Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2024ko urriaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4763

AGINDUA, 2024ko urriaren 4koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Merkataritza Zuzendaritzaren goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua hutsik dago (520010 kodea, 109 dotazioa), eta, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aurrez aldeko txostena emanda, sail honek erabaki du eranskinean zehaztutako lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea, oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den deialdiko lanpostua.

Bigarrena.– Izangaiek Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak, eta, bertan, datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa adierazi behar dituzte. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Izangaiek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu behar dute, eta horretan informazioa hau eman:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkiten hizkuntzak eta izangaien ustez aipatzekoak diren bestelako merezimenduak.

Izangaiek eskatzen diren betekizunen eta alegatu dituzten merezimenduen frogagiriak aurkeztu behar dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak eta egokitzat daukaten beste edozein agiri ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 4a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 109 dotazioa).

– Kokalekua: Merkataritza Zuzendaritza.

– Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: C1 edo C2.

– Destino-osagarriaren maila: 18.

– Berariazko osagarria: VI-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Derrigortasun-data: 2007-10-31.

Lanpostuan aritzeko eskakizunak:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionarioa izatea eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian izatea.

– Administrarien edo administrari laguntzaileen eskalakoa izatea.

– Adierazitako kidegoetakoak diren baina beste administrazio publikoren batean nahitaezko eszedentzian dauden karrerako funtzionarioak eta eginkizunen etenaldian daudenak edo borondatezko eszedentzian daudenak ere aurkez daitezke deialdira, jarduneko zerbitzura itzuliz, baldin eta egoera horietarako ezarritako gutxieneko epea bete badute.


Azterketa dokumentala