatik, ingurunearen eta uraren aldaketetatik eta harrapakariengandik.
d) Akuikultura enpresa berriak sortzea akuikultore berrien eskutik, enpresa-espiritua bultzatzeko eta belaunaldi-erreleboa errazteko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura sektoreko operadoreak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa, ahalik eta zehatzen azalduz garatu nahi den proiektuaren irismena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
40. artikulua.– Akuikulturako neutraltasun klimatikorako inbertsioak (1230245).
1.– Laguntza-lerro honen helburua neutraltasun klimatikoari laguntzea da, karbono aztarna murriztuz, eraginkortasun energetikoa areagotuz eta energia iturri berriztagarrietara birmoldatuz, eta FEMPAk hauek lagundu ahal izango ditu:
a) Klima neutraltasunari laguntzeko inbertsioak, karbono aztarna murriztuz, akuikultura enpresak birmoldatuz, energia eraginkortasuna handituz edo akuikultura enpresak energia iturri berriztagarrietara birmoldatzea sustatuz.
b) Klima aldaketa arintzen eta horretara egokitzen laguntzen duten akuikultura-sistema edo –ereduetako inbertsioak, karbono-hustutegi gisa edo klimaren aldetik neutroak diren espezie gisa, hala nola moluskuak, algak, fanerogamoak eta beste batzuk.
c) Akuikultura enpresen instalazioak, prozesuak edo teknologiak egokitzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura sektoreko operadoreak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
41. artikulua.– Akuikulturak ingurumen egoera onari ekarpena egitea eta ingurumen zerbitzuak ematea (1230246).
1.– Laguntza-lerro honen helburua aldaketa eta ekoizpen sistema jasangarriagoetara eta ingurumena errespetatzen dutenetara egokitzea sustatzea da, hori babesten eta kontserbatzen laguntzeko, eta honakoak lagundu ahal izango dira:
a) Ingurumen egoera ona lortzen eta ingurumena zaintzen, berreskuratzen eta leheneratzen laguntzen duten inbertsioak eta bestelako jarduerak.
b) Gainera, konpentsazioak aurreikusten dira kasu hauetan:
Akuikultura metodoak bateragarri egitea, ingurumenari eta inguruko biodibertsitateari laguntzeko, Europako ingurumen legeria nahitaez batetzetik harago joaten denean.
Ingurumena lehengoratzea, itsasoan, trantsizioko edo marearteko uretan hondakinak, arrantza eta akuikultura sektoreak galdutako aparailuak, zaborrak eta bestelako hondakinak biltzea, eta isuriak prebenitzea eta harrapakarien kudeaketa, Europako ingurumen legeria nahitaez betetzetik harago joaten denean.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura sektoreko elkarteak, berariaz aipatu ez diren akuikultura sektoreko operadoreak eta sektore publikoa.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
42. artikulua.– Animalien osasun eta ongizate neurriak (1230247).
1.– Laguntza-lerro honen helburua akuikultura ustiategietako animalien osasuna eta ongizatea sustatzea, babestea eta hobetzea da, eta honakoak lagundu ahal izango dira:
a) Gaixotasunak desagerrarazteko programak, zaintza zoosanitarioa, jardunbide hobeak garatzea, albaitaritza- edo farmazia-azterketak eta defentsa sanitarioko taldeei laguntzera bideratutako jarduerak.
b) Gainera, osasun publikoaren esparruan, molusku eta itsasoko beste ornogabe bizi batzuen akuikultura operadoreei konpentsazioa emateko jarduketak ere aurreikusten dira:
Ezohiko hilkortasun masibo baten ondorioz jarduerak aldi batez eteteagatik.
Toxinak sortzen dituen planktonaren ugalketa edo bioxinak dituen planktonaren presentzia dela eta, uzta jarduerak eteteagatik.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke: akuikultura sektoreko elkarteak; Osasun Babeseko Elkarteak (ADS); berariaz aipatu ez diren akuikultura sektoreko operadoreak; erakunde zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak; eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
43. artikulua.– Giza kapitala eta sareko lana sustatzea (1230248).
1.– Laguntza-lerro honen helburua prestakuntza, ezagutzaren transferentzia eta sareko lana dira, belaunaldien arteko erreleboa, espezializazioa, garapen profesionala eta praktika eta esperientzia hobeen aplikazioa sustatzeko aukerak baitira, eta honako hauei eman ahal izango zaizkie laguntzak:
a) Lanbide heziketa, etengabeko ikaskuntza, ezagutza zientifiko eta teknikoen eta praktika berritzaile eta jasangarriagoen hedapena, jardun ekintzailea, lanbide-ziurtagiriak edo prestakuntza-jarduerak, besteak beste, lanbide-egiaztapena, akuikulturan gaitasun profesional berriak eskuratzea eta gaitasun digitalak eskuratzea ahalbidetzen dutenak.
b) Lan baldintzak hobetzea eta laneko segurtasuna sustatzea.
c) Sarean lan egitea eta esperientzia eta jardunbide hobeak trukatzea akuikulturako enpresa edo erakunde profesionalen eta beste alderdi interesdun batzuen artean, hala nola erakunde zientifikoak eta teknikoak, akuikulturako prestakuntza zentroak, gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzen dutenak edo administrazioko erakunde eskudunak.
d) Gizarte-, zerga- eta enpresa-hobekuntzetarako sektorekako azterketak, lanaldietan nahiz ordainsarietan lan egonkortasuna hobetzeko bidean jarraitzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura sektoreko elkarteak, Osasun Babeseko Elkarteak (ADS), erakunde zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak, eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa, ahalik eta zehatzen azalduz garatu nahi den proiektuaren irismena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
44. artikulua.– Akuikultura ekoizpeneko eremuen potentziala handitzea (1230249).
1.– Laguntza-lerro honen helburua lurraldea sakonago ezagutzea da, akuikultura jarduerarako eremu egokienak zein diren zehazteko, eta beraz, akuikulturaren garapen jasangarrirako eta izan daitezkeen kalteak prebenitzeko ingurunean beharrezkoak diren jarduerak planifikatzeko eta gauzatzeko, eta hauek lagunduko dira:
a) Akuikultura ekoizpeneko eremuak zehazten lagunduko duten azterlanak, programak eta planak, espazioa hobetzeko eta antolatzeko.
b) Akuikulturak jasan litzakeen kalte larriak edo hilkortasuna nahiz gaixotasunak areagotzearen ondorioz sortu ahal zaizkionak prebenitzeko ekintzak.
c) Laguntza instalazioak eta azpiegiturak hobetzea.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke: akuikultura sektoreko operadoreak; erakunde zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak; berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek hau aurkeztu beharko dute:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
45. artikulua.– Ikerketa eta ezagutzaren hobekuntza bultzatzea (1230250).
1.– Laguntza-lerro honen helburua hobekuntza teknologikoaren garapena, prozedurak, produkzio sistemak, erabakiak hartzea, ezagutzaren transferentzia eta abar sustatzea da, akuikulturaren jasangarritasuna areagotzeko, eta akuikultura jasangarriaren arloko ezagutza hobetzeko jarduketak aurreikusten dira:
a) Azterketak edo proiektuak egitea.
b) Teknologia berriak eskuratzea, hala nola Big Data, adimen artifiziala edo machine learning erabiltzea.
c) Sistema informatikoak eta ekipoak erostea.
d) Datu-base berriak ezartzea edo kanpaina zientifikoak, landa-lanak eta transferentzia teknologikoa garatzea.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke: akuikultura sektoreko elkarteak; berariaz aipatu ez diren akuikultura sektoreko operadoreak; erakunde zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak; teknologia- eta berrikuntza-operadoreak; irabazi-asmorik gabeko entitateak; eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
46. artikulua.– Akuikultura ustiategietarako berariazko aholkularitza zerbitzuak (1230251).
1.– Laguntza-lerro honen helburua akuikultura ustiategien errendimendua, lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzea da, aholkularitza zerbitzuen bidez. FEMPAk ustiategientzako aholkularitza tekniko, zientifiko, teknologiko, juridiko edo ekonomikoko zerbitzuak lagunduko ditu, xede hauetarako:
a) Baimen eta kudeaketa arloko beharrak, akuikultura ustiategiek Europar Batasuneko araudia eta legeria nazionala bete ahal izan ditzaten.
b) Jarduera abian jartzeko eta jarraipena egiteko araudi aplikagarrian jasotako azterlanak eta txostenak egitea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/92/EE Zuzentarauan aipatzen diren ingurumen inpaktuaren ebaluazio azterketak; ingurumen jarraipenerako ezarritako baldintzak eta neurriak, eta beste batzuk betetzea).
c) Europar Batasuneko eta Estatuko araudian oinarritutako laneko osasunari eta segurtasunari buruzko arauak.
d) Merkaturatzea eta enpresa-estrategiak.
e) Administrazio-eskakizunen arloko beharrak, ustiategia kokatuta dagoen espazioei eta jabariei dagokienez.
f) Laguntza teknikoa, instalazioen lehiakortasuna eta ingurumen jasangarritasuna azterlan, memoria tekniko edo produktuen bidez hobetzeko.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke akuikultura sektoreko elkarteak, berariaz aipatu ez diren akuikultura sektoreko operadoreak, eta sektore publikoa.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria teknikoa, garatu beharreko proiektuaren irismena ahalik eta zehatzen azaltzen duena (helburuak, bitartekoak, etab.).
b) Inbertsio proiektuaren kostuaren azterketa ekonomikoa.
4.– Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko, laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla urtero justifikatu ondoren. Horretarako, fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
47. artikulua.– Merkaturatzea hobetzea, arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainen bidez (1230253).
1.– Laguntza-lerro honen helburua produktuen eta horiei lotutako onuren ezagutza hobetzea da, arrantza eta akuikultura produktuak sustatuz, merkatu berriak irekiz eta daudenak sendotuz. Honakoak lagunduko dira:
a) Arrantza eta akuikultura jasangarriko produktuak eta jarduera komunikatzeko eta sustatzeko kanpainak, hala nola nahi gabeko harrapaketei, giza kontsumorako ez diren harrapaketei eta lehorrean sortutako azpiproduktuei buruzko informazio kanpainak, bai eta kontsumitzaileei etiketei eta trazabilitateari buruzko informazioa emateko kanpainak ere.
b) Azokak, biltzarrak, ekitaldiak, mintegiak eta erakusketak antolatzea eta horietan parte hartzea, baita horietan informazio-espazioak alokatzea ere.
c) Merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten produktuak sustatzea.
d) Komunikazio- edo sustapen-proiektuak, arrantzako, akuikulturako eta kateko produktuak eta jarduerak sustatzeko kanpainak ebaluatzeko eta planifikatzeko, edo merkatu berriak bilatzeko. Ez da laguntzarik emango marka komertzialen eragiketetarako.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza eta akuikultura sektoreko elkarteak, merkaturatzaileak eta eraldatzaileak; eta berariaz aipatu ez diren merkaturatzaileen eta eraldatzaileen sektoreko operadoreak.
3.– Honako hauekin lotutako kanpainak sustatu ahal izango dira:
a) Merkaturatu daitezkeen espezieak.
b) Merkataritza-populazioen nahi gabeko harrapaketak, giza kontsumorako ez diren harrapaketak eta lehorrean sortutako azpiproduktuak.
c) Ingurumena errespetatzen duten edo akuikultura ekologikoko metodoekin lortutako produktuak, 2018/848 (EB) Erregelamenduaren zentzuan, baita ingurumen-babeseko figura duten naturaguneetan lortutako produktuak ere.
d) Arrantzako eta akuikulturako produktu jasangarrien etiketatzea eta trazabilitatea.
e) Arrantza eta akuikultura jarduera ezagutzea.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Azalpen memoria, xehetasunez azalduz garatu beharreko ekintzak eta haien iraupena, eta haien interes kolektiboa justifikatuz.
b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honetako II. eranskinean ezarritakoa izango da.
48. artikulua.– Merkaturatzeko eta eraldatzeko inbertsioak (1230254).
1.– Laguntza-lerro honen helburua trantsizio berdeari laguntzea da, ingurumen inpaktua murrizten duten, eta deskarbonizazioa eta ingurunea babesten duten jarduketetarako inbertsioak laguntzeko, ekonomia zirkularra sustatuz, klima aldaketa arinduz eta horretara egokituz, eta ekoizpen- eta merkaturatze-sistema jasangarriagoetara egokituz.
Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioetarako laguntza hauek emango dira:
a) Produktuen kalitatea eta balio erantsia sustatzea.
b) Energia eraginkortasuna areagotzea, ingurumen inpaktua murriztea edo arrantza produktuen banaketaren mugikortasun jasangarria hobetzea.
c) Segurtasuna, higienea, osasuna eta lan baldintzak hobetzea.
d) Ekonomia zirkularraren alde egitea, honako hauen bidez: prebentzioa; prozesuen optimizazioa, hondakinen minimizazioa (ekodiseinua eta ekoeraginkortasuna); nahi gabeko harrapaketen eta azpiproduktuen aprobetxamendu komertziala; bazterkinen erabilera azpiproduktuak garatzeko; giza kontsumorako erabili ezin diren arrain komertzialen harrapaketak eraldatzea; eta eraldaketa-jarduera nagusietatik lortutako azpiproduktuak eraldatzea.
e) Akuikultura ekologikoko produktuen eraldaketa sustatzea, 2018/848 (EB) Erregelamenduaren 7. eta 8. artikuluen arabera.
f) Operadoreak betetze- eta ziurtapen-baldintzetara egokitzea sustatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 (EB) Erregelamenduaren arabera, edo 2018/848 (EB) Erregelamenduari jarraikiz akuikultura ekologikoko produktuei dagokienez.
g) Produktu eta prozesu berriak edo hobeak sortzen dituztenak, edo produktuak eraldatzeko, kontserbatzeko edo merkaturatzeko kudeaketa- eta antolaketa-sistema hobetuak sortzen dituztenak. Proiektu pilotuak ere jasotzen dira.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza- eta akuikultura-sektoreko elkarteak, merkaturatzaileak eta eraldatzaileak; arrantzako edota akuikulturako produktuak merkaturatzen eta eraldatzen dituzten sektoreko operadoreak; erakunde zientifiko edo teknikoak; teknologia- edo berrikuntza-operadoreak; eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
3.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Azalpen memoria, garatu beharreko ekintzak eta haien iraupena xehetasunez azalduz, eta haien interes kolektiboa justifikatuz.
b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.
4.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean ezarritakoa izango da.
49. artikulua.– Merkaturatzea sustatzea, kalitatearen eta arrantzako eta akuikulturako produktuen balio erantsiaren, ontzien eta produktuen aurkezpenen esparruan (1230255).
1.– Laguntza-lerro honen helburua produktuen merkaturatzea sustatzea eta erraztea da, haien balio erantsia areagotuz ziurtapen-sistemen bidez, produktuak eta azpiproduktuak balioetsiz, eta elikagaien trazabilitatea eta segurtasuna indartzeko tresna teknikoak eta teknologikoak garatuz.
Ikerketak, analisiak, ebaluazioak, aplikazioak eta garapen teknologiko eta informatikoak (hardwarea eta softwarea, besteak beste) lagundu nahi dira, arrantzako eta akuikulturako produktuen kalitatea, elikagai-segurtasuna eta balio erantsia sustatzeko, honakoen bidez:
a) Ekoizpenaren eta merkatuen gardentasunean laguntzea, baita produktuen trazabilitatean ere.
b) Merkaturatzean teknologia berriak erabiltzea, hala nola online merkataritza.
c) Produktu jakin batzuen erregistroa eta merkaturatzea sustatzea eta bultzatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 (EB) Erregelamenduaren arabera, edo akuikultura ekologikoko produktuena, 2018/848 (EB) Erregelamenduari jarraikiz.
d) Arrantza eta akuikultura jasangarriko produktuen ziurtapena eta merkaturatzea sustatzea, kostako artisau-arrantzako produktuak eta operadore txikien akuikulturakoak barne.
e) Produktuen aurkezpena eta ontziratzea sustatzea.
2.– Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza eta akuikultura sektoreko elkarteak, merkaturatzaileak eta eraldatzaileak; eta berariaz aipatu ez diren merkaturatzaileen eta eraldatzaileen sektoreko operadoreak.
3.– Proiektuari buruzko betekizunak.
Jarduketa horien artean egon daitezke hornidura katearen ekoizpen-, eraldaketa- eta merkaturatze-jarduerak.
Jarduera mota horretarako inbertsio materialen kostuak aukeratu ahal izango dira, azpiegiturekin lotutako inbertsioenak izan ezik. Neurriak ezartzeko behar diren inbertsio ez-materialek, softwareek adibidez, FEMPAren laguntza jaso dezakete ere.
4.– Dokumentazio orokorraz gain, laguntza hau eskatzen dutenek aurkeztu beharko dute:
a) Azalpen memoria, xehetasunez azalduz garatu beharreko ekintzak eta horien iraupena, eta interes kolektiboa justifikatuz.
b) Ekintzen azterketa ekonomikoa.
5.– Laguntzaren intentsitatea agindu honen II. eranskinean ezarritakoa izango da.
II. ERANSKINA
Laguntzen intentsitate-ehunekoak
(Ikus .PDF)
(1) 17., 18. eta 19. artikuluen arabera diruz lagundutako eragiketak. % 40ko laguntza publikoa. Eragiketa bat III. eranskineko 2. eta 19. lerroetako batean edo batzuetan sartzen denean, eta, aldi berean, 17., 18. eta 19. artikuluei buruzkoa bada, 1. lerroan aipatzen den laguntzaren gehieneko intentsitate-ehunekoa aplikatuko da, hau da, % 40.
(2) 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 15. artikuluan aipatzen den lehorreratzeko betebeharra aplikatzen laguntzen duten honako eragiketa hauek:
Honako eragiketa lagungarri hauek:
– arrantza-aparailuen neurrien edo espezieen araberako hautakortasuna hobetzen duten eragiketak. % 100eko laguntza publikoa;
– arrantza-portuen, lonjen, lehorreratze-lekuen eta aingura lekuen azpiegitura hobetzeko eragiketak, nahi gabeko harrapakinak lehorreratzea eta biltegiratzea errazteko. % 75eko laguntza publikoa;
– 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren 8. artikuluko 2. apartatuko b) letraren arabera, merkataritza-populazioetatik lehorreratutako nahi gabeko harrapakinak merkaturatzea errazten duten eragiketak. % 75eko laguntza publikoa;
(3) Arrantza-ontzietan osasuna, segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzeko eragiketak, 19. artikuluaren arabera diruz lagundutako eragiketak izan ezik. % 75eko laguntza publikoa.
(7) Itsasbazterreko artisau-arrantzarekin lotutako eragiketak. % 100eko laguntza publikoa.
(8) Onuraduna erakunde publiko bat edo interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak kudeatzeaz arduratzen den enpresa bat denean, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 106. artikuluaren 2. apartatuan jasotzen den bezala, zerbitzu horiek ustiatzeko laguntza ematen denean. % 100eko laguntza publikoa.
(14) Irizpide hauek guztiak betetzen dituzten eragiketak:
– (i) interes kolektibokoak dira;
– (ii) onuradun kolektibo bat izatea;
– (iii) ezaugarri berritzaileak izatea edo publikoak bere emaitzak eskuratzeko aukera bermatzea. % 100eko laguntza publikoa.
(15) Ekoizleen erakundeek, ekoizleen erakundeen elkarteek edo lanbide arteko elkarteek gauzatutako eragiketak. % 75eko laguntza publikoa.
(18) Produktu, prozesu edo ekipo berritzaileei laguntzeko eragiketak arrantza sektorean, akuikulturaren sektorean edo eraldaketa sektorean. % 75eko laguntza publikoa.
(19) Arrantzaleen erakundeek edo bestelako onuradun kolektiboek gauzatutako eragiketak. % 60ko laguntza publikoa.
(Ikus .PDF)
(1) 17., 18. eta 19. artikuluen arabera diruz lagundutako eragiketak. % 40ko laguntza publikoa. Eragiketa bat III. eranskineko 2. eta 19. lerroetako batean edo batzuetan sartzen denean, eta, aldi berean, 17., 18. eta 19. artikuluei buruzkoa bada, 1. lerroan aipatzen den laguntzaren gehieneko intentsitate-ehunekoa aplikatuko da, hau da, % 40.
(Ikus .PDF)
(7) Itsasbazterreko artisau-arrantzarekin lotutako eragiketak. % 100eko laguntza publikoa.
(8) Onuraduna erakunde publiko bat edo interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak kudeatzeaz arduratzen den enpresa bat denean, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 106. artikuluaren 2. apartatuan jasotzen den bezala, zerbitzu horiek ustiatzeko laguntza ematen denean. % 100eko laguntza publikoa.
(14) Irizpide hauek guztiak betetzen dituzten eragiketak:
– (i) interes kolektibokoak dira;
– (ii) onuradun kolektibo bat izatea;
– (iii) ezaugarri berritzaileak izatea edo publikoak bere emaitzak eskuratzeko aukera bermatzea. % 100eko laguntza publikoa.
Eragiketa bat III. eranskineko 2. eta 19. lerroetako batean edo batzuetan sartzen denean, laguntzaren gehieneko intentsitate-ehunekoa aplikatuko da.
(Ikus .PDF)
(8) Onuraduna erakunde publiko bat edo interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak kudeatzeaz arduratzen den enpresa bat denean, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 106. artikuluaren 2. apartatuan jasotzen den bezala, zerbitzu horiek ustiatzeko laguntza ematen denean. % 100eko laguntza publikoa.
(9) 39. artikuluan aipatutako konpentsazioekin lotutako eragiketak. % 100eko laguntza publikoa.
(14) Irizpide hauek guztiak betetzen dituzten eragiketak:
– (i) interes kolektibokoak dira;
– (ii) onuradun kolektibo bat izatea;
– (iii) ezaugarri berritzaileak izatea edo publikoak bere emaitzak eskuratzeko aukera bermatzea. % 100eko laguntza publikoa.
(17) ETEek gauzatutako akuikultura jasangarria babesten duten eragiketak. % 60ko laguntza publikoa.
(18) Produktu, prozesu edo ekipo berritzaileei laguntzeko eragiketak arrantza sektorean, akuikulturaren sektorean edo eraldaketa sektorean. % 75eko laguntza publikoa.
(19) Arrantzaleen erakundeek edo bestelako onuradun kolektiboek gauzatutako eragiketak. % 60ko laguntza publikoa.
Eragiketa bat III. eranskineko 2. eta 19. lerroetako batean edo batzuetan sartzen denean, laguntzaren gehieneko intentsitate-ehunekoa aplikatuko da.
(Ikus .PDF)
(2) 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 15. artikuluan aipatzen den lehorreratzeko betebeharra aplikatzen laguntzen duten honako eragiketa hauek:
– 1380/2013 (EB) Erregelamenduaren 8. artikuluko 2. apartatuko b) letraren arabera, merkataritza-populazioetatik lehorreratutako nahi gabeko harrapakinak merkaturatzea errazten duten eragiketa. % 75eko laguntza publikoa.
(7) Itsasbazterreko artisau-arrantzarekin lotutako eragiketak. % 100eko laguntza publikoa.
(8) Onuraduna erakunde publiko bat edo interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak kudeatzeaz arduratzen den enpresa bat denean, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 106. artikuluaren 2. apartatuan jasotzen den bezala, zerbitzu horiek ustiatzeko laguntza ematen denean. % 100eko laguntza publikoa.
(14) Irizpide hauek guztiak betetzen dituzten eragiketak:
– (i) interes kolektibokoak dira;
– (ii) onuradun kolektibo bat izatea;
– (iii) ezaugarri berritzaileak izatea edo publikoak bere emaitzak eskuratzeko aukera bermatzea. % 100eko laguntza publikoa.
(15) Ekoizleen erakundeek, ekoizleen erakundeen elkarteek edo lanbide arteko elkarteek gauzatutako eragiketak. % 75eko laguntza publikoa.
(17) ETEek gauzatutako akuikultura jasangarria babesten duten eragiketak. % 60ko laguntza publikoa.
(18) Produktu, prozesu edo ekipo berritzaileei laguntzeko eragiketak arrantza sektorean, akuikulturaren sektorean edo eraldaketa sektorean. % 75eko laguntza publikoa.
(19) Arrantzaleen erakundeek edo bestelako onuradun kolektiboek gauzatutako eragiketak. % 60ko laguntza publikoa.
Eragiketa bat III. eranskineko 2. eta 19. lerroetako batean edo batzuetan sartzen denean, laguntzaren gehieneko intentsitate-ehunekoa aplikatuko da.
III. ERANSKINA
Esku-hartze motak (FEMPA Erregelamendua)
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
Laguntza eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasun arloko araudia betetzeari buruz
(Ikus .PDF)
Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsak (FEMPA) kofinantziatu beharrekoa.
Adierazten dut ezen, proiektu hau egiteko, desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasun arloko araudi hau aplikatuko dela:
– 11/2023 Legea, maiatzaren 8koa, zenbait produktu eta zerbitzuren irisgarritasunaren, kualifikazio handiko pertsonen migrazioaren, zergen eta notario- eta erregistro-jarduketen digitalizazioaren arloko Europar Batasunaren zuzentarauen transposizioari buruzkoa, eta Kalte nuklearren edo material erradioaktiboek eragindako erantzukizun zibilari buruzko maiatzaren 27ko 12/2011 Legea aldatzen duena.
– 193/2023 Errege Dekretua, martxoaren 21ekoa, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak arautzen dituena, jendearen eskura dauden ondasunak eta zerbitzuak eskuratu eta erabili ahal izateko.
– 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa.
– 505/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, desgaitasuna duten pertsonak espazio publiko urbanizatuetara eta eraikinetara sartzeko eta horiek erabiltzeko irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak onartzen dituena.
– 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena.
– 173/2010 Errege Dekretua, otsailaren 19koa, 2006ko martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa aldatzen duena, desgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasunari eta diskriminaziorik ezari dagokionez.
– 366/2007 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuneko eta diskriminaziorik ezeko baldintzak ezartzen dituena Estatuko Administrazio Orokorrarekiko harremanetan.
– 1544/2007 Errege Dekretua, azaroaren 23koa, desgaitasuna duten pertsonek garraiobideetan sartzeko eta horiek erabiltzeko irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak arautzen dituena.
– 1494/2007 Errege Dekretua, azaroaren 12koa, desgaitasuna duten pertsonek informazioaren gizartearekin eta gizarte-hedabideekin lotutako teknologiak, produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko oinarrizko baldintzei buruzko Erregelamendua onartzen duena.
– 2019/882 Zuzentaraua, produktuen eta zerbitzuen irisgarritasun-baldintzei buruzkoa.
– 1112/2018 Errege Dekretua, irailaren 7koa, Sektore publikoko gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzkoa.
– 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa.
– 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.
– Bestelako araudi aplikagarria.
Sinadura:
RSS