Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2024ko urriaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4750

EBAZPENA, 2024ko urriaren 1ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskadin nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa sustatzeko laguntzen Balorazio Batzordeko kideak. Kooperatu 2024 programa.

Ikusi da Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2024ko uztailaren 16ko Aginduaren 12. oinarriaren 2. paragrafoa. Agindu horren bidez, Euskadin nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa sustatzeko laguntzak ezarri ziren (Kooperatu 2024 Programa). Honela dio: «Eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da. Hiru kidek osatuko dute batzordea, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko kideak izango dira hirurak. Horietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste biak elikagaien industrien arloko zuzendaritza eskuduneko teknikarien artean aukeratuko dira, eta aipatutako zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, idazkaria eta batzordeburua zein izango diren adieraziko da. Ordezko pertsonak ere izendatuko dira Balorazio Batzordeko kide guztientzat, zuzendaritza horretako teknikarien artean aukeratuta. Batzordearen osaerari buruz elikagaien industrien arloan eskumena duen zuzendaritzako titularrak emandako ebazpena EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.»

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen ekainaren 23ko 18/2024 Dekretua ikusi da, non Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila kentzea eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila sortzea ezartzen baita.

EBAZTEN DUT:

Honako hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek aztertuko eta ebaluatuko ditu 2024. urterako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2024ko uztailaren 16ko Aginduaren bidez deitutako laguntza-eskabideak (agindu horren bidez, Euskadin nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa sustatzeko laguntzak ezarri ziren – Kooperatu 2024 Programa). Batzordeak, halaber, egindako ebaluazioa zehazten duen txostena emango du, eta behin-behineko ebazpen-proposamenean oinarrituko da:

Aurrekoaren arabera, hauek osatuko dute Balorazio Batzordea:

Batzordeburua:

Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna (titularra).

Beatriz Guinea Aramendi andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Kalitatearen eta Iruzurraren Kontrolaren arduraduna (ordezkoa).

Batzordekideak:

Amaya Jalón Ayala andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

Nerea Martínez Pérez andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

Pablo Arenas Alegría jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

Adolfo Rey Eguiluz jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 1a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

IKER IGLESIAS EGUIA.


Azterketa dokumentala