Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2024ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4682

EBAZPENA, 2024ko urriaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 870 eta 873 bitarteko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko eta baliozkotzeko.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 870 zenbakiko ikastaroa, IES Fraisoro Eskolak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 871 zenbakiko ikastaroa, CIFP Derio Nekazaritza Eskola LHII-k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalak berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 872 zenbakiko ikastaroa, CIFP Derio Nekazaritza Eskola LHII-k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 873 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira lau ikastaro horiek, eta, hurrenez hurren, B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jarduera-markoa ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira honako zuzenbideko oinarri hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa; IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari ematen zaizkion.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea nekazaritzan erabiltzeko diren produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen txartel hauek emateko:

1.– Oinarrizko mailakoa, 870 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

2.– Oinarrizko mailakoa, 871 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

3.– Oinarrizko mailakoa, 872 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

4.– Maila kualifikatukoa, 873 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendetan agertzen diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 4a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala