Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2024ko urriaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4745

EBAZPENA, 2024ko urriaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko ekitaldian arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko emandako laguntzen zerrenda.

2024ko apirilaren 3an, EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 19ko Agindua argitaratu zen, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 9.3 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea zein diren diruz lagundutako eskabideak (I eranskina) diruz lagundu ez diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideak (III. eranskina), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 19ko Aginduari dagokionez, kaleko arte eszenikoak erakusteko programak garatzeko laguntzen eta Sarea dantza-zirkuitua garatzeko laguntzen modalitateetan.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 7a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala