
199. zk., 2024ko urriaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (91 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4695
IRAGARKIA, Bermeo udalerrian (Bizkaia), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.
Espedientearen kodea: A-B-2023-0017.
Eskatzailea: Galdiz iturburuko Erabiltzaileen erkidegoa.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (apirilaren 30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Galdiz iturburuko Erabiltzaileen erkidegoari administrazio-emakida eman zaiola Bermeo udalerrian (Bizkaia), Galdiz iturburutik urtean 418 m3 ur aprobetxatzeko, etxeko erabilerarako eta ureztaketan erabiltzeko, 20 urterako eperako.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 2a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS