
202. zk., 2024ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4743
AGINDUA, 2024ko urriaren 4koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, Migrazio eta Asilo Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiten duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko ekainaren 10eko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2024 ekainaren 21eko EHAA, 121. zenbakia), hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Migrazio eta Asilo Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko deialdia (520010 kodea eta 202. dotazioa).
Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 4a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS