Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2024ko urriaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4741

HUTS-ZUZENKETA, dekretu honena: 236/2024 Dekretua, irailaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Orokorretarako zuzendaria izendatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira dekretu honen euskarazko argitalpenean: 236/2024 Dekretua, irailaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Orokorretarako zuzendaria izendatzeko dena. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen irailaren 6an, 174. zk. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Laburpenean, 2024/174 Laburpena (3/1) orrialdean, eta dekretuaren izenburuan,

hau dioen lekuan:

«236/2024 Dekretua, irailaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Orokorretarako zuzendaria izendatzeko dena».

hau esan behar du:

«236/2024 Dekretua, irailaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendaria izendatzeko dena».

Artikulu bakarrean,

hau dioen lekuan:

«Fernando Paricio Carrión jauna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Orokorretarako zuzendari izendatzea».

hau esan behar du:

«Fernando Paricio Carrión jauna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendari izendatzea».


Azterketa dokumentala