
203. zk., 2024ko urriaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4760
EBAZPENA, 2024ko urriaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Asier Gómez Olivencia jaunak gainditu egin duela 2024ko irailaren 5eko Ebazpenak (2024ko irailaren 13ko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Paleontologia» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Asier Gómez Olivencia jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***9540**. Kodea: IDPTCL1 – D00343-5 Jakintza arloa: Paleontologia. Saila: Geologia. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Paleontologia.
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2024ko urriaren 14a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS