Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2024ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4694

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Oiartzungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Karrika errekastotik angiliformeak biltegiratzeko 8,3 l/s ur aprobetxatzeko administrazio-emakida eskaeraren espedientea.

Espedientearen kodea: A-G-2024-0007.

Eskatzailea: Viveros Iraeta, S.A.

Jardueraren kokapena: Oiartzun (Gipuzkoa).

Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)): X = 593.200; Y = 4.792.752.

Eskatutako urteko bolumena: 108.000 m3/urtean.

Uraren erabilera: angiliformeak biltegiratzea.

Obren deskribapena: Karrika errekako urak ubidetik ateratzen dira 1 m3-ko kutxatila batean kokatutako urpeko ponpa baten bidez. Ondoren ura 15 m-ko distantziara dagoen bigarren kutxatila batera eramaten da; hortik, alboko eraikinaren behealdera eramaten da, non instalazioak dauden, eta kanal batera isurtzen da, 8 hormigoizko biltegitara banatzen duena. Zirkulazioa jarraitua da, eta biltegietan urak gainezka egiten duenean, bi ponpa dituen kutxatila batera eramaten da, birzirkulatzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten aipatutako epean, Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 1a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala