
199. zk., 2024ko urriaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
4683
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak deitzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegian bideratutako 247/2024 prozedura arruntean.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
247/2024 prozedura arrunta: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ebazpen honen aurka aurkeztua: Funtzio Publikoko sailburuordearen apirilaren 11ko 2024/47 Ebazpena, Joseba Urraza Intxaustik Funtzio Publikoko zuzendariaren 2024ko martxoaren 8ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena (horren bidez, Ingurumeneko Eskala Fakultatiboko lan-poltsan behin betiko baja eman zitzaion).
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 8a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
NEKANE COBOS SALINAS.
RSS