
199. zk., 2024ko urriaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4693
IRAGARKIA, 319/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 Epaitegian, Sergio Castillejo Serranok administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 319/2024 prozedura laburtuko izapideen bidez bideratzen ari da–, Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren 2024ko ekainaren 17ko Erabakiaren kontra; Erabaki horrek honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa zati batean onesten zuen: Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 657/2024 Ebazpena, zeinaren bidez argitaratu ziren Diplomadun Sanitario lanbide-taldeko Erizaina kategorian txanda irekian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena, destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 7a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS