
203. zk., 2024ko urriaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4764
AGINDUA, 2024ko urriaren 4koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko ekainaren 10eko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren bat etorriz (2024 ekainaren 21eko EHAA, 121. Zk.), hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010 kodea eta 36. dotazioa) betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtso jar dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 4a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS