
199. zk., 2024ko urriaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4691
IRAGARKIA, 2024ko irailaren 30ekoa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza aldaketari buruzko ebazpen bat jakinarazteko dena.
Aipatutako egintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango da (Samaniego kalea 2, 1., Vitoria-Gasteiz), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 30a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.
RSS