Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2024ko urriaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4765

EBAZPENA, 2024ko urriaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena; honen bitartez, Berdintasunaren aldeko 2024ko Emakunde Sarirako epaimahaiaren osaera jendaurrean jartzen da.

Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria sortzen eta arautzen duen irailaren 12ko 166/2006 Dekretuaren 1.2 artikuluari jarraikiz, urteroko deialdia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak emandako ebazpen baten bitartez egin behar da. Beraz, 2024ko abuztuaren 29ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2024ko Emakunde Sariaren deialdia egin da (irailaren 5eko EHAA, 173. zk.). Sari horren helburua da emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lanean nabarmendu diren pertsona fisikoen edo juridikoen (publikoak nahiz pribatuak) jarduera azpimarratzea eta aitortzea; izan ere, pertsona horiek, hainbat ekintza, lan edo proiektu bultzatuta, emakumezkoen lana eta horien ahalduntzea aitortzeko alderdi garrantzitsuak hobetu dituzte, edo euren ibilbidearen bitartez emakumeen garrantzia balioesteko eta duintzeko lanean nabarmen laguntzen dute, edo Euskal Herrian sexuen arteko aukera- eta eskubide-berdintasuna sustatzeko lanean nabarmendu dira.

Dekretu horren 3. artikuluaren arabera, epaimahai bat osatuko da saria nori eman proposatzeko, eta erabaki hori jendaurrean jarriko da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori, hain zuzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, saria emateko ebazpena argitaratu baino hilabete lehenago, gutxienez.

Horren ondorioz, eta martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko ezintasuna justifikatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berdintasunaren aldeko 2024ko Emakunde Sariaren epaimahaia nork osatuko duen jendaurrean jartzea:

Mahaiburua:

Miren Elgarresta Larrabide andrea.

Epaimahaikideak:

Jone Berriozabal Bóveda andrea.

Teresa Laespada Martínez andrea.

Maite Peña López andrea.

Natividad López de Munain Alzola andrea.

Igor Ahedo Gurrutxaga jauna.

Yolanda Jubeto Ruiz andrea.

Itziar Gandarias Goikoetxea andrea.

Belén Balerdi Bengoa andrea.

Sonia González Ubierna andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Programa eta Prestakuntza arloko arduraduna.

Idazkaria:

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Programa eta Prestakuntza Arloko arduraduna edo, hala badagokio, haren ordezkoa.

Ordezko epaimahaikideak:

Maria Montserrat Parra Jorna andrea, Programa eta Prestakuntza Arloko teknikaria.

Leire Beiztegui Amor andrea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzietako epaitegi egokian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 4a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala