
203. zk., 2024ko urriaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4766
AGINDUA, 2024ko urriaren 10ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, «Piztu Kooperatiba-sozietatea» izeneko sozietate kooperatiboa onura publikokoa dela deklaratzen duena.
EGITATEAK
Lehenengoa.– 2024ko ekainaren 19an, Alfonso Santiago García Márquez jaunak sinatutako idazki bat sartu zen Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailera. Idazkia «Piztu Kooperatiba-sozietatea» kooperatibako Artezkaritza Kontseiluko idazkari gisa aurkeztu zuen, 2024ko ekainaren 14ko erabakia betez, entitate hori onura publikokoa dela deklara dadila eskatzeko. Idazkiak, besteak beste, dokumentu hauek dakartza berekin: kooperatibaren estatutuak, jarduketen memoria eta Artezkaritza Kontseiluak 2024ko ekainaren 14ko bileran hartutako erabakiaren ziurtagiria.
64/1999 Dekretuan ezarritako arauzko baldintzak betetzen ditu entitateak (64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa, Herri-onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena), eta horretan oinarritzen da onura publikokotzat deklaratzeko eskaera. 5.c) artikuluan adierazitako betekizuna ere betetzen du; izan ere, entitatea, jatorriz irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa sortua, Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago 2017. urtetik, eta gizarte-ekimenekotzat jo zen 61/2000 Dekretuaren bidez (61/2000 Dekretua, apirilaren 4koa, Gizarte Ekimeneko Kooperatibak arautzen dituena).
Bigarrena.– 2024ko abuztuaren 14an, 64/1999 Dekretuaren 9. artikulua betez eta 7. artikuluarekin lotuta, txostena egiteko eskatu zitzaion Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzari.
Hirugarrena.– 2024ko irailaren 4an, iragarki bat argitaratu zen EHAAn, Herri-onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko den otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritakoa betetzeko. Horrela, jendaurreko informaziorako aldia hasi zen, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak egin zitzaten hogei eguneko epean. Epe hori amaitu zen eta ez zen alegaziorik aurkeztu.
Laugarrena.– 64/1999 Dekretuaren hogei eguneko epea beteta (64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa, Herri-onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena), sailak ez zuen bidali txostena.
Aurreko egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 156.2 artikuluari jarraituz, Eusko Jaurlaritzak onura publikokotzat joko ditu beren funtzioak garatuz Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorra sustatzen laguntzen duten kooperatibak, erregelamenduz ezartzen diren prozedura, araubide eta betekizunen arabera.
Bigarrena.– Aipatutako erregelamenduzko araua 64/1999 Dekretua da, otsailaren 2koa, herri-onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena.
Hirugarrena.– Espedientean jasotako dokumentazioa oinarritzat hartuta, 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedura-izapideak bete dira onura publikokoa dela deklaratzeko, bai eta onura publikoko deklarazio hori lortzeko erregelamenduzko arau horren 5. artikuluan ezarritako betekizunak ere.
Laugarrena.– Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren eskumena da sozietate kooperatiboak onura publikokoak direla deklaratzea, hala xedatuta baitago aipatutako 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluan, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 3.2.l) artikuluari lotuta.
Hori guztia dela eta, aipatutako legegintza-manu horiek eta orokorrean ezartzekoak diren eta ezartzeko egokiak diren gainerakoak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Piztu Kooperatiba-sozietatea» izeneko sozietatea onura publikokoa dela deklaratzea.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio egintza hau ematen duen organoari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean. Epe biak egintza jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko dira, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 10a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
RSS