
203. zk., 2024ko urriaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
4768
AGINDUA, 2024ko urriaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena. Agindu honen bidez, deklaratzen da Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea abstenitu egingo dela Azpitek programaren eta Emaitek Plus programaren 2024ko deialdiak ebazteko zereginetan, eta erabakitzen da Industriako sailburuordeak ordezkatuko duela.
Otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren (gaur egun, Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasunaren Saila) egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, lehenengo xedapen gehigarrian –ordezkapenen araubideari buruzkoan– ezartzen du dekretu horretan aipatzen diren organoetako titularren postuak hutsik daudenean, titularrak kanpoan daudenean edo gaixorik daudenean, bai eta abstentzioa edo errekusazioa deklaratu den kasuetan ere, honako arauei jarraikiz egingo direla ordezkapenak, titularrak berariazko ebazpenik eman ezean:
a) Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren titularra ordezkatzea Industriako sailburuordeari dagokio, eta alderantziz.
2024ko irailaren 27an, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak jakinarazi du abstenitu egingo dela Azpitek programaren eta Emaitek Plus programaren 2024ko deialdiak ebazteko zereginetatik, interes-gatazkak daudelako eta hala egin behar duelako legez, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10. artikulua aplikatuta.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Deklaratzea Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea abstenitu egingo dela eta, haren ordez, Industriako sailburuordea arituko dela Azpitek programaren eta Emaitek Plus programaren 2024ko deialdiak ebazteko zereginetan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 3a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS