
202. zk., 2024ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4747
AGINDUA, 2024ko urriaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu hau aldatzen duena: Agindua, 2024ko irailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.
Era horretako hutsak atzeman dira Hezkuntzako sailburuaren 2024ko irailaren 27ko Aginduaren testuan –Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena–, 2024ko urriaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 197. zk. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da.
Ondorioz, «XEDATZEN DUT» atalaren edukia aldatzea ebazten dut, eta honela idatzita geratuko da:
«1. artikulua.– 1.– Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluetako kide batzuk (dagozkionak) aukeratzeko hauteskunde-epea zabalik dagoela adieraztea.
2.– Hauteskunde-prozesua urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuak xedatutako moduan egingo da –urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuak aldatua, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen duena–.
2. artikulua.– Hauteskundeak 2024ko azaroaren 7tik 25era bitartean egingo dira ikastetxe guztietan, eta ikastetxeko Eskola Kontseilu berriak 2024ko abenduaren 16a baino lehen egon beharko du osatuta. Behin ikastetxeko eskola-kontseilua eratuta, organo horrek pertsona bat izendatuko du, gizonen eta emakumeen artean benetako berdintasun eraginkorra sustatzeko hezkuntza-neurriak bultza ditzan.»
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS