
202. zk., 2024ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4756
IRAGARKIA, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Bermeoko portuko jabari publikoaren emakida onartzeari buruz Frantxuako padurako 20. lonja okupatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2024ko irailaren 26ko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:
Titularra: Hegaluze Itxas Serbitzuak, S.L.
Xedea: Bermeoko portuko jabari publikoa okupatzea, zehazki Frantxuako padurako 20. lonja, Urdaibain itsasontziz ibilbideak egiteko materiala biltegiratu eta gordetzeko.
Azalera: 63 m2.
Epea: bi urteko emakida, urte bateko bi luzapen egiteko aukerarekin.
Tasa: 1.685,25 euro urtean (BEZik gabe).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 30a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS