
202. zk., 2024ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4757
IRAGARKIA, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Debako portuan transformazio-zentro bat eta lurpeko kanalizazio-tarte batzuk instalatzeko administrazio-emakida emateari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2024ko irailaren 26ko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, honako baldintza nagusi hauekin:
Titularra: I-de Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.
Xedea: portuko jabari publikoa okupatzea ETko transformazio-zentro bat eta lurpeko kanalizazio-zati batzuk instalatzeko Debako portuaren ekialdeko muturreko aparkalekuan.
Azalera: 149,01 m2.
Epea: 30 urte.
Tasa: 1.693,57 euro urtean (BEZik gabe).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 30a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS