Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2024ko urriaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4746

AGINDUA, 2024ko urriaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu hau aldatzeko dena: Agindua, 2024ko irailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan eskola kontseiluetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabalik dagoela adierazten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako hutsak atzeman dira Hezkuntzako sailburuaren 2024ko irailaren 27ko Aginduaren testuan –Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan eskola kontseiluetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabalik dagoela adierazten duena–, 2024ko urriaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 197. zk. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da.

Ondorioz, «Xedatzen dut» atalaren edukia aldatzea ebatzi dut, eta honela idatzita geratuko da:

«1. artikulua.– 1.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuetan izan ezik, eskola kontseiluetako kide batzuk (dagozkionak) aukeratzeko hauteskunde-epea zabalik dagoela adieraztea.

2.– Hauteskunde-prozesua azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuan aurreikusitako moduan egingo da (258/1996 Dekretua, 1996ko azaroaren 12koa, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetan Ordezkaritza Organo Gorena hautatzeko eta partzialki berritzeko prozesua arautzen duena; urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuaz aldatu zen).

2. artikulua.– Hauteskundeak 2024ko azaroaren 7tik 25era bitartean egingo dira, eta ikastetxeko eskola kontseilu berria 2024ko abenduaren 16a baino lehen eratu behar da. Behin ikastetxeko eskola kontseilua eratuta, organo horrek pertsona bat izendatuko du, hezkuntza-neurriak bultza ditzan, gizonen eta emakumeen artean benetako berdintasun eraginkorra sustatzeko».

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala